Informazio Eskubidea: Konstituzioaren 20. Art. eta GEEHren 10. Art. Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

Konstituzioaren 20. Art.: Edukia eta Ezaugarriak

Lehen esan bezala, Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluan informazio-zuzenbidearen oinarriak daude. Bertan, gizakiok informatzeko eta informazioa jasotzeko ditugun eskubideak azaltzen dira.

A) Hedabideak Sortzeko Eskubidea

Artikulu horretan bereziki hedabideen inguruko gaiari egiten dio erreferentzia. Hedabideek eskubidea dute informazioa libreki banatzeko, baina iritzi kontrajarriak sortzen dira horren aurrean.

  • Konstituzioaren 20. artikuluko oinarrizko eskubidea: idatzizko edo kable bidez igortzen duten hedabideak sortzeko eskubidea.
  • Uhinen bidez igortzen duten hedabideak sortzeko eskubidea legegileak adierazten duenaren mende dago, muga bait dezake.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorra

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, balio demokratikoak sustatzen dituztenean, interes orokorreko zerbitzutzat hartzen dira. Legearen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen dira titularitate pribatuko webguneak eta erabiltzaile pribatuek sortutako ikus-entzunezko edukia dutenak. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorrak Estatuak, autonomia-erkidegoek eta tokiko erakundeek eman dezaketen ikus-entzunezko zerbitzu publikoa onartzen du (interes ekonomikoko funtsezko zerbitzua da).

B) 20. Art.: Egiturazko Ezaugarriak

  • B1: Artikulua adostutakoa izan da eta ez dago ideologia jakin bati lotuta; hau da, ezin da esan kontserbadorea edo liberala denik. Era berean, historian zehar hainbat berrikuntza sartu zaizkio, adibidez, sekretu profesionala eta informazioa jasotzeko eskubidea.
  • B2: Konstituzioaren 20. artikulua luzeegia eta sistematikotasunik gabekoa da. Kritika ugari jaso ditu (20. artikuluari), ez baitie erantzunik ematen une konstituziogilean informazio-askatasunari buruz planteatutako oinarrizko zenbait gairi, adostasuna ez haustearren saihestu baitziren.
  • B3: Konstituzioak arau juridiko gisa duen eraginkortasun zuzena dela eta, botere publikoek zuzenean aplikatu behar dituzte 20. artikuluko oinarrizko eskubideak. Salbuespena: 20.3 artikuluan jasotako erantzuteko eskubidea.

C) Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenak

  • 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala:
    • Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartua.
    • Ez du balio juridiko zuzenik, ezta aplikaziorako sistema eraginkorrik ere.
  • 1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna:
    • Aplikazioa bermatzeko organo zehatza du: Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordea.
    • Eskubideetan kalte jasan duten pertsonek bertara jo dezakete.

GEEHren 10. Art.: Edukia eta Irismena

1950ean sortu zen Giza Eskubideen Europako Hitzarmena (GEEH). Interpretaziorako eta aplikaziorako eskumena Giza Eskubideen Europako Auzitegiak du; Estrasburgon du egoitza.

10. artikuluaren arabera:

  • Pertsona orok du adierazpen-askatasunerako eskubidea. Horrek barne hartzen ditu iritzi-askatasuna eta informazioa jasotzeko nahiz emateko askatasuna, agintari publikoen esku-hartzerik gabe eta mugak kontuan hartu gabe.
  • Askatasun horiek baldintzatuta egon daitezke, eginbeharrak eta erantzukizunak sortzen baitituzte. Ondorioz, legeak ezarritako formaltasun, baldintza, murrizketa eta zigorrek baldintza ditzakete eskubide horiek. Neurri horiek, besteak beste, segurtasun nazionala eta segurtasun publikoa mantentzeko ezartzen dira.

Hitzarmeneko eskubideak eta askatasunak babesteko eta Hitzarmena interpretatzeko, Giza Eskubideen Europako Auzitegia eratu zen.

10. artikuluan jasotako eskubide eta askatasunen ustezko urraketari buruzko auzi bat heltzen denean, murrizketa edo mugaketa jakin horrek artikuluaren edukia urratu duen baloratzeko, Auzitegiak hiru alderdi aztertu behar ditu:

  • Adierazpen- edo informazio-askatasunari ezarritako neurri murriztaileak edo kazetariak jasandako interferentziak legeak aurreikusten dituen ala ez.
  • Auzitegiak baloratuko du ea interferentziek Hitzarmenaren 10.2 artikuluan aipatutako xede edo helburu zilegiren bati erantzuten dioten.
  • Eskubideen mugaketa “gizarte demokratiko batean beharrezkoa” den zehaztu beharko du.

Hori guztia modu sinesgarrian frogatu beharko da.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua kondenatu du hainbat kasutan 10. artikulua urratzeagatik.

Entradas relacionadas: