Inflazioaren arazoak eta Nazioarteko Sistema Ekonomikoaren Berrezarpenerako Dawes Plana
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB
INFLAZIOAREN ARAZOA
Egoera horretan, oso zaila izan zen arazo ekonomikoei aurre egiteko neurria eraginkorrak aplikatzea.
- Herrialde neutralek, Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak politika deflazionista zorrotza ezarri zuten inflazioa gelditzen saiatzeko: gastu politikoa gutxitu zuten, zergak igo zituzten, eta zirkulazioan zegoen dirua eta kredituak murriztu zituzten. Borroka horren ondorioz, ekoizpenak bat-batean behera egin zuen, eta langabeen kopurua handitu egin zen. Neurri horiez gain, estatu horiek protekzionismoa areagotu zuten, kanpotarren lehiari aurre egiteko.
- Beste herrialde batzuek, Frantzia, Belgika eta Italia zor handiak zituzten eta ez zuten gaitasunik izan etengabeko inflazio handi horri aurre egiteko, horrenbestez, ez zuten lortu inflazioa geldotzen hastea 1926ra arte.
- Beste herrialde batzuek, Alemania, Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Polonia (herrialde galtzaileak) prezioen kontrola galdu zuten eta hiperinflazioaren esperientzia latza bizi behar izan zuten.
Egoera larriena eta etorkizunean ondorio garrantzitsuenak izango zituena Alemaniarena izan zen. Gerrako zorrak ordaintzeko, gerra-ordainen, eta beste arazoei aurre egiteko, Alemaniako gobernuak billete kopuru handiegia jaulki zuen. Prezioak igotzen hasi ziren, eta ezin izan zuten joera hori geldiarazi; horrenbestez, Alemaniako ekonomiak behea jo zuen. Horren ondorioz, Alemaniak gerra-ordainak ordaintzeari utzi zion. Orduan, Frantziak eta Belgikak Ruhr-eko industria-arroa okupatu zuten 1923ko urtarrilean. Baina okupazioa porrota izan zen, eta hondamendia ekarri zion Alemaniari, diru-sistema erabat gelditu zen, eta herrialdea ordaintzeko ahalmenik gabe geratu zen.
NAZIOARTEKO SISTEMA EKONOMIKOAREN BERREZARPENA. DAWES PLANA
Nazioarteko diru-sistema berrezartzeko, 1922.urtean Genevako Nazioarteko Konferentzia antolatu zen. Helburua dirua egonkortzea zen, eta urre-patroira itzultzea. Ameriketako Estatu Batuek 1919an, aurre-patroia berrezarri zuten. Konferentzian proposamen bat egin zuten: trukerako aurre-patroia; horren bidez, herrialde bakoitzaren dirua babesteko aurre-erreserbak baliatzeaz gain, beste herrialde batzuetako dibisak ere erabili zitzaketen. Estatu gehienek sistema hori hartu zuten.
Munduko merkataritza eta zabalkunde ekonomikoa sustatzeko, oztopo protekzionistak desagerrarazi behar ziren. Protekzionismooak aurrera egin zuen herrialde guztietan. Estatu Batuetan, 1922ko Fordney-McCumber legearen bidez, aduana-zergak (inportatutako ondasunek ordaindu beharreko zergak) igo ziren.
Europako dirua egonkortzeko, beste bi arazo konpondu behar ziren: Alemaniaren gerra-ordainak eta aliatuen arteko zorrak. Azkenean, Estatu Batuen proposamena onartu zen 1924an: Dawes Plana. Plan horren helburu Nagusia Alemaniako ekonomia normalizatzea zen. Estatu Batuetako bankua mailegu handi bat eman zion Alemaniari. Horrela, Alemaniak bere ekonomia egonkortzea lortu zuen.
Behin gerra-ordainen arazoa konponduta eta Alemanian diruaren egonkortasuna lortuta, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako kapitalen mugimendua hasi zen. Bestalde, Dawes Planean aliatuen zorren interesak murriztea ere aurreikusten zen. Baina neurri horiek guztiek arazo bat sortu zuten: munduko ekonomiaren oreka Estu Batuetako kapitalen mende zegoen ia erabat. Munduko ekonomiak zabalkunde-aldia izan zuen 1920ko hamarkadako bigarren erdian. Baina hori Ameriketako Estatu Batuetan soilik izan zen.