Inertzia legea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB
PERTZEPZIOAREN TEORIAK
Giza pertzepzioaren analisian hiru ikuspegi nabarmentzen dira: teoria asoziazionista, Gestalt eskola eta teoria kognitiboa.B. Formaren Eskola (Gestalt)Zerbait hautematean irudi bat nabarmentzen dugu atzealde baten gainean. Pertzepzio-antolaketaren legeak Pertzepzioa irudi onenaren, soilenaren eta subjektuari energia-gastu gutxien eskatzen dion eraren zentzuan gauzatzen da. Hurbiltasunaren legea. Elkarrengandik hurbil dauden estimuluak taldekatu ohi dira. Irudi honetan zirkuluak bi multzo bertikaletan jarrita antzemateko joera izaten dugu.Antzekotasunaren legea. Tamaina, forma edo kolorean antzekoak diren estimuluak taldekatu ohi dira. Jarraitutasunaren legea. Jarraikortasun bat duten estimuluak lotuta ikusteko joera da. Kontrastearen legea. Elementu baten pertzepzioa multzoko beste batzuekin duen eraginak baldintzatzen du. Itxiduraren legea. Objektuak izate oso bezala hautemateko joera da, nahiz eta horien zatiren bat falta izan edo ezkutatuta egon.C. Teoria kognitiboa. Pertsonek nola prozesatzen duten informazioa eta nola irudikatzen duten mundua eta irudikapen horiek nola determinatzen duten haien jokabidea ikertzen du. Mundutik jasotzen duen informazioa interpretatu ahal izateko eskema kognitiboak ditu subjektuak. Eskema kognitiboa oroimenean biltegiratutako datu edo ezagutza multzoa da, errealitatea interpretatzeko balio duena. Bertan gure esperientzia eta ezagutzak integratzen dira.