Industriaurreko Ekonomiak: Demografia, Baliabideak eta Mugak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,94 KB
Industriaurreko Ekonomiak
Baliabideak eta Populazioa: Hazkundearen Mugak
Azken mendeetan ez bezala, munduko populazioa eta aberastasun ekonomikoa geldiro, eta gorabehera nabarmenekin, handitu ziren. Industriaurreko ekonomietan, hazkunde hedakorra zen nagusi.
Ez ziren estatikoak, aldaketarik edo hobekuntzarik gabekoak izan. Horren adibide dira (Europan) Erromatar Inperioa, Errenazimendua, Iraultza Zientifikoa, etab. Beste zibilizazioetan ere gorakada izan zen, baina guztiek ezaugarri komun bat zuten: berrikuntzek eragin gutxi zuten populazioan eta bizi-baldintzetan. Modu horretan, gizarte horiek tranpa batean egongo balira bezala zeuden, Malthusiar tranpa izenekoan.
Jaiotzak eta Ugalkortasuna
Fluxu demografikoak jaiotza-, heriotza- eta hazkunde-tasen bidez neurtzen dira. Hauek honela kalkulatzen dira:
- Jaiotza-tasa = (urte jakin bateko jaiotza kopuru totala / urte horretako biztanleria osoa) ×100
- Heriotza-tasa = (urte jakin bateko heriotza kopuru totala / urte horretako biztanleria osoa) ×100
- Hazkunde-tasa = (jaiotza-tasa / heriotza-tasa) ×100
Erregimen Demografiko Zaharrean, jaiotza-tasak eta heriotza-tasak oso altuak ziren. Heriotza-tasa altuak zirela eta, jaiotza-tasa ere altua zen.
Joera hori XVIII. eta XIX. mendeetan aldatuz joan zen: hilkortasun-tasak jaitsi ziren, baina jaiotza-tasak berdin mantendu ziren. Ondorioz, biztanleriaren hazkunde nabarmena gertatu zen. Garai horretan Malthusek bere ideiak plazaratu zituen. Industrializazioak eragindako lan-aukera berriak izan ziren biztanleriaren aldaketen kausa nagusi.
XIX. mendearen amaieran, Europan, biztanleria asko hazi zen. Horrek itsasoz bestaldeko migrazio-mugimendu handiak eragin zituen.
Ohiko Heriotzak
Heriotza-eragile handienetako bat haurrena zen (hilkortasun endogenoa). Horri medikuntza eta higiene ezjakintasuna gehitu behar zaio; emakume ugari haurdunaldian eta erditzean hil ziren.
Horrez gain, heriotza-eragile nagusiak gaixotasunak ziren: tifusa, baztanga, tuberkulosia, etab. Gaixotasun horietako asko higienearekin lotuta zeuden.
Higieneaz gain, gosearen arazoa ere bazegoen, eta horrek eragin handia zuen. Gainera, gosearen eta heriotzaren artean lotura zuzena zegoen; gosete-garaian hilkortasunak nabarmen egiten zuen gora. Bestalde, elikagaien prezioaren igoerak heriotzetan eragiten zuen, eta prezioetan eragiten zuena uzta zen. Gosea eguraldiaren eta uztaren araberakoa zen. Horiek guztiek, azkenean, heriotza-tasetan eragiten zuten.
Ezohiko Heriotzak
Ezohiko heriotzen eragile nagusiak epidemiak eta pandemiak ziren. Herritar guztiei eragiten zieten, estamentua edo egoera ekonomikoa edozein izanda ere.
Konponbiderik eraginkorrena alde egitea zen, eta aberatsek ahal zutenez, bide horretara jotzen zuten. Epidemia-eragile nagusienak izurriak ziren. Aurreikusi ezinak ziren. XVIII. mendetik aurrera desagertu egin ziren. Mc Neillek dioen bezala, gaixotasun epidemikoak sufritzen dituzten giza-taldeak horietara egokitzen (edo ohitzen) amaitzen dute.
Malthusiar Tranpa (Robert Malthus)
- Bizi-maila materiala igotzean, jaiotza-tasa ere igotzen da.
- Heriotza-tasa jaistean, bizi-maila materiala ere igotzen da.
Baliabide ugari daudenean, jaiotza-tasak altuak dira eta heriotza-tasak jaitsi egiten dira, eta horrek hazkunde demografikoa eragiten du. Malthusek bi lege bereizi zituen: 1) populazioaren hazteko gaitasuna eta 2) elikagaiak ekoizteko gaitasuna.
Baliabideen urritasunak eta beste zenbait faktorek (gaixotasunak, gerrak, etab.) populazioa murrizten dutenean, horrek hilkortasun-tasen igoera eta jaiotza-tasen murrizketa eragingo luke.
Aipatzekoa da eskuragarri zeuden baliabideak mugatuak zirela. Baliabideen hazkundea emateko beste bide bat legoke: Hazkunde Hedakorra. Ideia honen helburua gehiago ekoiztea da.
Malthusek agerian utzi zuen epe luzeko hazkunde ekonomiko sostengatua lortzeko baliabide urriek adierazten zuten muga.
Horretarako, hazkunde hedakorra eta hazkunde intentsiboa plazaratu zituen. Hazkunde Hedakorraren kasuan, ekoizpena handituko litzateke ekoizpen-faktoreak (lurra, lana, kapitala, etab.) handitzean.
Hazkunde Intentsiboaren kasuan, faktoreen produktibitatea igoz, bizi-maila handituko litzateke, eta denborarekin populazioak oreka ezegonkor hori elikagaien produkzioarekin mantentzea lortuko litzateke. Malthusiar Tranpa hazkunde hedakorraren baldintzapean ematen da.
Gainpopulazioa ekiditeko, eta populazioaren eta baliabideen arteko oreka berreskuratzeko, Malthusek bi kontrol mota aipatzen ditu, arestian aipatu ditugunak biak ere: batetik, kontrol positiboak (hilkortasun-tasa igotzen dutenak, hala nola gerrak, goseteak, gaixotasunak, etab.), hazkunde-tasa edo erritmoa murrizten dutenak; bestetik, gizakiok hartutako erabakiak.
Errendimendu Beherakorren Legea
Epe laburrean, ekoizpen positiboa izan arren, faktore kopurua handituz gero, ekoizpen totala ere handituko da. Epe luzean, faktore bakoitzak emango duen ekoizpena gero eta txikiagoa da (errendimendu beherakorren legea).
Horrela, baliabideak handitzeko bide bakarra Hazkunde Hedakorra litzateke. Hori da Malthusiar Ereduaren ezaugarri aipagarrienetako bat: epe luzeko aldaketa edo garapen teknikoaren falta.
Atzerapen Sindromea (Livi Bacci)
Livi-Baccik adierazten du gaixotasunen eragina faktore eragile oso garrantzitsua litzatekeela, baliabideen urritasuna kontuan hartuta, faktore murriztaile gisa.
Hilkortasunaren eta elikaduraren arteko harremana aztertzen du Baccik, nahiz eta harreman zuzena ez izan. Izan ere, badirela zenbait zantzu edo seinale zeharkako bi elementu horiek lotuko lituzketenak. Batetik, elikagaien eta gizarte-klaseen arteko lotura aztertu beharko litzateke, aberatsen eta gainerako herritarren elikadura eta, ondoren, horrek hilkortasunean eragingo lukeen modua.
Tesi hori zalantzan jartzen zuten zenbait ezaugarri zeuden; izan ere, aberatsen eta pobreen bizi-itxaropenaren artean ez zegoen alde nabarmenik, laburra zen. Izurri Beltzak, esaterako, izugarrizko kaltea eragin zuen demografian.
XVII. eta XVIII. mendeen bigarren zatian jada Izurri Beltzaren arrastoak desagertuak ziren, eta heriotzaren eragile nagusiena gabezia zen.
Ezin da esan elikaduraren eta hilkortasunaren artean harreman zuzena dagoenik XVI. eta XVII. mendeetan. Murriztaile garrantzitsuena Atzerapen Sindromea zen.
Atzerapen Sindromeak eragindako heriotzak altuak eta erlatiboki uniformeak izaten ziren. Mikrobioak ziren heriotzen eragile nagusiak. Demografia mugatzen zuten elementu garrantzitsuenak gaixotasunak ziren, eta askotan heriotzen eragile.
Ekonomia Organikoak
Industriaurreko ekonomia guztiak organikoak ziren, energia sortzeko ezinbesteko elementuak zirelako. Gizarte guztientzat eskuragarri zegoen, baina guztion eguneroko bizitzak jarduera batzuk aurrera eramatea ezinezkoa zen; adibidez, trenbide sare moderno bat zabaltzeko beharrezkoak diren burdina eta altzairua ekoiztea.
Industria Iraultzaren garaietan, gizaki eta animalien indarra, egurra eta beste zenbait biomasa ziren energia-iturririk ohikoenak. Industrializazioarekin etorri ziren motorrak.
Industriaurreko energia nagusiena giza indarra zen. Gerora, suarekin beste modu batzuk ere sortu ziren energiaz baliatzeko. Nekazaritzarekin, bihurgailuen kantitatea handitu zen, eta modu horretan, energiaren eskuragarritasuna handitu zen. Dena den, zenbait muga zeuden, esaterako, ur kantitatea.
Eskuragarri zegoen energiaren erabilera, kudeaketa eta kontrola garaiko politikaren araberakoak ziren. Energia, batez ere, animaliena eta gizakiena zen. Aipatzekoa da esklabotza boteredunak aberastu eta are boteretsuago egiteko tresna izan zela. Esklabotza zenbait gizartetako energia-iturri garrantzitsua zen. Hala ere, batzuetan energia-pilaketa zaila zen.
Faktore Instituzionala
XV. mendean bi egitura nagusi zeuden: 1) jendearen bizitzaren baldintza material eta naturalak eta 2) nekazaritzari estuki loturiko mundua. Horiek ezaugarritzen zuten Erregimen Biologiko Zaharra. Gehiengoaren bizi-maila materiala berdintsua zen, populazioaren zatirik handienak nekazaritzan jarduten baitzuen.
Erregimen Zahar horretan, janari-urritasuna, eskasia eta goseteak ohikoak ziren, gizartearen oinarria nekazaritza zelako. Nekazariek zuten gizarte osoaren sostengua, horiek ekoizten baitzituzten gizarteak kontsumituko zituen janariak eta lehengaiak. Behartuta zeuden uztaren zati bat zergen bidez ordaintzera. Nekazaritzan menpekotasun handia zegoen. Aurreikusi ezin diren gertakariek uzta kaltetzen zuten. Lur-jabeek hartuko zituzten erabakien araberakoak izango ziren gizartearen egoera eta bizi-baldintzak.
Egoera horien aurrean, gizarteak eta agintariek hartutako neurriak erabakigarriak izango ziren biztanleen egoeraren gainean. Horrela, nekazariak euren eskubideen kontzientzia izaten hasi ziren.