Industriaurreko Ekonomia: Nekazaritza eta Demografiaren Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Industriaurreko Ekonomia: Nekazaritza

Industriaurreko ekonomian, nekazaritzak BPGaren %80-95 hartzen zuen. Esparru honetan elikagaiak, lehengaiak eta energia barneratzen ziren.

Lurraren Mugak eta Errendimendua

XVI-XVIII. mendeen artean, gizarteak organikoak ziren, lurrak ematen zuenaren menpekoak. Alde batetik, egurra eta ikatza zeuden; bestetik, lurra (lehengaiak, elikagaiak eta energia). Lurra mugatua izanik, eskaintza finkoa zuen, eta zegoena aprobetxatu behar zen. Horrela, errendimenduak edo buru bakoitzeko produktibitatea handitzen ez baziren, lurrak mugatuko zuen populazioaren hazkundea.

Hektarea Bakoitzeko Errendimendua Handitzeko Metodoak

  • Metodo intentsiboa: Ongarrien erabilera. II. Industria Iraultza burutu arte, kimikarik ez zegoenez, metodo intentsiboak ez ziren oso hedatuak.
  • Metodo hedakorrak: Hektarea gehiago gehitzen ziren, baina ez zegoen errendimenduaren goranzkorik, lan gehiago eskatzen baitzuen gainera. Metodo mota hauek erabili ziren gehien Europan. Baldintza horietan, errendimenduak, hazkunde ekonomikoa eta sarrerak goratzea oso zaila zen, lur guztiek ez baitzuten errendimendu bera.

Etxe Egitura eta Baliabideen Kudeaketa

Eskaintza finkoa zegoen, izan ere, ortua, basoa eta abeltzaintza eremuak azaleran zeuden. Horietako bat handitu nahi bazen, beste bat txikitu beharko zen. Nekazaritza-produktibitatea eta errendimenduak beherantz joaten ziren, baita per capita errenta ere.

Populazioaren Hazkundea eta Tentsio Malthusianoa

Baldintza horietan bizitzea ez zen erraza. Epe luzean, lurraren ahalmen produktiboa oso baxua zen, eta bitartean, populazioaren hazkundea gertatzen ari zen, desorekak sortuz. Desoreka hori tentsio malthusiano gisa ezagutzen da. Malthusen arabera, populazioa ezin da baliabideen gainetik hedatu, eta baliabideen eskaintza mugatua denez, honek populazioaren tamaina mugatu beharko luke. Gero eta jaiotza gehiagorekin, familiaren benetako errentak behera egiten zuen; baina jaiotzak kontrolatuz gero, familiak erosoago biziko lirateke.

Malthusekin jarraituz, tentsio malthusianotik irteteko modua aurkitu zuen: frenoak. Bi motatakoak ziren:

  • Freno prebentiboak: Jaiotzak jaistea. Ezkontza-adina igotzen bazen, heren batean murriztuko ziren jaiotzak, gero eta beranduago ezkontzeak ugalkortasun gutxiago zekarrelako.
  • Freno positiboak: Heriotzak handitu eta presio demografikoa lasaitzen zutenak, hala nola, izurriteak, gaixotasunak, gerrak eta goseteak. Hauek gertatuz gero, oreka berria finkatuko zen: populazio gutxiago eta baliabide gehiago.

Populazioaren eta Prezioen arteko Harremana

Populazioa hazten bazen, merkatuko elementuen prezioa ere gorakorra zen, eta alderantziz ere berdin gertatzen zen. Horretaz gain, populazioaren hazkundearekin soldaten eros-ahalmena gutxitzen zen.

Entradas relacionadas: