Industrializazioaren eta Postindustrializazioaren Eragina Hirigintzan

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Industrializazio Garaiko eta Industrializazio Osteko Hiria

2. Urbanizazio Industriala

Industrializazioaren hasieratik (XIX. mendea) 1975eko krisi ekonomikora arte doa.

  • a) Urbanizazio-tasan hazkunde handia izan zen.
  • b) Hazkunde horri bi faktorek lagundu zioten: administratiboak (1833an egindako probintzia banaketa berria) eta ekonomiko-sozialak (industria modernoa hirietan sortu eta garatu izana).
  • c) Espazioaren ikuspegitik, hiri handietan kontzentratu zen demografia-hazkundea; hiriak espazioan hedatu ziren eta periferia zabalak eratu zituzten. Beste udalerri batzuekin bat egitera iritsi ziren eta metropoli-eremuak eratu ziren.
  • d) Urbanizazio etapak:
  1. XIX. mendearen erdialdera arte, hirietako demografia-kontzentrazioa txikia (%24) zen. Faktore nagusia hiriburutza zen.
  2. XIX. mendearen erdialdetik Gerra Zibila arte (1936), urbanizazio-tasa ia bikoiztu egin zen eta faktore nagusia industria zen.
  3. Gerra Zibilak eta gerraondoak (1936-1959) geldotu egin zuten hiri-hazkundea. Hiriek hondamena eta hornidurarik eza pairatu zituzten, eta erregimen frankistak landa-eremuetan jarraitzearen alde egin zuen. Politika autarkikoak zenbait hiritan oinarrizko industriak sustatu zituen, eta horrela hasi zen eratzen triangelu urbano-industriala: Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon.
  4. Desarrollismoaren etapan (1960-1975) gertatu zen XX. mendeko hazkunderik handiena. Faktore nagusiak industriaren garapena eta berezko hazkunde handia (baby boom) izan ziren.

3. Urbanizazio Postindustriala

  • a) Urbanizazio-tasaren hazkundea geldotu egin da (%79,2 2015ean).
  • b) Urbanizazio-faktoreak aldatu egin dira. Industriak garrantzia galdu du. Hala ere, bere nagusitasunari eusten dio zenbait eskualdetan. Hirugarren sektoreko jarduerek garrantzi handia hartu dute, zerbitzu aurreratuak eta enpresen egoitzak eta kudeaketa-guneak.
  • c) Espazioaren ikuspegitik, hirietan kontzentratzeko joera geratu egin da. Zenbait hiritako (Madril, Bartzelona) biztanleen eta ekonomia-jardueren zati bat lurzoru ugariagoa eta merkeagoa eskaintzen duten espazioetara hedatzen delako gertatzen da. Ondorioz, eremu urbanizatua espazio gero eta zabalagoetara hedatzen da. Fenomeno horri sakabanaketa edo urbanizazio lausotua esaten zaio.
  • d) Etapen artean ez dago alde handirik.
  • 1980tik 2000ra, hiri-hazkundearen erritmoa nabarmen jaitsi zen, gelditzeraino; jaiotza-tasaren beherakada izan zen arrazoietako bat.
  • 2000tik 2010era, igoera arin bat gertatu zen, oparotasun ekonomikoak ekarritako atzerriko immigrazioari esker.
  • 2010etik aurrera, hiri-hazkundea berriro ere geratu egin da.

Entradas relacionadas: