Industrializazioaren Bilakaera: Ezaugarriak eta Abantailak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,12 KB

Industrializazio prozesuaren alde positiboak eta negatiboak

Industrializazio prozesuaren alde positibo eta negatiboekin hasi aurretik, aipagarria litzateke honi buruzko ezaugarri pare bat aipatzea. Industrializazio prozesu hau ez zen izan bat-bateko iraultza; izan ere, iraultza hau aldaketa geldo eta mailakatua izan zen, hots, iraultza progresiboa. Aldaketa hori aurreko mendeetan hasi zen, XVIII. mendearen amaieran Ingalaterran azkartu, eta geroago, XIX. mendearen erdialdean, Europako hainbat herrialdetara hedatu zen. Hamarkada batzuk geroago, Aebra eta Japoniara heldu zen, eta azkenik, XX. mendea hasita, Europako periferiako herrialdeetara iritsi zen, hala nola, Errusia, Espainia, Italia eta Austria-Hungariara.

Iraultzarako beharrezko baldintzak

Iraultza honi esker berrikuntza tekniko erabakigarriak heldu ziren, baina honek aurrera egin ahal izateko hainbat baldintza beharrezkoak izan ziren:

  • Biztanleriaren hazkundea: Industrietan langileak ezinbestekoak baitziren.
  • Nekazaritzaren garapena: Industriak aurrera jo ahal izateko oinarrizkoa.
  • Merkataritza eta garraioa: Produktuak zabaltzeko bideak.
  • Babes politiko-industriala: Ekonomia bultzatzeko esparru egokia.

Industrializazioaren abantailak eta aurrerapenak

Prozesu teknologikoa eta komunikazioak

Makina berrien asmakuntzak garrantzi handia izan zuen industrializazioaren prozesuan, ehungintzan batez ere. Lurrun-makinak, trenbideak eta siderurgia hobetu egin ziren. Garraio eta komunikazioan ere hobekuntza nabarmenak egon ziren: Morsek eta Bellek telegrafoa eta telefonoa asmatu zituzten. Asmakuntza hauen helburua lehengaiak askoz ere azkarrago eta merkeago produkzio-zentroetara heltzea zen; ondorioz, errepideak, portuak eta garraiobideak hobetu ziren. Egunkariek, kontsumoaren hazkundearekin lagundu zuten publizitatearen eta albisteen bidez.

Merkataritza eta lan-metodologia berriak

Industrializazioak merkataritza-forma berriak sortu zituen, adibidez, salmentak epeka egitea edota bidaia-agentzien agerpena, azken hauek produktuaren kokapenean adituak zirelarik. Lan-metodologiari dagokionez, lana produktiboagoa bilakatu zen mekanizazioari eta lan-banaketari esker. Kate-lana garatu zen eta honekin batera lan-espezializazioa (fordismoa eta taylorismoa). Fabrikak eta tailerrak agertu ziren, energia-forma berriak aprobetxatu ziren eta produkzioa erritmo konstantean hazi zen.

Mugikortasuna, gizartea eta kimika

Bidesariko errepideak, ubideak, trenbideak eta hegazkinak eraiki ziren estatuaren laguntzaren bitartez. Gainera, barne-errekuntzako motorraren aurrerapenei eta kimika arloan latexaren garapenari esker, automobilen fidagarritasuna lortu zen. Gizartean, aisialdiari eta kulturari garrantzi handiagoa ematen hasi zitzaion eta analfabetismoa asko jaitsi zen. Kimika arloan, helburu nagusia ongarri artifizialak lortzea eta nekazaritza-sektorearentzat nitrogenoa, potasioa eta fosforoa ekoiztea izan zen. Horretaz gain, plastikoan, latexan eta nylonean hainbat aurrerapen izan ziren.

Gizarte Segurantza eta langileen mugimenduak

Estatuaren kontura, gutxieneko gizarte-babesa lortzeko lehen urratsak heldu ziren. Honekin batera, sindikatu eta alderdi politiko modernoak (langileengandik hurbil dauden alderdi ezkertiarrak) garatu ziren. Langile-mugimenduak sortu ziren enpresa bakoitzean, haien eskubideak bete daitezen borrokatzeko.

Enpresen bilakaera eta nazioartekotzea

Hasieran, enpresa txiki eta ertainek eta bigarren sektoreko industria-enpresek hartu zuten nagusitasuna. XIX. mendetik aurrera, enpresa handiek goraldia izan zuten integrazio bertikalaren bidez; modu honi esker, transakzio-kostuak murriztea lortu zuten eta eskala-ekonomiaren onura handitu zuten. Enpresa-elkarteak agertu ziren eta jabetza eta kudeaketa banandu egin ziren, kudeaketa esku profesionaletan geldituz. Guzti honetaz gain, nazioarteko korporazio handiak agertu ziren eta nazioarteko enpresen goraldia gertatu zen.

Entradas relacionadas: