Industrializazioa: Kataluniako Ehungintza eta Bizkaiko Meatzaritza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

Industrializazioa Katalunian

1860 inguruan, Kataluniako ehungintzak Espainiako merkatu nazionala menpean zeukan, kotoizko ehunen eskaintza betez.

Oztopoak eta Arrakasta

Ehungintza garatzeko oztopoak hauek ziren:

  • Lehengairik eza.
  • Barne-merkatu ahula.
  • Ingalaterrarekin lehiatzeko ezintasuna.

Hala ere, Kataluniako arrakastaren arrazoiak burgesiaren dinamismoan eta Gobernuaren laguntzetan aurkitu behar ditugu. Ehungintzak Espainiako merkatua hartzeko produkzio kostu handiak izan arren, mugak zerga zorrotzen bidez babesten ziren.

Berrezarkuntzaren lehenengo aldian, Kataluniako ehungintzak mekanizazio prozesua burutu zuen (lurrun-makina eta ehundegi mekanikoa), eta kotoi inportazioak handitu egin ziren. Horrela, Sabadellek eta Tarrasak, batez ere, Espainiako merkatua monopolizatu zuten.

Burdin Mearen Ustiapena Bizkaian

Euskal Herrian, XIX. mendea baino lehen, meatzaritza tradizionala egiten zen: olak eta burdinolak indar hidraulikoa erabiliz.

Bizkaiko burdin mineralaren ekoizpena oso azkar hazi zen 1869an, Laureano Figuerola ministroak Meatzaritza Legea argitaratu zuenean. Lege horrekin mineralak (burdin minerala, ikatza...) gordin atera eta herri industrializatuetan saltzea ahalbidetzen zen. Euskal Foruek burdingaia landu gabe esportatzea debekatzen zuten, baina, 1876an Foruak deuseztatzean, burdin minerala esportaziorako nabarmenki ekoizten hasi zen.

Kapitala eta Konpainiak

Lurpeko meatzeak ustiatzea Euskal Herriko konpainiek (kapital autoktonoak meatzaritzan sartzeko aukera izan zuen, adibidez, Ibarra familia) eta atzerriko konpainiek ere egin zuten. Atzerriko konpainiak Euskal Herriko enpresekin batu ziren batzuetan.

XIX. mendearen azken herenean hainbat mea-konpainia sortu ziren:

  • Britainiarrak: The Bilbao River and Cantabrian Railway C.L. (1870) eta Luchana Mining Company (1871).
  • Kapital anitzekoak (frantsesa, belgikarra, britainiarra eta euskalduna, Ibarra familiarena): Orconera Iron Ore C.L. (1873) eta Société Franco-Belge des Mines de Somorrostro (1876).

Geroago, beste euskal familia batzuek ere inbertsioak egingo zituzten, hala nola Chábarri, Duranona eta Gandaria, besteak beste.

Atzerriko kapitala eta atzerritar teknikariak iritsi ziren. Meatzaritzaren inguruko azpiegitura garatzen joan zen (trenak, ontziralekuak, aireko tranbiak...), eta horrela burdingaiaren erauzketa eta esportazioa bultzatu ziren.

Bizkaiko Burdinaren Garrantzia

Bizkaiko burdin mineralaren ezaugarriak kontuan hartuta (kalitate ona, fosfororik gabekoa, azalean aurkitzen zen, erauzteko erraza eta, beraz, merkea, kostatik hurbil, klima egokia edozein unetan ateratzeko), Mendebaldeko Europan (batez ere Ingalaterran) eskatzen zen.

Ingalaterrako Bessemer metodoak altzairua lortzeko fosfororik gabeko burdin minerala behar zuen. Burdin mota hau Suedian (klima txarra eta lur azpian) eta Bizkaian bakarrik zegoen. Burdin minerala atzerrira saltzea Euskal Kapitalismoaren oinarria izango da.

Entradas relacionadas: