Industrializazioa eta Ekonomia Plangintzatuak: Errusia, Britainia Handia eta SESB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Britainia Handia: Eskuhartze Oso Txikia (Laborista)

Bertan, partidu laborista dago indarrean. Honen helburu nagusia inbertsio pribatua berpiztea da. Horretarako, bi neurri mota hartu zituen:

  • Finantzak: Urre-patroia utzi eta dolarraren nagusitasuna onartu zuen. Libra debaluatu behar izan zuen; horrela, interes-tasak txikitu eta zor publikoa birmoldatu ahal izan zuen.
  • Industria: Aurrekontua egin zuen eraikuntza bultzatzeko. Aurrekontua erdira murriztu zen langabeziaren diru-laguntzarengatik.

Neurri hauekin lortu ziren emaitzak hauek izan ziren: langabezia murriztu egin zen, hazkundea egon zen industria berrietan, baina ez ohikoetan, eta merkataritza bere kolonietara zuzendu zuen, Indiak bere merkatua eskaini zuelarik bere independentziaren truke.

Errusiaren Industrializazioa (1860-1917): Estatuak Bultzatutako Industrializazioa

Alemania eta Japoniarekin batera, Errusian ere Estatuak bultzatutako industrializazioa eman zen.

1. Aurrebaldintza: Joputzaren Askapena

Jopuak askatuz, eskulangile merkea lortuko zuten industrializazioa bultzatzeko. 1861 eta 1906 artean, lurren pribatizazio-prozesua bultzatu zuten, baina motela izan zen. Ez zuten lan-indar gehiegi askatu; nekazalgoaren gehiengoa landan gelditu zen, eta, beraz, zaila zen horiek hirietara bultzatzea.

2. Industrializazioaren Protagonista: Estatu Zarista

Estatu zarista izan zen protagonista: kapitala erakarri zuen, eta, gainera, trenbide-teknologia inportatu zuen.

3. Industrializazioaren Finantzaketa

Kapitala atzerritik erakarri zuten, esportazioa bultzatu zuten (zerealak), eta zeharkako fiskalitatea ezarri zuten, kontsumoa zamapetuz.

Leherketaren Arrazoiak

  1. Depresio Handia (1. Globalizazioak ekarri zuen): Eskaintza handiagatik, nekazal-prezioak jaitsi eta industrial-prezioen azpitik geratu ziren.
  2. Zergak mantentzen dira, eta, horregatik, grebak, atentatuak, altxamenduak... hasiko dira.
  3. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, Alemaniaren hedapena eteteko aliatuek behartuta.
  4. Burgesia industrialek gerrarako ekoizten dute, eta bat egingo dute estatu zaristarekin armamendu-industria bultzatzeko, prozesu guztia hankaz gora jarriz.

SESB: Ekonomia Plangintzatua (1917-1930 eta 1930etik Aurrera)

Urriko Iraultzan (1917) sortu ziren eztabaiden emaitza ekonomia plangintzatua izan zen, Stalinek aurrera eraman zuena.

1. Funtzionamendua

Goiko mailan, Goren Batzordea kokatzen da, eta honek 5 urteko helburuak finkatuko ditu sektore eta enpresa bakoitzarentzat. Enpresei behar dituzten lehengaiak emango dizkie (sektore batzuetatik ateratzen den outputa, beste enpresa batzuen input bihurtuko da). Produktu guztien prezioak finkatuko dira, eta prezio horiek ez dute harremanik edukiko produkzio-kostuekin, ez gaineskaintza-egoera batekin, ez eskariarekin, eta ez eskari erlatiboarekin.

2. Teknologia

1917-1930: teknologia europarra erabiliz. 1930etik aurrera: teknologia amerikarra. Gerra Hotzetik aurrera: teknologia sobietarra hasi zen erabiltzen.

3. Finantziazioa

Teknologiaren inportazioa finantzatzeko, nekazal-esportazioa bultzatu zen, eta barnealdean buru bakoitzeko kontsumoa murriztu zen.

4. Emaitzak

  1. Industrializazio azkarra. Lehentasuna defentsan eta azpiegituretan jarri zen, eta honek industria astuna bultzatu zuen.
  2. Ekonomia plangintzari esker, Sobietar Batasuna Bigarren Mundu Gerran garaile.
  3. Garaipen honek bizirik mantendu zuen botere militarra.

Entradas relacionadas: