Industrializazio Ereduak Euskal Herrian: Bizkaia Ardatz

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,83 KB

Bizkaiko Industrializazio Eredua

Sarrera: Industrializazio Ereduak Euskal Herrian

Euskal Herrian hiru industrializazio-eredu nagusi garatu ziren:

  • Bizkaiko industrializazio-eredua: Industrializatzen lehena izan zen. XIX. mendearen bukaeran, Bilbo inguruan industria handiak (siderurgia, ontzigintza,...) garatu ziren. Horretarako, kapital handia behar izan zen.
  • Gipuzkoako industrializazio-eredua: XX. mendearen hasieran izan zuen puntu gorena. Gipuzkoako kasuan, industria sakabanatuta zegoen bailara-bailara (ibaiak) eta industria ertain eta txikiak zeuden. Industria dibertsifikatua zen (adibidez, armagintza eta papergintza).
  • Araba eta Nafarroa: Beranduago eta modu zeharo desberdin batean garatu zen, batez ere frankismoaren garaian.

Industrializazioaren Hasiera (1842-1865)

Bizkaian industria moderno bat sortzeko lehen ahaleginak 1842an eman ziren. Bilboko merkataritza-burges talde bat, burdinolen bidez, burdingintza modernoak sortzen hasi zen, lehen sozietate anonimoa sortuz: "Santa Ana de Bolueta". Sozietate honek lehen labe garaia eraiki zuen, egur-ikatzez funtzionatzen zuena.

Handik urte batzuetara, siderurgia-produkzioan inbertitu zuen beste talde burges bat agertu zen: Ibarra taldea. Ibarra taldeak 1855ean enpresa Barakaldora eraman zuen, eta han "Fábrica de Nuestra Señora del Carmen" kokatu zuten, urte batzuk geroago "Bizkaiko Labe Garaiak" izenekoa. Baina urte batzuk geroago, porrot egin zuten.

Taldeko kide batek zioenez, kapitalak ez ziren nahikoak eta Europako herrialdeekiko desfase handia zegoen. Haren ustetan, kapitalaren eskasiaren aurrean, Estatuaren babesa beharrezkoa zen. Kide hau zuzen zegoen: XIX. mendearen erdialdean, Bizkaiko ekonomian, industrializazioa garatzeko kapital falta nabaritzen zen.

Arazo hau euskal gizarteko zenbait sektorek 1865ean jasandako kapitalizazio handiarekin konponduko zen, burdin mea kopuru handiak Ingalaterrara esportatzen hasiko baitziren, eta honekin kapitala irabaztea lortuko zuten.

Industrializazioaren Garapena: Burdinaren Ustiapena eta Labe Garaiak

1855ean asmatutako Bessemer bihurgailua, lingote-produkzioaren kostuak jaistea lortu zuena, Ingalaterran erabiltzen hasi zenean, Bizkaiko mearekiko interesa piztu zuen. Baina asmakari honek burdin mota jakin bat behar zuen, hematitea, Europako bi lekutan bakarrik zegoena: Suedian eta Bizkaian.

Suedia kostaldetik urrun zegoenez eta, hortaz, garraioa kaltetzen zuenez, Ingalaterrako industriak Bizkaikoa nahiago zuen: kostan egoteaz gainera, ustiatze erraza zuen eta ontziratze-portuetatik hurbil zegoen. Gainera, kalitate handiko burdina zen. Aukera hau Ibarra anaiek aprobetxatu zuten, burdin mearen laginak Ingalaterrara esportatuz.

1865. urtetik aurrera, Bizkaian ustiapen intentsiboa hasi zen, batez ere atzerriko kapitalarekin. Urte horretatik aurrera ere, trenbide trinko baten trazadura hasi zen, mea-ustiapenerako.

Ingalaterrara esportatutako enpresak, gehienbat, atzerriko kapitala lortu zutenak izan ziren. Baina esportazioan lortutako irabazien parte bat euskal enpresarioen eskuetan geratu zen (adibidez, Ibarra anaiak, Echevarrieta...).

Sektore batzuen kapitalizazioa zela eta, burgesia berri bat agertu zen. Burges horiek Bizkaiko eboluzio ekonomikoaren kontrola lortu zuten. Talde hauek gai izango dira Bizkaiko ekonomia aldatuko duen industrializazioa hasteko. Diru hori labe garai berriak eraikitzeko erabili zuten; honek Bizkaiko burdingintzan gorakada ekarri zuen. Hortaz, esan dezakegu Bessemer motako altzairuaren ustiapenak Bizkaia altzairuaren aroan sartzea ahalbidetu zuela.

Beraz, meatzaritzatik irten zen kapitala burdingintzaren garapenerako ez ezik, beste industrietarako ere erabili zen: ontzigintzarako, metalgintza enpresa osagarrietarako, porlan enpresetarako, etab.

Entradas relacionadas: