Industrial Iraultza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 27,51 KB
IRAULTZA EKONOMIKOA→INDUSTRIAL IRAULTZA.
1.-Kontzeptua ..
Zergatik eman ziren aldaketa ekonomiko eta sozialak?.
Ekoizpeneko prozesuetan masiboki makinak erabiltzen hastearen ondorioz sortu ziren aldaketak
Non eta noiz gertatu ziren aldaketa sakona horiek?
Aldaketa horiek Britainia handian hasi ziren, XVIII. mendearen bigarren erdian.
Aldaketa ekonomikoa eta soziala zehaztu itzazu.
+Nekazaritza-ekonomiatik ekonomia industrialera
+Landa gizartetik hiri-gizartera
2.-Aldaketa iraultzaileak :
2.1.-Iraultza demografikoa .
+XVIII. mende arteko egoera demografikoa.
XVIII.mendean Britainia Handiko biztanleriaren hazkunde motelagoa zen, nahiz eta, haien jaiotza tasa eta heriotza tasa altua izan.
+1750. tik aurrerako iraultza demografikoa zehaztu eta faktore nagusia ere.
1750.ko hazkundea demografiko handia eta jarraitu bat zen, eta hainbat arazo nagusitu ziren bigarren erdialdean, eta haien artean heriotza-tasak murriztu egin ziren eta jaiotze-tasak handitu egin ziren.
+Hazkunde demografikoaren ondorioak produkzioan eta fabriketako eskulanean.
Urte horretan hainbat arazoengatik heriotza tasa behera egin zuen:
-Izurri epidemiak behera egin zuten, nahiez eta Erdi Aroan oso ohikoak izan
-Elikadura hobetu ziren, eta horren ondorioz gizartea gutxiago gaixotzen zen.
-Higienean aurrerapenak egin ziren; higiene pertsonalak erabiliz (xaboi gehiago erabili, kotoizko arropa erabiliz..) eta higiene publikoan (edateko ura hornikuntza hobeetan jarri zuten, kaleak garbitu zituzten...)
-Osasungintzak hobekuntzak egon ziren, eta 1796 an lehen txertoa asmatu zuten gaixotasun baten kontra, gaixotasun hori heriotza asko ekartzen zituelako. -Hazkunde demografiko asko nekazarien eta industriaren produktuen eskariak gora eraman zituzten alde batetik, eta bestetik fabrika berrietan lana egiteko langile gehiago behar zituzten.
2.2.-Nekazaritza-iraultza.
+Berrikuntzak nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko arrazoi nagusia.
Nekazaritzako teknikak hobetu ziren. Lurra lugorri uztearen ordez, laboreak lau urtean behin txandakatzen hasi ziren (Norfolk sistema). XVIII. mendearen amaiera aldera, zurezko goldearen ordez burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren. Aurrerago makina berriak gehitu zituzten: ereiteko makinak, garia jotzeko makinak eta uzta biltzeko makinak.
Nekazaritzako egiturak aldatu egin ziren. Lurrak jabetza pribatu bihurtu ziren. Burgesak lursailak erosten hasi ziren, haietan inbertitu eta irabaziak lortzeko asmoz.
Abeltzaintzan erreformak egin ziren. lurren zati bat ganaduarentzat bazka ekoizteko erabili zen
+Berrikuntza hauen ondorioa nekazale produkzioan.
Lehen sektorearen ekoizpena gora egin zuen. Nekazariek diru-sarrera handiagoak lortu zituzten, aurreztu eta kapitala sortu ahal izan zuten. Batzuek aurrezki horiek industrian edo bankuetan inbertitu zituzten.
2.3.-Lantegietatik fabriketara.TAULA KOPARATZAILEA OSATU.
LANTEGIA (ESKULANGINTZAN) | FABRIKA (INDUSTRIAN) | |
Lantokien tamaina | Manufaktura-lanak egiteko lantegiak txikiak ziren. | Instalazioak handiak ziren, langileen makiak sartu ahal izateko. |
Teknikoki | Eskuz eta tresna sinpleekin lan egiten zuten, baino baita ere objektu osoak ekoiztuz eta lan-erritmo bat kontrolatuz. | Langileek makina handiekin lan egien zuten. |
Energia | Lantegietako eskulangileetan ez zuten energiarik erabiltzen, bakoitzak sortzen zituzten produktuak haien eskuekin egiten zituztelako. | Lehen makinen energia, energia hidraulikoa zen baino geroago energi iturri berri bat agertu zen JAMES WATTEK LURRUN-MAKINA asmatu zuena. |
Lan antolaketa | Bakoitzak banaka lan egiten zuen. | Lan egiteko modua eraldatu egin zuten: langile bakoitza ekoizpen-prozesuko zeregin batean espezializatuta zegoen. |
Ordutegia eta lan erritmoa | Eskulangile bakoitza bere ordutegia zuen eta bakoitza bere lan-erritmoa kontrolatzen zuen. | Ordutegi finko bat zuten eta makinak ezarritako erritmora lan egiten zuten. |
+ondorioak: Produktibi- tatean eta produktuen prezioan | Fabrika baino produktu gutxiago egiten zituzten eta horren ondorioz produktuen prezioak igotzen zituzten. | Eskulangile baino produktu gehiago egiten zituzten eta horren ondorioz produktuen prezioa jaitsi zituzten. |
2.4.-Liberalismo ekonomikoa.
+Definizioa eta sortzailea.
1776.ean ,industrializazio-prozesuarekin batera,Mendebaldean doktrina berri bat zabaltzea izan zen,eta lanetan agertzen ziren teorietan oinarritutako ideologia zen. Prozesu honen sortzailea Adam Smith izan zen .
+Idei nagusiak : askatasun ekonomikoa , estatuen ez parte hartzea eta lan banaketaz.
-Askatasun-ekonomikoa: honen printzipioak ekonomiaren jarduerak zuzentzea izan zen, enpresak sortzeko, langileak kontratatzeko eta haien baldintzak askatasun guztiarekin finkatzeko.
-Estatuen ez parte hartzea: estatuak ez zuen ekonomian parte hartu eskaintzaren eta eskariaren legeak erregulatzeko eta produktuek prezioak eta langileen soldatak ere bai.
-Lan-banaketa: langile bakoitza ekoizpenaren-prozesu jakin batean espezializatzeko eman zen,eta horren ondorioz; ekoizpena eta produktibitatea handitu zen.
2.5.-Garraio iraultza: garraio mota berriak( itsas nabigazioan eta lurreko garraioan) eta ezaugarri berriak (zama-edukiera kapazitatea eta abiaduran, garraio prezioetan ).
1750. urtetik aurrera errepide berriak eraiki eta lehendik daudenak hobetu baziren ere ibaiko garraio lehorrekoa baino merkeagoa eta seguruagoa ziren. Horregatik hainbat kanal egin ziren batez ere salgaiak garraiatzeko hala nola ikatza.
Lurrun makina Laster aplikatu zen nabigazioan estatubatuarrak lurrun bidez propultsatutako itsasontzien lehen linea komertziala jarri zuen martxan.Aurrerapen teknikoei esker trena gero eta garraiobide azkar seguru eta merkeagoa bihurtu zen. Trenbidea asko aritu ziren mundu osoan eta kontinentearen arteko lineak ere sortu ziren.
Garraiobide berriak azkarragoak seguruagoak eta zama edukiera handiagokoak ziren eta ondorio ekonomiko eta sozial handiak izan zituzten.
3.-Lehen eta BigarrenIndustrial Iraultzak:
LEHEN INDUSTRIAL IRAULTZA | BIGARREN INDUSTRIAL IRAULTZA | |
Garaia | XVIII | 1870etik aurrera |
Puntako sektore industrialak: produktu eta teknika berriak. | Garia, arbia, garagarra eta hirusta eduki zituzten produktu berri bezala eta erabili zuten teknika urte batetik bestera landatzen zituzten produktuak lekuz aldatzea. | Ehungintzaren ordez, siderurgia, industria kimikoa eta industria elektrikoa bihurtu ziren industria nagusiak. |
Energia Iturriak : makinak mugitzeko behar den indarra. | Hasiera batean energia-hidraulikoarekin mugitzen ziren baino handik denbora gutxira energi iturri berri batekin mugitzen ziren ( ENERGI-LURRUNA) izenekoa. |
|
Garraio motak : |
|
itsasoko garraioak (itsasontziak….) eta hauek bereziki kanaletatik zindoazten. |
Potentzia industrialak | Ehungintzak eduki zituen potentzia industrialak hainbat izan ziren eta haien aldetik; horniketa eta siderurgia izan ziren. Potentzia industrial horiek sortu ziren lehengaiak murrizteko edo zatitzeko eta burdina mozten zuten makinak egiteko, eta haien artetik kotoia-ekoizten zuten. |
|
Enpresa motak | Hasiera batean enpresak lokal txikiak ziren, eta haietan eskulangileak lan egiten zuten,haien produktuak sortuz eta gero salduz. Ondoren fabrikak sortu zituzten eta bertan makinak erabiltzen hasi ziren,eta horretarako langile asko behar zituzten makinak mugitzeko eta produktu asko egiteko. | Hasieran enpresa gehienak txikiak ziren. Zailtasunak zituzten irabaziekin makina berriak erosteko eta langile gehiago kontratatzeko. Sozietate anonimoak sortu ziren, enpresaren kapitala akzioetan zatitzen da, gero burtsan negoziatzen dira, eta ohiek erosten zituenak bazkide bihurtzen zen. Bankuak dirua mailegatzen zieten enpresei. Bankuak bitartekari bat izatea pasatu zen,, hau da, bezeroek beraien aurrezkiak gordetzen zituzten bankuan, eta bankuak industrian eta beste negozio batzuetan inbertitzen zituen. Finantzaketa kapitalismoa sortu zen. |
Lanaren espezializazioa eta motak | Lanaren espezializazioa langile bakoitza ekoizpen-prozesuko jarduera zehatz batean espezializatzea zen, eta horretarako lan banaketak egin ziren eta baita ere bi lan mota sortu ziren: -Eskulangileak -Ehungintzak | Inbertsio handiak egoteko eta merkatua hobeto kontrolatzeko enpresa asko bat egin zuten ,eta horren bidez hainbat enpresa-kontzentrazio mota sortu zituzten: -Kartela: jarduera-adar berean ibiltzen diren enpresak. -Holdinga :Akzio gehiena egin dituena eta ondorioz beste enpresak kontrolatzen ditu. -Trusta: salgai baten ekoizpenaren multzoa da. |
DEFINZIOAKosatu : zer den , arloa , eremua , kronologia , faktorea , ezaugarriak , ondorioak … ZUEN HITZEKIN (ez kopiatu liburutik zuzenean) eta ESALDI ELKARLOTUAK egin .
+(kronologia eta eremua)
+(zer den eta arloa ) ,
+(protagonista→zeinek)
+(ezaugarria)
+(ondorioa=eragina)
Fordismoa:
Serieko produkzio industrialaren sistema da, eta Lehen Mundu Gerra baino lehenago ezarri zen. Kontzeptuari Henry Ford deitzen zaio eta Ransom Eli Olds-ek asmatu zuen muntaia lerroa ezagun bat eginez eta Antonio Gramsci teorikoki martxan jarri zuen. Lehenengo aldiz, Amerikan eta Fordismoan (1934) egin ziren saiakerak,baino saiakera horiek kartzelatik egin ohi ziren.
Taylorismoa:
Bigarren industria iraultzan XIX. mendearen amaieran Frederich W. Taylor ingeniariak sortu zuen. Sistema bat zen non ekoizpen-prozesua zeregin txikitan banatzen zen eta zeregin ohiek kronometatzen ziren. Langileak lan espezifiko batean espezializatu eta egindako lanaren arabera soldata bat jasotzen zuten.
Sozietate Anonimoa
Bigarren industria iraultzan, kapitala akzio izeneko partaidetza-tituluetan banaturik duten sozietate kapitalista da. Akzio horien jabeak, bazkide izenekoak, enpresaren jabeak dira, euren esku dituzten akzioen kopuruaren arabera. Aldi berean, bazkide bakoitzaren erantzukizuna akzio horien baliora mugatzen da, bere nortasuna eta akzio horietaz gainera duen ondarea kontuan hartu gabe eta hortik dator anonimo izendapena.
Bankua :
Bigarren industria iraultzan, enpresei dirua mailegatzen zieten, bitartekaria zen enpresen eta partikularren artan, hau da, bezeroak aurrezkiak gorde bankuan eta bankuak industrian edo beste negozioetan inbertitzen zituen