Industria Prozesuak eta Iraultza Industrialen Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

Gaur Egungo Industriak

1. Zer egiten du industria prozesuak?

Lehengaiak merkaturatzeko produktu bihurtzen ditu.

2. Zeintzuk dira prozesu honen elementuak?

Prozesu honen elementuak hauek dira:

  • Lehengaiak
  • Energia-iturriak
  • Kapitala
  • Lan-indarra

3. Industria motak

Industria Astuna

Industria astunak lehengaiak zuzenean aldatzen ditu edota beste industria batzuetarako ekipoak prestatzen ditu.

Industria Arina

Industria arinak lehengaiak eta produktu erdilanduak erabiltzen ditu, kontsumitzaileari saltzeko produktuak egiteko.

Egungo Industria (Puntako Industria)

Industria-sektore batzuek goi-mailako teknologia erabiltzen dute, eta puntako industria osatzen dute.

4. Industria-espazioa

Industria-espazioa fabrikak eta enpresak dauden lekuak dira. Hauek toki jakin batean elkartu edo sakabanatuta egon daitezke.

Bi mota nagusi daude:

  • Industrialdeak: Industria batzuk toki berean elkartzen dira, harremana izan edo ez.
  • Parke teknologikoak: Teknologia aurreratua duten enpresentzako leku espezializatuak dira.

Lehen Industria Iraultzan, fabrikak lehengaien ondoan jarri ziren eta lan egiteko modua aldatu zen: langileak makinekin lan egiten hasi ziren eta ordutegi finkoa zuten.

Lehen Industria Iraultza Ingalaterran: Zergatiak

5. Zergatik gertatu zen industria iraultza Ingalaterran?

Lau arrazoi nagusi izan ziren:

  • Lehengaien ugaritasuna: Ingalaterrak ikatza eta burdina zituen, industriarako ezinbestekoak.
  • Teknologia berriak: Lurrun-makina asmatu zen eta burdinbideak eraiki ziren, garraioa azkartuz.
  • Komunikazio hobeak: Ibaiak garraiorako bikainak ziren. Kabotaje-nabigazioa itsasoan garatu zen. Bide asko eraiki ziren, bidesari-sistemarekin.
  • Ekonomia eta merkataritza: Industria eta bideak hobetzeko dirua zegoen. Koloniek lehengaiak eta merkatuak ematen zituzten.

6. Lehen Industria Nagusiak

Ehungintza

  • Kotoiaren ehungintzak berrikuntza teknikoak azkar integratu zituen.
  • Kotoia kolonietatik merke ekartzen zuten.

Siderurgia

XIX. mendearen erdian, ikatz minerala (KOKEA) erabiltzen hasi zirenean LABE GARAI modernoak sortu ziren.

7. Garraio Iraultza

  • Nabigazioan: Lurrun-motorrezko itsasontziak eta helizea sortu ziren.
  • Lehorreko garraioa: Trenbidea sortu zen, lurrun-makina eta burdina erabiliz. Stephenson-ek lehen lokomotora egin zuen.

Bigarren Industria Iraultza (1870)

8. Noiz hasi zen eta zeintzuk izan ziren energia-iturri berriak?

1870ean hasi zen, eta energia-iturri berriak elektrizitatea eta petroleoa izan ziren.

9. Industria Berriak

  • Siderurgia: Bessemer Labea altzairu merke eta asko ekoizteko.
  • Elektrizitatea: Makinak, garraioa, komunikazioa eta argi elektrikoa.
  • Kimika: Petroleoa erabiliz, plastikoa eta produktu berriak.
  • Garraioa: Automobilak eta hegazkinak sortu ziren.

10. Lan-Sistema Berriak

Taylorismoa

Lana zati laburretan banatu, kronometroz neurtu, langile bakoitza espezializatu, eta soldata lana egindakoaren arabera ezarri zen.

Fordismoa

Produktuak muntaketa-katean pasatzen ziren, eta kopuru handitan ekoizten ziren.

Entradas relacionadas: