Industria Politika Neoliberala: 1970etik Gaur Egunera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

Industria Politika Neoliberala 1970etik

Zertan oinarritu da orokorki?

  • Politika horizontalak: Orokorragoak dira, bertikalekin alderatuz. Ez dute enpresen artean diskriminatzen.
  • Clusterrak eta berrikuntza sistemak: Lankidetza-akordioak, ikerketa erakundeekin. Adibidez, Cluster Mondragon Unibertsitatea – Mondragon Taldea.
  • Egiturazko erreformetan: Lan merkatuaren erreforma, merkatuaren liberalizazio orokorra eta politika ekonomikoak.

Nola egin da AEB-n?

Ekonomiaren liberalizazio orokorra, enpresa publikoen pribatizazioa, lan merkatua, enpresa handien ereduan oinarritzea, berrikuntzan eta teknologian inbertitzea.

Europan?

1980 urtetik aurrera.

Formakuntzaren sendotzea, lan merkatuaren malgutasuna.

Europako herrialde batzuen artean Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa sortu zen, geroago Europako Ekonomia Erkidegoa izango zena. Egungo EBren aurrekariak izan ziren, 1993. urtean EB tratatua sinatu zenean sortzen dena.

Garapen bideko herrialdeetan?

Latinoamerikan hasieran IOI, eta gero EOI. Asian EOI.

Munduko Merkataritza Erakundea (1995)

1995ean MME sortu zen, aurreko GATT baino zabalagoa dena. GATT II MG ondoren Bretton Woodseko itunaren ondorioz sortutako erakunde bat zen, arantzelak murrizteko sortua zena, garaiko esportazioak eta inportazioak bultzatzeko maila internazionalean. MME-k protekzionismoa zaildu egiten du, eta aurreko GATT baino beste akordio batzuk barneratzen ditu:

  • GATS (General Agreement on Trade in Services): Arantzela eta zergen murrizketa, zerbitzuen liberalizazioa.
  • TRIPS (Trade-Related aspects of Intellectual Property Rights): Produktuen kopiak oztopatzen ditu.
  • TRIMS (Trade related Investment Measures): Multinazionalek tokietako osagaiak barneratzeko oztopatzeko.
  • ASCM: Konkurrentzia politikarako, gobernuen subentzioen kontrola egiten du.

Espainiako Industria Politika 1970etik

Espainiako industria politika 1970eko hamarkadatik neoliberala izan da.

Industriaren berregituraketa

PSOEren gobernuak aurrera eraman zuen. Industriak atzeraldi fase bat bizitzen ari zen, eta gobernuak plan hau bultzatu zuen egoera konpontzeko. Ez zen nahikoa izan eta enpresa batzuk ateak itxi behar izan zituzten, adibidez Euskalduna ontziola edota Altos Hornos (1996). Ondorioz, berregituraketa txarra izan zen. Hala ere, 1986 urtean Espainia Europako Elkarteetan barneratzen da, 1993 urtean Europar Batasuna izenaz jaioko den elkartearen aitzindarietan. Espainiak Atzerriko Inbertsio Zuzen (AIZ) jaso zituen ondoren.

Bestalde, sektoreen liberalizazio bat bizi izan zen, enpresa publiko batzuk pribatizatu egin ziren (Telefonica, Repsol...) eta IBEX 35 sortu egin zen. Gobernuak industria baino beste sektore batzuk garatzea izan zuen helburu: Energia elektrikoa, telekomunikazioak, eraikuntza, turismoa...

Teknologia Politika

Teknologia politikari dagokionez, berantiarra izan zen eta aurrekontuaren zati txikia izan zen eta da bideratua I+G-ra. 1986 Ley de Fomento y Coordinacion general de la Investigacion cientifica y tecnica atera zen, arlo honetan, aipatzeko.

Entradas relacionadas: