Industria eta logistika: oinarrizko kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

Industria

Lehengaia, energia-iturrien bidez, produktu landu edo erdi‑landu bihurtzen dituen jarduera ekonomikoa da. Industria espazioak dinamikoak eta heterogeneoak izango dira, biztanleria erakarriko dutelako eta industrializatutako inguruneen artean desberdintasunak egongo direlako. Inguruneari dagokionez, industriak baliabide naturalak kontsumitzen eta aldaketak eragiten ditu paisaian.

Enpresa

Giza, teknika, finantza eta marketing elementu batzuk osatzen duten erakundea da; elementu hauek antolatuta egoten dira helburuak lortzeko. Horretarako, enpresa bakoitzak jarduera desberdinak burutu behar ditu, eta ondorioz arlo desberdinak izango ditu, adibidez:

  • hornikuntza
  • produkzioa
  • finantzazioa
  • marketina

Holding

Holding-a enpresa nagusiak beste enpresetan partaidetza hartzen duenean sortzen da; partaidetzok filialak izango dira. Akzioak erosiz, enpresa nagusiak kontrola lortzen du eta kontrol hori akzio-kopuruaren araberakoa izango da. Adibidez: Inditex —Zara, Pull&Bear, Bershka— edo The Coca‑Cola Company —Aquarius, Fanta, Sprite, Nestea—.

Deslokalizazio industriala

Industria-lantegi baten produkzioa (osorik edo fase batzuetan) hasierako edo jatorrizko kokapenetik beste leku batera (hiria, eskualdea, herrialdea, kontinentea) lekualdatzeko prozesua da. Helburua ekoizpen-kostuak murriztea eta, ondorioz, enpresa-jabearen irabazi-aldea handitzea izaten da. Praktika hau globalizazioarekin lotuta doan fenomenoa da.

Goi teknologiako industria

Intentsitate teknologikoko produktuen bereizketa eta eskari handia duten produktuek osatzen dute sektor hau; adibidez, ordenagailuak, tresna optikoak edo material elektronikoa, egun izugarrizko eskaera dutenak.

Halako enpresak, oro har, parke teknologiko edo zientifikoetan kokatzen dira. I+G+B (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza) izugarrizko garrantzia du sektore horretan, mundu-mailako lehiari aurre egiteko.

Tertziarizazioa

Tertziarizazioa enpresa industrialei zerbitzuak eskaintzen dizkieten hirugarren sektoreko enpresek egindako lana da. Ekoizpena hasi edo bukatu baino lehen enpresen zereginek (adibidez, merkatu-ikerketak, diseinua, kalitate-kontrola, publizitatea) ez dute zuzenean ekoizpenarekin zerikusirik, baina merkatuaren lehiari eta salmenta egokiari begira ezinbestekoak izaten dira.

Garapen iraunkorra

Tokiko baliabide naturalen erabilera arrazionalari egiten dio erreferentzia, hauek agortu ez daitezen eta etorkizuneko belaunaldiek ere baliabide hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Beraz, garapen iraunkorra bermatzeko ezinbestekoa da arreta jartzea energia, garraioa eta enpresen jardunbideetan.

Garraio azpiegitura

Garraio-sistemaren oinarri materiala da; hauen artean eraikin edo egitura finkoak sartzen dira, adibidez:

  • errepideak eta autobideak
  • trenbide sareak
  • portuak
  • aireportuak

Azpiegitura hauez gain, garraio-baliabideek ere garraio-sistema osatzen dute. Baliabideak osagai mugikorrak dira: ibilgailuak, autobusak, ontziak, kamioiak, hegazkinak, eta abar.

Plataforma logistikoa

Plataforma logistikoa produktuen garraioa planifikatzen eta antolatzen duen esparrua da: osotasunean antolatzen da produktuaren garraioarekin zerikusia duen guztia. Hemen planifikatu eta antolatzen dira garraioa, biltegiratzea, etiketatzea eta zerbitzuen kontratazioa.

Portu lehorra

Portu lehorra Espainiaren barnealdean dauden salgaien terminalak dira; hauek itsas portuekin lotura zuzena izan ohi dute. Itsas portuak bezala, aduana-zerbitzua ere izan dezakete. Espainiaren kasuan adibidez Madril‑Coslada portu lehorra litzateke.

Frankizia

Frankizia enpresa batek beste bati bere izena erabiltzeko, bere produktuak saltzeko eta abar egiteko ematen dion eskubidea eta horretarako baldintzak zehazten dituen kontratua da. Frankizia-ematearen egitatean bi alderdi bereizten dira: frankizadoreak eta frankizatuak. Frankizadoreak (ekoizlea edo marka jabea) frankiziatuaren gaineko kontrola mantentzen du; bere ardura izan ohi da produktua, marka eta publizitate orokorra eskaintzea. Frankizatuaren ardura, berriz, dagokion lokalak baldintza espezifikoei erantzutea eta bertako publizitatea eta kudeaketa egitea izaten da.

Entradas relacionadas: