Industria, Logistika eta Ekonomia Prozesuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,82 KB
1. Industria
Energia-iturriak erabiliz, lehengaiak produktu erdilandu edo landu bihurtzen dituzten jardueren multzoa da. Beraz, industriaren funtsezko oinarriak lehengaiak eta energia-iturriak dira.
Industriaren kokapenaren arabera, espazio heterogeneoak sortzen dira. Gainera, leku ezberdinetan, industria mota desberdinak sortzen dira, Espainiaren kasuan, besteak beste:
- Industria-sektore helduak
- Industria-sektore dinamikoak
- Puntako industria-sektoreak
2. Deslokalizazio/Deskokatze Industriala
Multinazionalek lantokiak herrialde azpigaratuetara eramateko egiten duten mugimendua da, beti kostu txikiagoak bilatzen eta ahalik eta etekin gehien lortu nahian.
Kostuak murrizteko, langileei lanordu luzeagoak, langileak merkeago lan egitea eta ingurumenarekin lotutako legeak kontuan ez hartzea bilatzen dute. Adibidez, Europar Batasuneko lurralde askok halako prozedurak egiten dituzte, hala nola Inditex. Herrialde hauek beren enpresak batez ere Asiara eta Magreb aldera eramaten dituzte.
3. Goi Teknologiako Industria
Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia, eskari handia eta prestakuntza handiko eskulana eskatzen dituen industria mota da. Ezagutzaren berrikuntza azkarra, konplexutasun maila altua eta oinarri teknologiko sendoa ere eskatzen ditu.
III. Industria Iraultzatik jaiotako sektoreek osatzen dute, hala nola telematika edo informatika. Produktu nagusiak hauek dira: ordenagailuak, doitasun-tresnak, tresna optikoak, material elektronikoak... Industria hauek aurkitzen ditugu parke
4. Tertziarizazioa
Ekonomiaren hirugarren sektorea beste bi sektore ekonomikoekiko (lehen eta bigarren sektoreak) pisua hartuz joan den prozesua da, sektore nagusia bihurtzeraino, bai biztanleria aktibo landunari, bai BPGan duen pisuari dagokionez.
Garrantzia hartu zuen desindustrializazioarekin; hau da, 1975eko petrolioaren krisiaren ondoren industriak garrantzia galdu zuenetik. Sektore heterogeneoa da, eta jarduera nagusiak hauek dira:
- Garraioa
- Turismoa
- Merkataritza
- Aholkularitza
- Publizitatea
- Ostalaritza
- Zerbitzu publiko eta administratiboak
5. Garraio Azpiegiturak
Edozein herrialdetako, bitarteko elementu mugikorrekin batera garraio-sistema ahalbideratzen duten eraikuntza finkoak dira, hala nola:
- Errepideak, autobideak, tren-sareak
- Itsas portuak edo aireportuak
Espainian, lurreko sarea erradiala da (Madriletik zabaltzen dira bide nagusiak), eta aireko sarea erradiala da, halaber (Madrilek jasotzen ditu nazioarteko hegaldiak eta Madriletik beste probintzietara). Horrez gain, Espainiako kasuan, lurraldeen arteko desoreka handiak daude irisgarritasunari eta trafiko-intentsitateari dagokienez.
6. Plataforma Logistikoa
Eragileek salgaien garraioaren logistikarekin lotutako jarduerak egiten dituzten inguruak dira, nazioan zein nazioartean. Horretarako, zenbait instalazio dituzte garraiolarientzat eta salgaientzat, eta bulegoak dituzte logistikan aritzen diren enpresentzat.
7. Portu Lehorra
Herrialde baten barrualdean dauden salgaien terminal multimodalak dira. Itsasotik urrun kokatuta daude, baina itsas portuekin lotura zuzenak dituzte, eta aduana-zerbitzuak ere izan ditzakete. Besteak beste, Madrid-Cosladako portu lehorra aipa daiteke, baita Europar Batasunaren barrualdeko itsas aduana ere.
8. Frankizia
Juridikoki desberdinak diren enpresen establezimendu-kateak dira. Kontratu baten bidez, pertsona batek (frankiziatzailea) besteei (kontzesionarioei) marka bat edo merkataritza-formula bat ustiatzeko lizentzia ematen die diru kopuru zehatz bat ordaintzearen truke, eta laguntza, publizitatea, eta abar. Adibidez: Women’s secret, McDonald’s.