Industria Iraultzaren Gako Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Zer da Industria Iraultza?

1790etik aurrera gertatutako iraultza bat izan zen. Industriaren garapenak aldaketa sakonak eragin zituen, ekonomia berri bat sortuz. Britainia Handian hasi zen eta eragin handia izan zuen demografian, gizartean, ekonomian, teknologian, hirietan eta bizimoduan.

Zer da industria?

Lehen artisautza deitua, bigarren sektoreko jarduera da, lehengaiak eraldatzea helburu duena. Sektore honetan eraikuntza ere sartzen da.

Zein arlotan gertatu ziren lehen aldaketak?

Industria Iraultza eragingo zuten lehen aldaketa handiak bi arlotan gertatu ziren: demografian eta nekazaritzan.

Eraldaketak Demografian

  • 1750-1850 urteen artean biztanleriaren hazkunde handia egon zen, bereziki Britainia Handian.
  • Zergatik "iraultza"? Aldaketa sakona, erradikala eta azkarra izan zelako, denbora-tarte laburrean gertatutakoa.
  • Hainbat faktorek eragin zuten hazkundea: nekazaritzaren hobekuntzak, elikadura hobea, heriotza-tasaren jaitsiera, jaiotza-tasaren igoera, garbitasunari emandako garrantzia eta epidemien murrizketa.

Hazkunde Demografikoaren Ondorioak

Biztanle kopurua hazteak ondorio hauek izan zituen:

  • Produktuen eskaria handitu zen.
  • Nekazaritzan eta industrian berrikuntzak eta aurrerapenak bultzatu ziren.
  • Eskulana ugaritu zen.
  • Industriak gora egin zuen.

Nekazaritza Iraultzaren Berrikuntzak

Nekazaritza-iraultza bi berrikuntza nagusiren bidez gertatu zen:

Aurrerapen Teknikoak

  • Laborantza-txandakatze sistema (Norfolk sistema): Lurgorria erabiltzeari utzi eta lau elementuko txandakatzea ezarri zen (garia, arbiak, garagarra eta oloa), ekoizpena nabarmen handituz.
  • Makina berriak: Tresna berriak sartu ziren, adibidez, zaldi bidezko ereiteko makina, pertsona askoren lana egiten zuena.
  • Abeltzaintzaren integrazioa: Animaliak prozesuan sartzeak simaur kantitate handiagoa sortu zuen ongarri gisa, eta, aldi berean, haragi eta esne gehiago eskuratu zen gizakientzat, elikadura hobetuz.

Jabetza Sistemaren Aldaketa

  • Lehen, Openfield sistema (landa irekiak) zegoen, jabetza komunalek osatua, eta helburua autokontsumoa zen.
  • Gero, Enclosure Acts (Itxitze Legeak) bultzatu ziren, lur komunalak jabetza pribatu bihurtzeko. Helburu berria produktuak merkatuan saltzea zen.
  • Nekazari txikiek hesiak jartzeko dirurik ez zutenez, beren lurrak saldu behar izan zizkieten aberatsei (nobleak eta burgesak).
  • Lurrik gabe geratu zirenak jornalari bihurtu ziren edo hirietara joan ziren fabriketan lan egitera, baserri-exodoa deiturikoa sortuz.

Nekazaritzaren Eraldaketen Eragina Industrian

  • Nekazaritzak emandako etekinek industrian inbertitzeko kapitala sortu zuten.
  • Baserri-exodoak fabriketarako eskulana (langileak) eskaini zuen.

Lehen Industria-eraldaketen Sektoreak

Lehen eraldaketak bi sektore nagusitan gertatu ziren:

  • Ehungintza: Makina hidraulikoak, lurrun-makina, ehungailu mekanikoa, iruteko makina automatikoa eta factory system (lantegi-sistema) bezalako berrikuntzekin.
  • Siderurgia: Batez ere burdinaren eta, geroago, altzairuaren ekoizpenean.

Industria Iraultzaren Hedapena

Industria Iraultza Britainia Handitik kanpo hedatzen hasi zen:

  • 1830etik aurrera: Belgika, Suitza, Frantzia, Alemania, Italia iparraldea, Euskal Herria eta Katalunia.
  • 1840tik aurrera: Ameriketako Estatu Batuak.
  • 1860ko hamarkadatik aurrera: Errusia eta Japonia.

Industria garatu ahal izateko, egonkortasun politiko eta soziala beharrezkoa da.

Entradas relacionadas: