Industria Iraultzak: Konparaketa eta Gako Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB
Dokumentu honek Industria Iraultzen ezaugarri nagusiak eta haien arteko desberdintasunak aztertzen ditu, baita lotutako kontzeptu garrantzitsuak ere.
Industria Aurreko eta Industria Garaiko Produkzioaren Konparaketa
Osatu industria aurreko produkzioaren eta industria garaiko produkzioaren arteko konparaketa taula:
Artisautza | Industria | |
---|---|---|
Produkzio lekua | Tailer txikiak | Fabrikak |
Lanerako makina | Esku-tresnak | Makinak, lurrun-makina |
Energia-iturria | Naturalak: gizakiak, animaliak, ura, haizea | Lurrun-makina, ikatza |
Azken produktua | Kopuru txikia, prezio altua | Kopuru handia, prezio txikia |
Lehenengo eta Bigarren Industria Iraultzen Konparaketa
Osatu Lehenengo eta Bigarren Industria Iraultzen taula:
Lehen Industria Iraultza | Bigarren Industria Iraultza | |
---|---|---|
Garaia | 1760tik aurrera | 1870-1914 |
Herrialde nagusiak | Britainia Handia | Britainia Handia, Estatu Batuak eta Alemania |
Energia-iturriak | Ikatza eta kokea (harrikatza) | Petrolioa eta elektrizitatea |
Makinak | Lurrun-makina | Eztanda-motorra eta motor elektrikoa |
Puntako sektoreak | Siderurgia eta ehungintza | Kimika, siderurgia, elektrizitatea, garraioa |
Garraioak | Lurrunontziak eta trenbidea | Automobilak eta hegazkinak |
Enpresa motak | Lehenengo fabrikak | Sozietate Anonimoak |
Ekoizpen-sistema berriak | Taylorismoa eta Fordismoa |
Gako Kontzeptuak
Norfolk Sistema
Lau urteko labore-txandaketa metodo bat da, non landatutako landareak aldatzen diren lurra ez agortzeko, beren beharren arabera.
Sozietate Anonimoak
Enpresak behar duen kapitala hainbat zatitan banatzen da, akzioak deritzenak. Akzioak burtsan salerosten dira.
Industria Sektoreak
Puntako Sektoreak (Lehen Industria Iraultza)
- Ehungintza: Lehengaia: kotoia; makinak: irute-makina hidraulikoa eta ehungailu mekanikoa.
- Siderurgia: Lehengaia: burdina; erregaiak: ikatza eta kokea (harrikatza); makinak: labea.
Produktibitatea igo, prezioak jaitsi.
Sektore Nagusiak (Bigarren Industria Iraultza)
- Siderurgia: Bessemer labearen bidez altzairu kopuru handiak merke ekoizten ziren.
- Elektrizitate-industria: Argiztapena (bonbila, Edison); garraioa (trenbideak, metroa, tranbiak); komunikazioak (telefonoa, irratia).
- Kimika-industria: Petrolioa eta kautxoa erabiliz produktu berriak ekoiztu ziren: botikak, produktu sintetikoak (tinteak, koloratzaileak), dinamita.
- Garraio-industria: Automobilak, hegazkinak.
Langile Mugimendua
Soldatapeko langileek beren lan- eta politika-egoera hobetzeko egindako ekintza kolektiboen multzoari esaten zaio.
Industria Iraultza
Historiako aldaketa sozial eta ekonomiko handiena izan zen. Britainia Handian sortu zen XVIII. mendearen erdialdean, eta gero Europa osora zabaldu zen. Teknika, energia-iturri eta lan-antolatzeko forma berriak erabiltzearen ondorioz, izugarrizko garapena ekarri zuen ekoizpen-prozesuetan. Aldaketa astiroa eta sakona izan zen, arlo guztiak ukitu zituena: demografia, nekazaritza, fabrikak, garraioak, gizartea, finantzak, kultura...
- Lehen Industria Iraultza: 1780an hasi zen.
- Bigarren Industria Iraultza: 1870ean hasi zen, mende bat geroago.