Industria Iraultzak eta Gizarte Mugimenduak: Konparaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,69 KB
1. Industria Iraultza (1780-1870)
- Kronologia: 1780-1870.
- Industria potentzia nagusiak: Ingalaterran sortu zen eta ondoren Europara hedatu zen.
- Indar-iturri berriak: Ikatza.
- Makina berriak: Lurrun-makinak.
- Berrikuntzak nekazaritzan: Lursail irekiak eta labore-txandaketa berriak.
- Industria sektore nagusiak: Kotoia eta ehungintza; Siderurgia eta metalgintza.
- Asmakizun garrantzitsuenak: Ehungailu mekanikoak, labe garaiak.
- Beste asmakizunak: Txertoak.
- Garraioak: Trena, itsasontzia (lurunezkoak).
- Merkataritza eta komunikazioak: Kanpo eta barruko merkataritza asko garatu zen.
- Enpresa motak: Enpresa handiak eta ertainak.
- Demografiaren aldaketak: Heriotza-tasa jaitsi eta jaiotza-tasa igo.
2. Industria Iraultza (1870 - XX. mende hasiera)
- Kronologia: 1870 – XX. mende hasiera.
- Industria potentzia nagusiak: Aurrekoak + AEB.
- Indar-iturri berriak: Elektrizitatea eta petrolioa.
- Makina berriak: Eztanda-motorra eta motor elektrikoa.
- Berrikuntzak nekazaritzan: Traktorea eta ongarri kimikoak.
- Industria sektore nagusiak: Metalgintza, industria kimikoa/elektrikoa, petrokimikoa.
- Asmakizun garrantzitsuenak: Bessemer labea.
- Beste asmakizunak: Aspirina, argazki-makina, telegrafoa.
- Garraioak: Automobila, hegazkina.
- Merkataritza eta komunikazioak: Telefonoa, prentsa, telegrafoa.
- Enpresa motak: Multinazionalak.
- Demografiaren aldaketak: Jaiotza-tasaren kontrola.
Gizarte Mugimenduak eta Ideologiak
Industria Iraultzen ondorioz sortutako mugimendu politiko eta sozial nagusien konparaketa:
Jabetza
- Sozialismoa: Jabetza kolektiboko komunitate txikiak.
- Marxismoa: Jabetza estatuaren esku.
- Anarkismoa: Guztien artean administratutako jabetza kolektiboa.
Estatua
- Sozialismoa: Estatu ongilea, taldeko esperientzien babeslea.
- Marxismoa: Estatu diktatoriala, komunismoa behin betiko ezarri arte; une horretan, Estatua desagertu egingo litzateke.
- Anarkismoa: Estatua berehala desegitea.
Komunitatea eta Ekonomia
- Sozialismoa: Komunitate bakoitzaren beharrak betetzera zuzendutako ekonomia.
- Marxismoa: Ekonomia zentralizatua eta kolektiboa.
- Anarkismoa: Ekonomia kolektiboa, komunitate bakoitzak autonomia duela.
Politika
- Sozialismoa: Taktika politiko baketsua.
- Marxismoa: Langileen alderdien eta sindikatuen sorrera, Estatua indarkeriaz konkistatzeko iraultzen bidez.
- Anarkismoa: Politikan parte hartzeari uko egitea: gizarte-instituzio guztiak berehala suntsitzeko iraultza bortitza.
Gizarte-klasea
- Sozialismoa: Berdintasunezko gizarte-antolakuntza: pertsona guztiek eskubide berak, beren burua aski duten komunitate txikietan.
- Marxismoa: Gizarte-klaserik gabeko gizartea. Gizarteak banakoa ezabatzen du.
- Anarkismoa: Gizarte-klaserik gabeko gizartea. Banako bakoitzak askatasun osoa du.