Industria Iraultza: XVIII. Mendeko Eraldaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Industria Iraultza

Sarrera

Industria Iraultza XVIII. mendeaz geroztik gizarte modernoaren eraldaketan eman diren aldaketa ekonomiko eta sozialen multzoa da. Eraldaketen hasiera Ingalaterran gertatu zen XVIII. mendearen bigarren erdian. Gero, Europara zabaldu zen.

Arrazoiak

Hainbat arrazoi egon ziren Industria Iraultzaren sorreran:

  • Demografia iraultza
  • Nekazaritza iraultza
  • Garraio iraultza
  • Garapen teknologikoa
  • Kapital-metaketa eta inbertsioak
  • Aldaketa soziopolitikoak
  • Lan-antolaketa sistema berriak
  • Kolonialismoa

Demografia Iraultza

XVIII. mendean, biztanleria etengabe hazi zen, elikadura hobea, osasun egoera hobea eta medikuntza aurrerapenak zeudelako. Horrek kontsumitzaile eta eskulangile gehiago ekarri zituen, eta industria iraultzari bultzada eman zion.

Nekazaritza Iraultza

XVIII. mendera arte, nekazaritzak ozta-ozta lortzen zuen biztanleria elikatzea. XVIII. mendean, berrikuntzak eman ziren, eta nekazal ekoizpenak gora egin zuen. Hainbat aldaketa erakarri zituen:

  • Itxiturak ugaritzea: Lur-sailak handitu ziren, eta produktibitatea handitu egin zen.
  • Lurzorua gutxiren eskuetan geratzea: Lurjabe txikiek lurretik ateratzen zuten etekin eskasen ondorioz.
  • Nekazaritzaren mekanizazioa: Teknologia berriak sartu ziren; ondorioz, eskulangileen beharra murriztu egin zen, eta nekazaritza produktuak gero eta ugariagoak eta merkeagoak zirenez, elikadura ziurtatu zen.
  • Labore txandaketa sistema nagusitu zen, lugorria alde batera utzita.
  • Teknika berriak erabiltzen hasi ziren: landare edo animalien aukeraketa egiten hasi ziren (esne-behiak), eta ongarri kimikoak eta pestizidak erabiltzen hasi ziren, lurraren emankortasuna areagotuz.
  • Produktu berrien ekoizpena: Gaur egun gure elikaduraren oinarri bihurtuta dauden produktuak, XVIII. mende arte ezezagunak ziren (patatak, tomateak...).

Garraio Iraultza

Industria Iraultzaren aurretik, garraioa uretatik eta lurretik egiten zen. Garraioa motela zen, eta zama txikiak soilik garraia zitezkeen; ondorioz, garraioa garestia zen. Lurrun-makinaren bidez mugitzen ziren tresnak eta itsasontziak asmatzeak ekoizle eta kontsumitzaileen arteko urruntasuna arindu zuen.

Trenak Ekarritako Ondorioak

  • Garraio-kostuak merkatu ziren.
  • Trenbideak egiteko lehengaien beharra sortu zen.
  • Burdingintzaren gorakada ekarri zuen.
  • Migrazioak erraztu ziren.
  • Hiriak elkartu ziren.

Garapen Teknologikoa

Industrializazioak ekarritako aldaketa nagusia lanaren mekanizazioa izan zen. Lurrun makina industrializazioaren hasierako ikur bihurtu zen; eztanda-motorra eta motor elektrikoa, berriz, Bigarren Industria Iraultzan.

Kapital Metaketa eta Inbertsioak

Industrializazio prozesua martxan jartzeko, diru asko bildu behar zen inbertsioak egiteko. Diru-bilketa horri kapital-metaketa deritzo. Dena den, kapital hori kudeatzeko finantza erakundeak sortu ziren: banketxeak.

Aldaketa Soziopolitikoak

Industrializazioa bezalako aldaketa ekonomikoa ezinezkoa zen gizarte estamentala eta absolutismoa bezalako egiturak kendu gabe. Horrexegatik hasi zen industrializazioa pentsamolde burgesa nagusi zen tokietan: Britainia Handian eta Herbehereetan.

Entradas relacionadas: