Industria Iraultza: XVIII. mendearen erdialdean hasten den prozesu bat

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Zer da Industria Iraultza? XVIII. mendearen erdialdean hasten den prozesu bat da, inpaktu ekonomiko, sozial eta politiko handiak izango dituena. Bi fasetan banatzen da Industria Iraultza: Lehenengo Industria Iraultza (1760-1840) eta Bigarren Industria Iraultza (1870-1910). Industrializazioak eraldaketa ekonomiko zein demografiko sakonak izango ditu, ekonomia-industriala jaioz eta hazkunde demografiko ordura arte inoiz ikusia eraginez.

Industria agertzeko baldintzak

Iraultza Industriala emateko, bi fenomeno gertatu ziren. Britainia Handian: Nekazaritza Iraultza eta eztanda demografikoa. Nekazaritza Iraultza landa eremuan eman ziren berrikuntza ezberdinek sustatu zuten: Norfolk sistema, burdinezko goldea, lurren pribatizazioa eta abeltzaintzaren hazkundea. Nekazaritzaren Iraultza honek hazkunde demografiko itzela eragin zuen Britainia Handian.

Eztanda demografikoa

Nekazaritza Iraultzarekin, elikagaien ekoizpena gora egin zuen iendearen elikadura hobetuz. Higienea hobetu zen, bereziki hirietan, gaixotasun eta epidemien agerpena murriztuz. Medikuntzan aurrerapenak egin ziren, txertoaren agerpena baztangaren desagerpena ekarri zuen, milioika pertsona hil zituen gaixotasun bat. Faktore guzti haue heriotza-tasaren beherakada ekarri zuten, Britainia Handiko biztanleria gora eginez.

Beste faktore batzuk

Pentsaera berria: Liberalismo ekonomikoaren agerpenarekin, gobernu britainiarrek industriaren agerpenerako aldeko neurriak hartu zituzten. Hala nola, lurren pribatizazioa eta gremioen ezabapena. Mundu-ekonomia: Britainia Handiak koloniak zituen munduan zehar, honek ahalbidetu zuen lehenengo industrien produktuak kolonietan saltzea. Ikatz mineralara, makinen agerpena ahalbidetu zuen.

I. Industria Iraultza: Ezaugarri Nagusiak

Ordura arte, manufaktura-lana gehienak lantegi txikietan egiten ziren, langile gutxik jarduten zuen fabrikazio prozesuan eta ia dena eskuz egiten zen eta prozesu guztian parte- hartzen zuten. Industria Iraultzarekin sistema hau aldatu egiten da. Makinen agerpenarekin (James Watt-en lurrun makina oso garrantzitsua). Makinek produkzioa izugarri handituko dute eta lan-eskuaren beharra igo egingo dute. Horretarako, makinak eta langileak fabriketan pilatzen hasiko dira. Era berean, fabriketan lan-banaketa aplikatuko da. Fabrika-sistema honek produktibitatearen igoera ekarri zuen, prezioak.

Entradas relacionadas: