Industria Iraultza: Jatorria, Garapena eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Industria Iraultzaren Oinarrizko Ezaugarriak

  • XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran Britainia Handian sortu zen.
  • Aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala.
  • Industrian eta makinerian oinarritutako ekonomia sortu zuen.

Industrializazioaren Jatorria

Aurrekariak:

  • XVIII. mendean nekazaritza zen oinarria Europan.
  • Protoindustrializazioa: etxeko industria nekazaritza munduan.
    • Domestic system
    • Putting out system
    • Factory system

Britainia Handian sortzeko faktoreak:

  • Monarkia parlamentarioa.
  • Inperio kolonial handia.
  • Barne merkataritzaren garapena.

Biztanleriaren Hazkundea eta Nekazaritza Aldaketak

  • Biztanleria hirukoiztu egin zen XVIII. eta XIX. mendeetan.
  • Jaiotza-tasa altua eta heriotza-tasa baxua.
  • Nekazaritza Iraultza:

    • Lurrak Hezitzeko Legeak (Enclosures Acts).
    • Lur komunalen pribatizazioa.
    • Produktibitatea handitu zen.

Ekoizpen Industriala

Sektore Aitzindariak:

  • Kotoi-ehungintza: asmakizun garrantzitsuak (anezka hegalaria, Spinning Jenny, ehungailu mekanikoa).
  • Siderurgia: labe garaiak, koke ikatza, Bessemer prozesua.

Garraioak:

  • Ubideak eta errepideak hobetu ziren.
  • Lurrun-makina trenetan eta itsasontzietan.
  • 1829: lehen trenbidea (Liverpool-Manchester).

Industria Iraultzaren Hedapena

  • Britainia Handia: munduko lehen potentzia industriala.
  • Belgika, Frantzia, Alemania: XIX. mendearen hasieran industrializatu ziren.
  • Hegoaldeko eta ekialdeko herrialdeak: beranduago (XIX. mendearen amaieran).

Ondorioak

  • Bidaiatzeko denbora murriztu zen.
  • Garraio merkeagoa eta seguruagoa.
  • Trenbideak industrializazioaren motorra izan ziren.
  • Kapitalismo finantzarioaren sorrera.

Definizioak

Gentry:
Ingalaterrako Behe Nobleziaren kidea, lurjabe txikiek osatua.
Alemaniako Aduana Batasuna:
1834an sortu zen politika ekonomikoa. Horren bitartez, hizkuntza komuna zuten germaniar estatu txikiek haien arteko aduanak ezabatu zituzten.
Transatlantikoa:
Ehundaka bidaiari eta zama edukiera handia garraiatzeko gai zen lurrunezko itsasontzia.
Inbertsio Konpainia:
Irabaziak lortzeko, enpresa eta negozio ezberdinetan kapitala eta dirua inbertitzera dedikatzen den enpresa.
Iraultza Demografikoa:
XVIII. eta XIX. mendeen artean, Industria Iraultza gertatu zen tokietan biztanleria izugarri handitu zen prozesua.
Garraioen Iraultza:
XIX. mendean gertatu zen prozesua, non garraioak modernizatu ziren, herrialdeen arteko distantziak txikituz.
Siderurgia:
Burdina eraldatzeaz arduratzen den industria-jarduera.
Gremioa:
Lanbide bereko eskulangileek osatutako elkarte mota.
Industria Iraultza:
XVIII. mendean hasi eta XIX. mendean zehar Europan eta Estatu Batuetan gertatu zen prozesu ekonomikoa, non biztanleria, nagusiki nekazaritzatik bizitzetik, industrian lan egitera igaro zen.
Industrializazioa:
Herrialde edo eskualde jakin batean industria-jardueren garapena sortzea.

Entradas relacionadas: