Industria Iraultza eta Inperialismoa: Gakoak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,88 KB

Industria Iraultza: Zer da?

XVIII. mendean Britainia Handian gertatu ziren aldaketa sakonen multzoa da.

Momentu horretan industria modernoa garatu zen.

Aldaketa garrantzitsuak izan ziren nekazaritzan, merkataritzan, garraioetan eta gizartean, oro har.

Britainia Handia: Zergatik sortu zen Industria Iraultza?

Hazkunde Demografikoa

Biztanleria izugarri handitu zen, bi arrazoi nagusirengatik:

  • Jaiotza-tasak altua izaten jarraitu zuelako.
  • Heriotza-tasa asko jaitsi zen, elikadura hobetu zelako eta osasungintzan hobekuntzak egon zirelako.

Nekazaritza Iraultza

Jende gehiago zegoenez, elikagai gehiago behar ziren. Horretarako, berrikuntzak aplikatu ziren nekazaritzan eta abeltzaintzan:

  • Nekazaritzako teknikak hobetu ziren: Norfolk sistema (laboreak 4 urtean behin txandakatzen ziren).
  • Makina berriak erabiltzen hasi ziren.
  • Nekazaritzan jabetza pribatua ezarri zen (Enclosures).
  • Erreformak egin ziren abeltzaintzan.

Merkatu Zabala eta Kapitala

Britainia Handiak merkatu zabalak zituen, bai kolonietan, bai barne-merkatuan.

Burgesiaren pentsamolde berria garatu zen: etekinak lortzeko inbertitzen zuten.

Baliabide Naturalak

Burdina eta ikatz meategi ugari zeuden, eta horrek fabrika berriak sortzea erraztu zuen meategien alboan.

Lehenengo Fabrikak eta Berrikuntza Teknologikoak

XVIII. mendean, hainbat makina berri asmatu ziren Britainia Handian.

Makina horiek oso handiak zirenez, lehenengo fabrikak sortu ziren horiek kokatzeko.

Berrikuntza Nagusiak

  • Energia-iturri berria: Lurrun-makina (James Watt).
  • Lanaren antolaketa: Lanaren banaketa ezarri zen. Langile bakoitza produkzio-prozesuaren atal batez arduratzen zen.

Lanaren banaketari esker, produktibitatea handitu eta produktuen prezioa jaitsi zen.

Industria garrantzitsuenak kotoi-industria eta industria siderurgikoa izan ziren.

Garraioen Iraultza

Britainia Handiko industriak garraio azkarrak eta seguruak behar zituen lehengaiak fabriketara eramateko eta salgaiak banatzeko.

Nabigazioaren Garapena

  • Kanalak sortu ziren ibaietan.
  • Lurrun bidez propultsatutako itsasontzien lehen linea komertziala ezarri zen (Fulton). Hasieran, ibaietan bakarrik nabigatzen zuten.

Trenaren Garapena

  • Lurrunezko tren-makina asmatu zen (Stephenson).
  • Lehen tren-linea Liverpool eta Manchester artean sortu zen.
  • Garraio azkarra, segurua eta merkea bihurtu zen.

Garraiobide Berrien Ondorioak

  • Meatzaritza, metalurgia eta siderurgia garatu ziren.
  • Munduko ekonomia espezializatu zen: Herrialde industrializatuek produktuak ekoizten zituzten, eta koloniek lehengaiak eskaintzen zituzten.
  • Merkataritza garatu zen.
  • Eguneroko bizitza aldatu zen: Dieta hobetu zen, produktuak garraiatzea erraza zelako.

Bigarren Industria Iraultza (1870-1914)

1870. urtetik aurrera, garapen ekonomikoaren bigarren fase hau gertatu zen.

Energia-iturri Berriak

Bi energia-iturri berri nagusi izan ziren:

Elektrizitatea

Hainbat arlotan aplikatu zen:

  • Garraiobideetan: tren elektrikoa, metroa eta tranbia.
  • Komunikabideetan: telefonoa, irratia.
  • Aisialdian: fonografoa, zinematografoa.

Petrolioa

Lehenengo automobilak erabiltzen hasi ziren.

Potentzia Berriak

AEB eta Alemania potentzia industrial handi bihurtu ziren.

Industria Nagusiak

  • Siderurgikoa.
  • Kimikoa.
  • Elektrikoa.

Lan Egiteko Modu Berriak

  • Taylorismoa: Ekoizpen-prozesua lan txikietan banatzen da, eta bakoitzaren iraupena kronometratzen da.
  • Kateko Lana (Henry Ford): Produktua langile batengandik bestearengana pasatzen da muntaketa-kate batean zehar.

Enpresa-kontzentrazio Motak

  • Kartela: Sektore bereko enpresen elkartea, produktu baten merkatua kontrolatzeko (adibidez, OPEP).
  • Trusta: Produktu bera ekoizten duten enpresak elkartzen direnean, enpresa berri bat sortuz.
  • Holdinga: Enpresa-elkarte bat non enpresa batek besteak kontrolatzen dituen (adibidez, Inditex, Nestlé).

Industria Iraultzaren Hedapena

Europa

Industria Iraultza Europan zehar hedatu zen, besteak beste, Belgika, Frantzia eta Alemaniara.

Ameriketako Estatu Batuak (AEB)

AEB industria potentzia handia bihurtu zen, hainbat faktore nagusiri esker:

  • Oso nekazaritza emankorra zegoen, eta laster mekanizatu zen.
  • Natura-baliabide handiak zituzten.
  • Barne-merkatu handia zegoen.
  • Berrikuntza teknikoak azkar aplikatzen ziren.

Inperialismoa: Definizioa

Garai honetan, Europako potentzia industrial handiek, Estatu Batuek eta Japoniak ia Afrika eta Asia osoa kontrolatu nahi izan zuten.

Inperialismoa herrialde batek (metropoliak) beste herrialde bat (kolonia) erabat kontrolatzen duenean gertatzen da.

Inperialismoaren Arrazoiak

Arrazoi Ekonomikoak

  • Kolonietan inbertsioak egiten zituzten.
  • Lehengaiak oso merke eskuratzen zituzten.
  • Industriako produktuak saltzen zituzten.
  • Metropoliko biztanle batzuk kolonietara joaten ziren bizitzera (langabezian zeudenak, delinkuenteak...).

Arrazoi Politikoak

  • Herrialdearen ospea handitu nahi zuten.
  • Leku estrategikoak konkistatu nahi zituzten: itsasoetara irteerak izateko eta merkataritza-bideak kontrolatzeko.

Arrazoi Ideologikoak

  • Herrialde bakoitzaren abertzaletasuna hedatu nahi zuten.
  • Arrazakeria: zuriek beste herriak konkistatzeko eskubidea zutela defendatzen zuten.

Arrazoi Erlijiosoak

  • Kristautasuna zabaldu nahi zuten.

Arrazoi Zientifikoak

  • Mundu osotik esplorazio-bidaiak egiten ziren, zientziaren aurrerapenei esker.
  • Lurralde berri batera heltzen zen herrialdeak lurralde hori konkistatzeko eta ustiatzeko eskubidea zuela uste zen.

Lurraldeak Menderatzeko Moduak

Hiru forma nagusi zeuden lurraldeak kontrolatzeko:

Koloniak

  • Lurraldeak bere independentzia galtzen du.
  • Metropoliak guztiz kontrolatzen du.
  • Adibidez: Kongo belgikarra.

Protektoratuak

  • Metropoliak kanpo-politika eta aberastasunak kontrolatzen ditu.
  • Lurraldearen agintariak barne-politikaz arduratzen dira.
  • Adibidez: Egipto (Erresuma Batua).

Kontzesioak

  • Herrialdeak bere independentzia mantentzen du, baina abantaila ekonomikoak metropoliari ematen dizkio.

Entradas relacionadas: