Industria Iraultza: Gizartearen eta Ekonomiaren Eraldaketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,79 KB
Iraultza Burgesak
Egoera ekonomiko zehatz batzuen ondorioz sortutako prozesu iraultzailea da. Prozesu hau Ilustrazioan hezitako jendeak eraman zuen aurrera, eta Ipar Amerikako kolonia britainiarren independentziarekin (1776) eta Frantziako Iraultzarekin (1789) amaitu zen.
Industria Iraultza
Iraultza honek Antzinako Erregimenarekin amaitu eta kapitalismo industriala bultzatu zuen, burgesiaren papera indartuz.
Zergatiak
- Populazioaren hazkundea.
- Nekazaritzan egindako hobekuntzak.
- Kanpoko merkataritzaren garapena.
- Garraiobideen garapena.
Bankuak dirua maileguan ematen hasi ziren, ordainketak eta elkartrukeak erraztuz. Kapitalen beharrak sozietate anonimoen sorrera ekarri zuen, eta horrela sortu zen Kapitalismoa: kapitala gutxi batzuen eskuetan dago. Populazioaren gehiengoak ez du inolako jabetzarik eta bere lana saltzen du soldata baten truke. Horrela, Proletalgoa sortzen da.
Aberastasunaren banaketa desberdin honek langile-mugimenduaren sorrera ekarri zuen, langileen eskubideak defendatzeko. Testuinguru honetan sortu ziren ideia komunistak eta sozialistak.
Lehen Industria Iraultza
Ingalaterran hasi zen, XVIII. mendeko bigarren erdian.
Eraldaketak
Nekazaritzan: Nekazaritza Iraultza
- Produkzioa handitu zen.
- Nekazaritza-jabetzaren egitura aldatu zen.
- Lugorria erabiltzeari utzi zitzaion.
- Abereak ukuiluratu ziren.
- Landare berriak sartu ziren.
- Lanabes berriak erabili ziren.
Ondorioak: soberakinak sortu ziren, eta nekazaritzan soberan zeuden langileak industriara joateko prest zeuden.
Demografian: Demografia Iraultza
- Jaiotza-tasa handiak mantendu ziren.
- Heriotza-tasa murriztu zen.
Zergatiak: janari ugariagoa, biziraupen-krisien amaiera eta medikuntzan eta higienean egindako aurrerapenak.
Berrikuntza Teknikoak
- Energia-iturri berriak (lurrunezko makina).
- Ehungintza (textil) mekanizatu zen.
- Metalurgia garatu zen.
- Garraioak (trena, lurrunontzia).
Lana artisau-tailerretatik fabriketara igaro zen. Lanaren banaketak produkzioa handitzea eta fabrikazio-kostuak murriztea ekarri zuen. Horren ondorioz, prezioak jaitsi eta kontsumitzaile kopurua handitu zen.
Zabalkunde Komertziala
- Barne-merkatua finkatu zen.
- Kanpo-merkataritza zabaldu zen.
Produkzio Sektore Nagusiak
- Ehungintza (kotoia).
- Siderurgia.
Klase Gizartea
Gizarte estamentala desagertu eta klase-gizartea sortu zen, aberastasunaren arabera antolatua:
- Goi-mailako klasea: Antzinako Erregimeneko pribilegiatuak eta burgesia handia.
- Erdiko klasea: Funtzionarioak, profesional liberalak, merkatari txikiak.
- Behe-mailako klasea: Proletalgoa (industriako langileak) eta nekazariak.
Lana Antolatzeko Era Berriak
Taylorismoa
F. Taylor-ek sortua, lanak ahalegin minimoarekin eta denbora laburrenean egitea zuen helburu, fabrikazio-kostuak murrizteko. Horretarako, beharrezkoak ez ziren pausoak eta mugimenduak kentzen ziren. Langilea isolatuta egon behar zen, eta behar zituen elementu guztiak eskura izan behar zituen. Lan intelektuala eta eskulana bereizi egiten ziren.
Fordismoa (Kate-lana)
Henry Fordek bere auto-fabriketan aplikatu zuen. Lanaren espezializazio maximoa suposatzen du, etekinak optimizatuz eta salgaiak merkatuz. Horrela, kontsumitzaile gehiagok produktua eskuratu zezaketen.
Prozedura hauek iraganeko produkzio-jarduerarekin hautsi zuten. Sistema honek arazo batzuk ekarri zituen, lantokiari gizatasuna kentzen baitzion.
Kapital Forma Berriak
- Banka: Maileguak ematen zituen industria finantzatzeko.
- Sozietate Anonimoak: Akzioen jabeek osatuta, etekinak proportzionalki banatzen zituzten. Akzioen salmenta eta erosketa Burtsan egiten zen.
Kapitalaren Kontzentrazioa
Kapitala esku gutxitan pilatu zen enpresen fusioen bidez. Industria indartsuenek ahulenak xurgatu zituzten, eta produkzio-adar desberdinak kontrolatu zituzten. Hainbat forma hartu zituen:
- Kartela: Bi enpresa edo gehiagoren arteko akordioa. Enpresek beren autonomia finantzarioa mantentzen zuten, baina prezioak, produkzio-kuotak eta merkatuaren banaketa adosten zituzten.
- Trust: Enpresen arteko fusioa, produkzioa kontrolatzeko eta salmentarako prezioak inposatzeko.
- Holding: Finantza-elkarte bat, sektore desberdinetako enpresak kontrolatzen dituena, haien akzio gehienak Burtsan erosiz.