Industria Iraultza eta Gizarte Aldaketak: Britainia Handia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB
Industria Iraultza: Egitura Politiko eta Soziala
Britainia Handian, pentsamendu burgeseko aristokrazia dinamiko batek agintzen zuen. Aristokrazia hark bere egin zituen Iraultza Loriatsuaren printzipioak eta interes komunak zituen burgesia aberats eta ekintzailearekin.
Iraultza Zientifikoa eta Liberalismo Ekonomikoa
XVII. mendeko iraultza zientifikoaren ildoari jarraituz, berrikuntza teknologikoak sustatu zituzten britainiar unibertsitateek. Liberalismo ekonomikoak finkatutako oinarriei esker garatu zen Industria Iraultza. Adam Smith izan zen horretan aitzindaria, proposatu baitzuen mugazergak deuseztatzea, merkatuak bateratzea eta ekimen pribatua bultzatzea.
Bilakaera
Lehen industriak ehungintza, ikatz-meatzaritza eta siderurgia izan ziren. Industriak makinen garapenari esker egin zuen aurrera. Makinismoa funtsezko joera izan zen ekoizpen molde berriei bultzada emateko.
Ehungintza Industria
Ehungintza industriak, artilea eta lihoa beharrei erantzuteko aski ez zirenez, kotoizko produktuak lantzen hasi ziren. Iruteko makinak asmatu ziren; eta, makina horiek bultzatuta, desagertuz joan ziren etxeko eta eskulangintzako irute-lanak. Ekoizpena handitu zen, kostuak merkatu ziren eta kalitatea hobetu zen.
Siderurgia Industria
Ingalaterrako siderurgiak hainbat berrikuntza tekniko baliatu zituen burdina urtzeko, esaterako ikatz begetalaren ordez ikatz minerala erabiltzea. Ikatz-meategien inguruan eraiki ziren siderurgia industriaren gune nagusiak, eta 1750 eta 1850 bitartean ehun bider handitu zen burdinaren ekoizpena, «industriaren ogia» zeritzona.
Siderurgia: burdina erauzteko eta altzairu bihurtzeko metalurgia tekniken multzoa.
Lurrun-makina eta Burdinbidea
1769an, James Watt eskoziarrak lurrun-makina bat patentatu zuen. Makina hari esker, ur-lurrunak bete zuen ordura arte gizakiaren eta animalien lan-indarrak betetzen zuen egitekoa, eta ur-lurruna erabiltzen hasi zen ordura arte ur-lasterren eta haizearen bidez mugitzen ziren hainbat gailu mugiarazteko. Lurrun-makina lehorreko garraioari aplikatuta, lehen lurrun-lokomotorrak eraiki zituzten. Trena garatzeko, lehen industrietatik eta kanpo-merkataritzatik ateratako kapital soberakinak behar izan ziren. Erabateko arrakasta izan zuen, ahalmen handiko garraiobide merke eta bizkorra zelako bolumen handiko produktuak garraiatzeko.
ESTAMENDUZKO GIZARTETIK KLASE GIZARTERA
Zer aldaketa sozial gertatu zen XIX. mendeko gizartean?
Giza banako guztiak berdinak dira legearen aurrean.
Zer esan nahi du legearen aurrean berdintasuna egoteak?
Lege berberak eta auzitegi berberak epaituko dituzte pertsona guztiak.
Zer klase nabarmentzen dira gizarte berrian?
Burgesia, proletariotza eta nekazariak.
Zein botere zuen goi-mailako burgesiak XIX. mendean?
Botere politikoa eta ekonomikoa.
Zer kontrolatzen zuen XIX. mendeko burgesiak?
Industria, bankuak, merkataritza eta estatuaren administrazio gorena.
Zeintzuek osatzen zuten goi-mailako burgesia?
Industrialariak, bankariak eta merkatari handiak.
Zeintzuek osatzen zuten burgesia txikia?
Merkatari txikiak, lur-jabe txikiak, erdi eta behe-mailako funtzionarioak eta artisauak.
Zer klaseari deitzen zaio proletariotza edo proletalgoa?
Langileei.
Zer bizi-baldintza zituen proletalgoak?
- Lan-baldintza txarrak
- Lan-ordu luzeak
- Higiene falta
- Segurtasun-sistema eza
- Langabezia
- Erretiro-eskubiderik eza
- Gaixotasun-babesik eza
Zer erantzun bikoitz eman zuen proletalgoak bere egoeraren aurrean?
Protesta, langile mugimendua sortuz, eta alkoholismoari nahiz delinkuentziari emanez.