Industria Iraultza: Garapena, Aldaketak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,67 KB
Industria Iraultza XVIII. mendearen erdialdean hasi zen Ingalaterran eta izugarrizko aurrerapausoa izan zen bizi-maila hobetzeko eta lan egiteko moduak aldatzeko. Hasieran Europan eman zen, baina ondoren poliki-poliki mundu osora zabaldu zen, gehienbat Amerikan. Aldaketarik nabarmenena eta indartsuena burdinaren produkzioa izan zen.
Horrenbestekoak ziren honen ekoizpenak non makinen lan egiteko modua ere aldatu zuten. Fabriken zabaltzeak eta handiagotzeak, logikoki, garapena ekarri zuten, makinari esker industria ezberdinak sortuz. Baina, aldez aurretik, makina zer den azalduko dut: energia iturri bat erabiliz mugimendua sortzen duen eta horren bidez lan egiten duen gailu bat da. Makinek bi energia iturri zituzten: ikatza eta lurrina, eta hauek bi lehengai erabiltzen zituzten: kotoia eta burdina. Bi makina hauei lurrun makina eta Newcomen makina deitzen zaie, nahiz eta Newcomen makina James Watt-ek garatu eta hobetu zuen.
XIX. mendearen hasieran, 1807an, lurruna lehen aldiz itsasontziak ibiltzeko erabili zen. Behin mugimendu hau (mugimendu zirkularra) lortzean, sistema hori mugimenduko ibilgailuetara ezartzea posible izan zen (lokomotora), eta hori izan zen aplikaziorik garrantzitsuena: trena.
Hasiera batean soilik produktuak garraiatzeko behar zen eta horretarako garraio merke, masa handikoa eta erabilgarria behar zen, gehienbat nekazal esparrukoak.
Kanpora produktuak garraiatzeko beharra zegoen, hau da, merkatua garatu behar zen, baina ez soilik gure eskualdean, baizik eta besteetara zabaldu (kanpo merkataritza), horrela etekinak handiagoak izateko.
Hasieran produktuen garraiorako, baina geroago jendea garraiatzen ere.
Ondorioak:
1- Merkatu nazionala sortu.
2- Landa eredua garatu.
3- Baserritarrak hirira joan (hirigintza).
4- Langileen mugimenduak.
Gainera, trenak nekazal, ekonomia eta industria iraultza ekarri zuen.
Nekazal iraultza: Trenak produktuak toki batetik bestera eramateko aukera ekarri zuen (merkatu nazionala/kanpo merkataritza) eta orduan toki jakineko nekazariek produktu jakin batean espezializatzeko aukera ekarri zuen. Produkzioak gora, soberakinak gora.
Ekonomia iraultza: Burtsa garatu zuen eta bankuek maileguak ematen zituzten, baita kredituak ere. Gainera, enpresa berriak sortu ziren (trena egiteko beharrezkoak ziren materialak).
Industria iraultza: Burdingintzak eta ehungintzak demanda handia zuten. Teknologia berriak sortu eta garatu, baina ehundegi mekanikoek pertsonei lana kendu eta orduan matxinadak egon ziren. Ludismoa hasi (langile mugimendua).