Industria Iraultza: Gakoak, Garapena eta Gizarte Aldaketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5 KB
Industria Iraultza: Sarrera
Industria Iraultza ekoizpen-prozesuetan makinak masiboki erabiltzen hasi zirenean sortutako aldaketa sozial eta ekonomiko garrantzitsuen multzoa izan zen. Britainia Handian hasi zen, XVIII. mendean, 1750. urtetik aurrera. Aldaketa handiak ekarri zituen nekazaritzan eta demografian.
Nekazaritza Iraultza eta Hazkunde Ekonomikoa
Elikagaien ekoizpena igo zen, eta horren ondorioz, berrikuntzak aplikatu ziren nekazaritzan.
Nekazaritza Teknikak
- Norfolk sistema
- Zurezko goldea
- Burdinezko goldea (lurrari bueltak emateko)
- Makina berriak (ereiteko makina, garia lotzeko makina, etab.)
Nekazaritzako Egitura
Liberalismo ekonomikoaren ondorioz, jabetza pribatuak sortu ziren. Burgesek lurrak erosi zituzten, irabaziak lortzeko makina berriak sartuz.
Abeltzaintzako Erreformak eta Ondorioak
Abeltzaintzan ere erreformak egin ziren, eta horrek ondorio positiboak ekarri zituen:
- Lehen sektorearen ekoizpena igo zen.
- Nekazaritzaren diru-sarrerak igo ziren.
- Diru hori aurreztu eta kapitala sortu zen.
- Aurrezkiak inbertitu edo bankuan gorde ziren.
Hazkunde Ekonomikoaren Oinarriak Britainia Handian
Britainia Handiko hazkunde ekonomikoa hainbat faktorek bultzatu zuten:
Merkatu Zabalak
Barne merkatu sendoa zegoen, komunikabide onak zeudelako. Ez zegoen barne aduanarik. Salgaiak kolonietan saltzen ziren, eta merkataritzaren irabaziak industria berrietan inbertitu ziren.
Pentsaera Berria
Burgesiak irabaziak inbertitu zituen, kapitala metatzeko asmoz.
Ikatz Meategiak
Ikatz meategi ugari zeuden, fabrikak martxan jartzeko ezinbestekoak.
Lantegietatik Fabriketara: Ekoizpenaren Eraldaketa
XVII. mendera arte, lantegi txikiak ziren nagusi, non lana eskuz egiten zen tresna sinpleekin. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Britainia Handian makinak asmatu ziren. Horrek leku handiak behar zituen fabrikak sortzeko.
Hasierako makinek energia hidraulikoa erabiltzen zuten, baina James Wattek lurrun-makina asmatu zuenean, energia iturri berri bat sortu zen: lurruna.
Lan egiteko modua erabat aldatu zen: lan-banaketa, ordutegi finkoak eta makinen erritmora lan egitea ezarri ziren. Ondorioz, produktibitatea asko igo zen, fabrikako kostuak merkeagoak izan ziren eta produktuen prezioa jaitsi zen.
Industria Iraultzaren Bi Sektore Nagusiak
Ehungintza
Kotoiaren industria garatu zen, lehengai ugari zirelako. Makina teknikoak gehitu ziren, lurrunaren bidez mugitzen zirenak.
Ondorioak:
- Ehungintzako ekoizpena izugarri igo zen.
- Langile asko aritu ziren fabrika horietan.
- Britainia Handiko ehunak merkeagoak eta kalitate hobeagokoak ziren.
- Industria azkar zabaldu zen.
Siderurgia
XVIII. mendera arte, burdina kalitate txarrekoa zen, eta egur-ikatza erabiltzen zen. Henry Cortek kalitate oneko burdina asmatu zuen, eta labe garai modernoak hasi ziren.
Ondorioak: Makinak eta erremintak egiteko eskaria eta ekoizpena gora egin zuten.
Trena eta Garraioa
Lurrun-makinari eta burdinari esker, trena eta trenbideak sortu ziren. 1814an, George Stephenson-ek lurrun-trena asmatu zuen. 1825ean, lehen zama-tren linea sortu zen, eta 1830ean, lehen bidaiari-trena (Liverpool-Manchester) martxan jarri zen.
Ondorioak:
- Siderurgia indartu zen.
- Ikatzaren erabilera areagotu zen.
- Industria eta lanpostu gehiago sortu ziren.
Industria Nagusiak: Faseak
- Lehen fasean: Ehungintza eta siderurgia.
- Bigarren fasean: Sektore siderurgikoa, elektrizitate-industria eta kimika-industria.
Henry Fordek kate-lana eta serieko ekoizpena asmatu zituen.
Gizarte Klaseak Industria Iraultzan
Erdi Klasea
Ekonomia egoera egonkorra zuten, eta hezkuntza maila altuagoa behe-mailakoena baino.
Behe Mailako Klasea (Proletariotza)
Langile klasea, edo proletariotza, soldata kaskarrak zituen. 12 ordu baino gehiagoko lanorduak zituzten, ezin zuten aurreztu eta seme-alaben ikasketak ordaindu. Nekazariak Europako biztanle gehienak ziren, eta oso baliabide gutxi zituzten.
Langile Mugimenduak eta Ideologiak
Definizioa
Langile mugimenduak soldatapeko langileek lan-baldintzak hobetzeko egindako ekimen kolektiboen multzoa izan ziren.
Ludismoa
Langileek protestatzeko makinak apurtu zituzten, lanik gabe ez gelditzeko asmoz.
Sindikatuak
Langileek debekatua zuten beren interesak defendatzea. 1824an, lehen aldiz, eskubidea izan zuten sindikatuak sortzeko.
Marxismoa
Jabetza kolektiboa defendatzen zuen, ekintza politikoaren aldekoa zen, eta langile alderdien sorrera bultzatu zuen. Helburua: Komunismoa.
Anarkismoa
Norbanakoaren askatasuna defendatzen zuen, jabetza kolektiboaren aldekoa zen, eta alderdi politikoak ez zituen onartzen. Helburua: Iraultza soziala.