Industria Iraultza: Arrazoiak, Ondorioak eta Gizarte Aldaketak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,25 KB
Industria Iraultzaren arrazoiak
- Egoera politikoa: 18. mendeko iraultzaren ostean, lurjabeen eta burgesen interesek bat egin zuten. Biek jarrera ekintzailea izan eta garapen ekonomikoaren aldeko legeak eman zituzten.
- Biztanleriaren hazkundea: 18. mendean elikadura hobetu zelako eta heriotza tasak behera egin zuelako. Horrela, produktuen eskariak eta industrian lan egiteko eskulanak gora egin zuten.
- Garraioak eta komunikabideak: Hobetzeak nekazaritza bultzatu eta barne merkataritza sortzeari mesede egin zion.
- Kanpo-merkataritza: Britaniarren nagusitasun kolonialak bultzatuta, industriari kapitalak, lehengaiak (kotoia) eta industriako produktuak saltzeko merkatuak eman zizkion.
- Baliabide energetiko eta mineralak: Ugari zegoenez, besteak beste ikatz minerala eta burdina, britaniar industria garatu egin zen.
- Nekazaritzako aldaketak: Nekazaritza Iraultza izenekoek, hazkunde demografikoa bultzatu zuten, industriari eskulana eman zioten, eta fabrikak sortzeko inbertitu ziren kapitalak eman zituzten.
Industria Iraultzaren ondorioak
- Herrialdeen nazioarteko garrantzia: Industrializazio mailaren bidez neurtu zen, eta ez hedaduraren edo gaitasun militarren bidez. Modu horretan, Industria Iraultzaren eraginez, munduan zatiketa sortu zen herrialde industrializatu edo garatuen eta industrializatu gabeko herrialde edo herrialde atzeratuen artean.
- Biztanleriaren hazkundea eta hiri-hedapena: Eragina izan zuen, industriak hiri nukleoen ondoan ezarri ziren eta.
- Klaseen gizarte berria: Sortu zuen, gizabanako bakoitzak zeukan aberastasunean oinarritua. Horretan, burgesia aberastua talde gidari bihurtu zen, eta gizarte-talde berria sortu zen: industriako proletarioak. Horiek industrian zituzten lan-baldintza makurren eraginez, langileen mugimendua eta kapitalismoaren aurkako ideologiak sortu ziren.
Hazkunde demografikoaren arrazoiak eta ondorioak
Biztanleria 140 milioitik 300 milioira igaro zen 1750 eta 1870 bitartean. Arrazoi nagusia heriotza tasak behera egitea zen, zenbait arrazoi zirela bide: elikadura hobetu, medikuntzako aurrerapenak (txertoek gora egitea...), eta hiriko higienean egindako aurrerapenak 19. mendearen erdialdetik.
Ondorioz, herrialde batzuetatik, esaterako Britainia Handitik eta Eskandinaviako herrialdeetatik, beste kontinente batzuetara emigratu zuten askok, Amerika eta Ozeaniara, besteak beste. Aldaketa demografiko horiek ez zuten erritmo bera izan Europako herrialde guztietan; mendebaldeko herrialdeetan lehenago gertatu ziren eta hegoaldekoetan ia ez ziren abiatu.
Hirien hazkundearen arrazoiak eta ondorioak
Hazkunde handia izan zuten 1750 eta 1870 urteen bitartean, berezko hazkundearen ondorioz eta, batez ere, nekazaritzako biztanleen immigrazioaren ondorioz. Industria-hiriak eta merkataritza-hiriak hazi ziren gehien; esaterako, Londres 19. mendearen erdialdean 2 milioi eta erdi biztanle zituen, eta Europako hiririk handiena zen.
Burgesen auzoen eta langileen arteko desberdintasuna
Burgesen auzoak hirigune zaharraren ondoan ezarri ziren, eta langileenak fabriken ondoan.