Industria Iraultza: Aldaketak, Faktoreak eta Ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB
1. Industria Iraultza gertatu baino lehen, nola egiten zuen lan jendeak?
Hasieran, biztanle gehienak landan bizi ziren, nekazaritzan jarduten. Familiek behar zituzten objektuak etxean bertan egiten zituzten, edo eskulangileei egiteko agintzen zizkieten. Eskulangileek berek egiten zuten produktu osoa. Horregatik, ekoizpen-prozesua oso geldoa eta garestia zen, eta ez zeuden bi artikulu berdin.
2. Lehen lantegi modernoak agertu zirenean, zer aldaketa handi gertatu ziren?
- Ekoizpen-prozesuan ordura arte eskuz egiten ziren zenbait gauzatarako, makinak erabiltzen hasi ziren.
- Makinak funtzionarazteko, zenbait energia-iturri berri erabiltzen hasi ziren: ikatza, elektrizitatea eta petrolioa.
- Langileak ekoizpen-kateko lan jakin eta zehatz bat soilik egiten hasi ziren; hau da, lanaren banaketa gertatu zen.
3. Industria Iraultza mundu osoan gertatu zen? Azaldu.
Oraindik Afrikaren, Asiaren eta Latinoamerikaren zati handienean, nekazaritzan eta eskulangintzan oinarritutako ekonomia zuten. Horrela, industria eskualde garatu eta eskualde atzeratuetan banatu zen mundua.
4. Zer esan nahi dute kontzeptu hauek? Multinazionala, deslokalizazioa.
- Multinazionala: Herrialde askotan jarduten duten enpresa handiak dira.
- Deslokalizazioa: Produktu bat ekoizteko jarduerak banatu egiten dira, eta jarduera bakoitza egiteko zer leku den egokiena hartzen da kontuan. Horri deslokalizazioa deritzo.
5. Industriaren kokapena aukeratzerakoan faktore batzuk kontuan hartzen dira. Azaldu faktore hauek:
- Garraio-erraztasunak: Garraio azpiegitura onak izatea ezinbestekoa da lehengaiak eta produktuak mugitzeko.
- Faktore politikoak: Gobernuen egonkortasunak eta industria sustatzeko politikek eragina dute kokapenean.
- Beste industria batzuetatik hurbil egotea: Hornitzaile eta bezeroengandik gertu egoteak kostuak murrizten ditu.
- Lurzoruaren prezioa: Lurzoruaren kostua faktore garrantzitsua da, batez ere industria handientzat.
- Natura-baliabideen ugaritasuna: Lehengaiak eskuragarri izateak ekoizpen-kostuak murrizten ditu.
6. Non egoten dira industria astunak eta arinak? Azaldu zergatik.
- Industria astuneko enpresak lehengaiak erauzten diren lekuetatik gertu kokatzen dira, edo baliabide horiek jasotzen dituzten portuetatik gertu, oso kutsagarriak direlako.
- Industria arinean gutxiago kutsatzen da, beraz, hiri handietatik gertu kokatzen dira.
7. Hiztegia:
- Siderurgia: Burdinarekin lan egiten du.
- Industria Petrokimikoa: Erregai fosilak (petrolioa) erabiltzen dituzte beste produktu batzuk ekoizteko: gasolina, adibidez.
- Ekipamendu-ondasunen industria: Beste industria batzuentzako tresnak egiten dituzte.
8. Zergatik kokatzen dira multinazionalak garapen maila txikiko herrialdeetan?
Hainbat faktorek eragiten dute:
- Eskulana ugaria eta merkea da.
- Gobernuek zerga-pizgarriak ematen dizkiete multinazionalei.
9. Industria handi batzuk herrialde garatuetan geratzen dira. Azaldu zergatik.
Produktu galkorren industriek kontsumitzaileengandik gertu egoteko beharra dute, eta goi-teknologiako industria gehienek, berriz, eskulangile kualifikatua behar dute.
10. Zergatik industrializatzen ari dira herrialde azpigaratuak?
Herrialde aberatsetako fabriken deslokalizazioagatik.
11. Zeintzuk dira multinazionalen kokatzearen alde onak eta alde txarrak?
- Alde txarrak: Etekinen zati handiena herrialde garatuetara joaten da.
- Alde onak: Ekonomia suspertzen dute multinazionalek, ekoizpen-teknika aurreratuak erakartzen dituzte eta enplegua sortzen dute.