Industria Iraultza: Aldaketa Sozial eta Ekonomikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

Industria Iraultza: Aro Berri baten Hasiera

XVIII. mendearen bigarren erdian, Britainia Handian hasi zen prozesu batek, Industria Iraultza izenekoak, aldaketa sozial eta ekonomiko sakonak ekarri zituen. Bi etapatan garatu zen: lehena, 1760an hasita, eta bigarrena, 1870etik aurrera. Inglaterratik abiatuta, Europara, Estatu Batuetara, Japoniara, Txinara eta, azkenik, Errusia, Frantzia, Belgika eta Alemaniara hedatu zen.

Nekazaritza Iraultza

Industria Iraultzaren oinarrian hainbat faktore egon ziren. Nekazaritzan, teknika berriak garatu ziren, hala nola, laboreen txandakatzea. Tresna berriek, burdinezko goldeak, garia jotzeko golda, uzta biltzeko eta ereiteko makinak, ekoizpena handitu eta prezioak jaitsi zituzten. Elikadura hobetu eta epidemiak gutxitu egin ziren, higienean eta medikuntzan egindako aurrerapenei esker.

Iraultza Demografikoa

Biztanleriaren hazkundea nabarmena izan zen, jaiotza-tasa altua eta heriotza-tasa jaisten hasi baitzen. Ondorioz, produktuen eskaria handitu eta fabrika berrietan lan egiteko langile gehiago zeuden.

Tresna Berriak eta Energia Iturriak

James Wattek lurrun-makina asmatu zuen, garai hartako tresna garrantzitsuena. Kotoi-industrian, iraultzeko makina mekanikoa, anezka hegalaria eta ehungailu mekanikoa sortu ziren. Siderurgian, labe garaiek burdinaren kalitatea hobetu zuten.

Garraioaren Iraultza

Lurrun-makinak garraioa eraldatu zuen. Fultonen lurrun-itsasontziak eta Stephensonen lurrun-trenak garraiobide azkarragoak, seguruagoak eta merkeagoak ahalbidetu zituzten. Industria siderurgikoa eta meatzaritza indartu ziren, trenbideak, itsasontziak eta lurrun-makinak eraikitzeko beharrezkoak ziren burdina eta ikatza ekoizteko.

Pentsaera Berria: Liberalismo Ekonomikoa

Adam Smithen liberalismo ekonomikoak estatuaren esku-hartzearen aurka egiten zuen eta eskaintzaren eta eskariaren legeak defendatzen zituen. Lanaren banaketa, Taylorismoa izenekoa, ekoizpen-prozesua optimizatzeko erabili zen.

Gizarte-klaseak eta Langileen Mugimendua

Industria Iraultzak gizarte-klase berriak sortu zituen: burguesia eta proletariotza. Proletarioek beren lan-indarra saltzen zuten soldata baten truke. Diruak garrantzi handia hartu zuen, gizarte-mugikortasuna ahalbidetzen baitzuen.

Langileen mugimenduak lan-baldintzak hobetzeko borrokatu ziren. Ludismoa, makinen aurkako errebolta izan zen. Kartismoak lan-eskubideak eta sufragio unibertsala aldarrikatu zituen. Sindikatuak langileen interesak defendatzeko sortu ziren.

Pentsamendu Berriak: Marxismoa eta Anarkismoa

Karl Marxen marxismoak edo sozialismo zientifikoak klase-borroka azpimarratzen zuen, burgesia eta proletarioaren artekoa. Iraultza baten bidez, kapitalismoa gainditu eta gizarte komunista bat ezarri nahi zuen, jabetza pribaturik gabe.

Anarkismoak, Mikhail Bakuninen eskutik, estatuaren aurka egiten zuen eta jabetza kolektiboa defendatzen zuen.

Entradas relacionadas: