Industria, Ekonomia eta Garapen Iraunkorraren Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

Industria-deslokalizazioa

Industria-deslokalizazioa industria espazio periferikoetarantz hedatzen ari dela esan nahi du, orain arte erakargarriak ez ziren eremuetara. Hori gertatzen da, batez ere, industria-pilaketa handiek arazoak dituztelako: gehiegizko pilaketa eta, ondorioz, lurzorua, ekipamenduak eta azpiegiturak garestitzea; lan-gatazkak eta eskulanaren prezio garestia handiagotzea, eta ingurumena narriatzea. Hori dela eta, industria kostu txikiagoak dituzten inguruetan ezarri ohi da (herrialde azpigaratuak, eskualde atzeratuagoak, hirien periferiak...).

Goi-teknologiako industria

Iraultza teknologikoak goi-teknologiako industria-sektore berriak bultzatzen ditu. Aipagarrienak honakoak dira:

  • Telematika edo IKTak (informatika, automatizazioa/robotika).
  • Doitasun-tresnak eta material berriak (polimeroak, aleazioak).
  • Garraiobide modernoak (aeroespaziala, abiadura handiko trenbideak).
  • Bioteknologia (ingeniaritza genetikoa), laserra eta energia berriztagarriak.

Goi-teknologiako industriak (informatikoak, telekomunikazioetakoak eta bioteknologikoak) hazkunde eta produktibitate handia dute eta, orokorrean, herrialde garatuenetan kokatzen dira.

Tertziarizazioa

Ekonomiaren tertziarizazioa hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin (lehenengoa eta bigarrena) alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria zein BPGri egindako ekarpenari dagokienez. Espainian, enpleguaren tertziarizazio-maila handiagoa da turismoan espezializatutako autonomia-erkidegoetan (Kanariak, Balearrak, Andaluzia).

Garapen iraunkorra

Geroko belaunaldiek beren beharrei erantzuteko duten gaitasuna arriskuan jarri gabe, egungo beharrak konpondu ahal dituen garapen ekonomiko eta sozialaren eredua da.

Garraio-azpiegiturak

Garraioa pertsonak eta salgaiak leku geografikoen artean lekualdatzen dituen jarduera da. Azpiegiturak garraio-jarduera burutzeko behar diren eraikin finkoak dira, hau da: errepideak, autobideak, trenbide-sareak, portuak eta aireportuak.

Entradas relacionadas: