Industria eta Eboluzioa: Iraultzak eta Euskadiko Egoera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,12 KB
1. Zer da industria?
Bigarren sektoreko ekonomia-jarduerarik garrantzitsuena da. Lehengaiak azken kontsumorako edo tarteko kontsumorako produktu bihurtzea du helburu.
2. Zer da industrializazioa?
Prozesu bat da, zeinaren bidez gizartea nekazaritzan oinarritutako ekonomia bat izatetik ekonomia industriala izatera pasatzen den. Makinen erabilerarekin eta aurrerapen zientifiko eta teknologikoekin ekoizpen moduak aldatu ziren, eskala handian ekoizten hasi zen, produktu gehiago denbora gutxiagoan lortuz. Honek produktuaren prezioa jeitsi eta produktuak jende gehiagoren esku egotea ahalbidetu zuen.
3. Noiz eta non sortu zen industrializazioa?
XVIII. mendean, Ingalaterran.
4. Zer ondorio ekarri zituen industrializazioak?
Gizartean aldaketa ekonomiko eta sozial handiak ekarri zituen:
- Sistema ekonomiko berria: kapitalismoa.
- Gizarte eredu berria: klase-gizartea.
5. Lehen Industri Iraultzaren ezaugarriak
Energia-iturriak
Ikatza eta egurra.
Berrikuntza teknikorik garrantzitsuena
Lurrun makina.
Industria nagusiak
Ehungintza eta metalurgia (metalaren industria).
6. Bigarren Industri Iraultzaren ezaugarriak
Energia-iturriak
Argindarra, petrolioa eta gasa.
Berrikuntza tekniko garrantzitsuenak
Eztanda motorrak eta motor elektrikoak.
Industria garrantzitsuenak
Autogintza eta industria kimikoa.
Ekoizpen-modu berria
Kate-lana edo Fordismoa.
7. Hirugarren Industria Iraultza
Noiz? XX. mendearen erdialdetik gaur egunera arte.
Industria nagusiak
Informatika, elektronika, robotika, bioteknologia...
8. Laugarren Industria Iraultza (4.0)
Fabriketako ekoizpen-fase guztietan digitalizazio-prozesuak aplikatzea eta informazio-sistemak erabiltzea da; hau da, fabriketan dena automatizatzea eta digitalizatzea.
9. Industria sektorea Euskadin
BPG-aren pisua eta enplegua
- BPG-ean duen pisua: %24koa.
- Biztanleria landunaren %23 egiten du lan industrian.
Euskadiko 3 industria mota garrantzitsuenak
- Oinarrizko industria: Lehengaiak naturatik hartu eta beste industrien garapenerako funtsezkoak diren produktuak (altzairua, kobrea, aluminioa...) ekoizten dituzten industriak dira.
- Ekipamendu-ondasunen industria: Oinarrizko industriek ekoitzitako produktuak erabiliz, motorrak, makinak, garraiorako materialak.... fabrikatzen dituzten industriak dira.
- Kontsumo-ondasunen industria: Herritarrek zuzenean kontsumitzeko moduko produktuak (arropa, elikagaiak, ibilgailuak) ekoizten dituzten industriak dira.
10. Euskadiko energiaren egoera
Energia kontsumo nagusia
Energia berriztaezinak dira, batez ere argindarra eta gas naturala.
Inportazioaren portzentajea
Energiaren barne eskariaren %92,5 kanpotik inportatzen da.
Energia mota nagusiak
- Berriztaezinak: Petrolioa eta haren deribatuak, gas naturala, ikatza eta argindarra.
- Berriztagarriak: Energia hidraulikoa, haize-energia, Biomasa-energia, energia geotermikoa, eguzki-energia eta marea-energia.
Energiaren azpiegiturak
- Argindarra lortzeko enpresarik handiena: Iberdrola.
- Haize-parke nagusiak: Elgea-Urkilla (Gipuzkoa eta Araba artean), Oiz, Lucero lurmuturra (Bizkaia) eta Badaia (Araba).
- Marea-energia lortzen den kostaldeko herria: Mutriku.
- Eguzki-energia lortzeko eguzki-parkerik garrantzitsuena: Ekian.
11. Ingurumen-jasangarritasunaren erronka
Industria sektoreak dituen erronkak ingurumen-jasangarritasuna bermatzeko:
- Produktu ekologikoak ekoiztea.
- Energia eta natura-baliabideak murriztea.
- Gutxiago kutsatzea.
- Hondakinak modu egokian tratatzea.