Industria Aroko Urbanizazioa eta Hiri Garapena (1850-1975)

Enviado por Aitortxu y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

Industrializazio Garaiko eta Industrializazio Osteko Hiria

Industria Aroko Urbanizazioa

XIX. mendean industrializazioa hasi zenetik 1975eko krisi ekonomikora arte luzatzen den aldia da. Ezaugarri hauek ditu:

Ezaugarri Nagusiak

  1. Urbanizazio-tasak hazkunde handia izan zuen, hiriko biztanleriak landako biztanleria gainditu baitzuen.

  2. Hazkunde horri mesede egin zioten faktoreak hauek izan ziren:

    • Administratiboak: 1833an finkatutako probintzia-banaketa berriak hiriburu hautatutako hirien hazkundea bultzatu zuen.
    • Ekonomiko-sozialak: Hirietan industria modernoa sortu eta garatzeak nekazariak erakarri zituen.

Industria-Urbanizazioaren Etapak

Industria-urbanizazioaren etapak lau dira:

  1. XIX. Mendearen Erdialdera Arte

    Hirietako pilaketa demografikoa txikia izan zen (% 24,6). Industrializazioa ahula zenez, urbanizazio-faktore nagusiak probintziako hiriburu izatea eta itsas merkataritza izan ziren.

  2. XIX. Mendearen Erdialdetik Gerra Zibilera (1936)

    Hirien hazkundea nabarmena izan zen, eta urbanizazio-tasa ia bikoiztu egin zen. Hiri-hazkundearen faktore nagusia industria zen, eta horrek landako biztanleria hiri industrializatuetara erakartzen zuen.

  3. Gerra Zibila eta Gerraostea (1936-1959)

    Gerra Zibilak eta gerraosteak hirien hazkundea geldiarazi zuten. Hiriek narriadura- eta hornikuntza-arazoak jasan zituzten, eta Francoren erregimenak eskualde urbanizatuenetan babes urria zuenez, biztanleak landan geratu ziren. Hala ere, politika autarkikoak oinarrizko industria sustatu zuen, eta industria horiek hartu zituzten hiriak asko hazi ziren. Horrela hasi zen eratzen Ipar-ekialdeko hiri-industriaren garapen-triangelua, erpinak Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon zituela.

  4. Garapen Aldia (1960-1975)

    Hazkunde ekonomiko eta hiri-hazkunde handieneko aldia izan zen. Horri industriak egin zion mesede eta, neurri txikiagoan, jarduera tertziarioek:

    • Industriak: Eskulana erakarri zuen landatik hiri industrializatu handietara. Horrez gain, berezko hazkunde handia egon zen (“baby booma”), eta, horrela, hiriko biztanleria % 30 hazi zen. Hiri-industriaren inguru nagusiak ipar-ekialdeko triangelukoak ziren, baina industria eta urbanizazioa honako hauetara ere hedatu ziren: Bizkaiko golkora, Mediterraneora eta Ebrora; Madrileko eskualde-ingurura, eta garapen-polo moduan hautatutako hiri eta ardatz periferikoetara: Galiziako kostalde atlantikoaren ardatza, Sevilla-Cádiz-Huelva Andaluziako triangelua, eta Gaztelako arkua (Valladolid-Palentzia-Burgos).

    • Jarduera tertziarioek: Urbanizazioan ez zuten eginkizun nabarmenik izan. Hala ere, horien eraginez, honako hauek hazi ziren: metropoli-inguru handiak, jarduera tertziario aurreratuak hartzen zituztenak (Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia), Mediterraneoko eta Balear eta Kanariar uharteetako turismoguneak eta bi goi-lautadetako probintzia-hiriburu batzuk, jarduera tertziario tradizionalak hartzen zituztenak.

Entradas relacionadas: