Indukzio-Motor Asinkronoa: Funtzionamendua, Motak eta Osagaiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB
Indukzio-makina edo motor asinkronoa makina birakaria da, non n ≠ 0 eta n ≠ ns diren. Normalean, induktorea estatorean kokatuta dago eta tentsio-sistema alterno trifasiko batez elikatzen da. Induzitua, berriz, errotorean kokatzen da, eta korronte alternoa jasotzen du. Makinaren abiadura ia konstantea da. Makina sendoa eta sinplea da, eta ia ez du mantentze-lanen beharrik. Motor-funtzionamendua da ohikoena. Bi aldaera nagusi ditu: urtxintxa-kaiolakoa eta errotore harilkatua.
Sailkapena
- Fase kopuruaren arabera:
- Monofasikoak
- Polifasikoak
- Polo kopuruaren arabera:
- Bipolarrak
- Tetrapolarrak
- Hexapolarrak
- ...
- Errotore motaren arabera:
- Errotore harilkatuak
- Urtxintxa-kaiolakoak
Osagai Nagusiak
Estatorea
- Estatoreko harilkatuak induktore-lanak egiten ditu.
- Siliziodun altzairuzko xafla pilatuez osatuta dago.
- Harilkatu trifasikoaren kokapenerako barne-artekak ditu (espazioan 120º-tan desfasaturik dauden hiru harilkatu monofasiko).
- Korronte-sistema trifasiko batez elikatuta dago, eta, beraz, anplitude konstanteko fluxu birakaria sortuko du, burdinartean banatuta.
- Eremu magnetiko birakaria sortuko du.
Errotorea
- Errotoreko harilkatua induzitua da, eta bertan zirkulatzen duten korronteak estatorean sortzen den fluxuaren ondoriozkoak dira.
- Zilindro bat osatzen duten metalezko xafla pilatuez osatuta dago.
- Ingurunean zeharreko artekak ditu errotoreko harilkatua kokatzeko. Bi mota nagusi bereizten dira:
- Urtxintxa-kaiola: Kobrezko eta aluminiozko barra eroalez osatuta dago, errotorea osatzen duen pakete magnetikoaren periferian banatutako arteketan ezarrita. Barra guztiak beren muturretatik elkarrekin zirkuitulaburrean daude, barren mutur bakoitzean jarritako bi eraztunen bidez. Estatoreak sortutako eremuaren eraginez, errotorean estatorean dagoen polo kopuru bera sortzen da.
- Errotore harilkatua: Eroaleak errotorea osatzen duten xafla magnetikozko zilindroaren kanpoaldeko periferian banatutako arteketan harilkatuz eraikitzen da zirkuitu elektrikoa. Izar-konexioko zirkuitu trifasikoa da, terminalak bata bestetik isolatuta eta ardatzaren gainean jarrita dauden eraztun igurzle batzuetara konektatuta daude. Eraztunei esker, errotore-zirkuitura hel daiteke, eta horrek erresistentziak erantsiz, errotoreko zirkuituaren ezaugarriak aldatzeko aukera ematen du. Errotore harilkatua estatoreko polo kopuru berari egokituta eraiki behar da.
Burdinartea
Burdinartea estatorearen eta errotorearen arteko bereizketa mekanikoa da. Makinaren zirkuitu magnetikoa osatzen du.
Beste Elementu Batzuk
Karkasa (makina osatzen duten elementuak kanpoko eragileetatik babesten ditu, eta baita segurtasun-elementu gisa ere), alboetako estalkiak, errodamenduak, haizagailua (makinaren hozte-sistema behartua izateko), eta abar.