Indukzio magnetikoa eskuin eskuaren teoria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,82 KB

16.OERSTED-EN ESPERIMENTUA

Oersted-en esperimentuak frogatu zuenez, korronte elektrikoek imanek sortzen dituzten efektu berdinak sortzen dituzte. Hau da, mugitzen diren karga elektrikoek inguruan eremu elektriko eta eremu magnetikoa sortzen dituzte, korronte elektrikoarekiko norabide perpendikularrean.

-Kabletik korronterik ez badabil, orratzak Iparreranzko norabidea seinalatzen du.

-Korrontea pasatzen denean, orratzak korrontearen norabidearekiko perpendikular orientatuko da. Korrontearen intentsitatea zenbat eta handiagoa izan, desbideratzea handiagoa.

-Korrontearen noranzkoa aldatuz gero, iparrorratza kontrako noranzkoan desbideratzen da.

Oersted-en esperimentuak frogatu zuenez, korronte elektrikoek imanek sortzen dituzten efektu berberak sortzen dituzte. Hau da, mugitzen diren karga elektrikoek inguruan eremu elektrikoa sortzen dute, eta baita eremu magnetikoa ere, korronte elektrikoarekiko norabide perpendikularrean.

BIOT-SAVART-EN LEGEA Lege honek korronteek sortutako eremu magnetikoa zehazten du. Lege honek korronteek sortutako eremu magnetikoa zehazten du.Behean, I korrontea daraman elementu infitinesimal batek sortzen duen eremu magnetikoa daukagu: μ0 hutsaren iragazkortasun (edo permeabilitate) magnetikoa da eta balioa dauka. Ingurunea beste bat izanez gero konstantea aldatzen da: μ = μrμ0 Kasu bakoitzean korronteak sortutako eremu magnetikoa kalkulatzeko, horren integrala kalkulatuko dugu: a)
Korronte zuzena eta infinitua
Eremu magnetikoa Biot-Savart-em legetik abiatuta kalkulatzen da, honako adierazpena lortuz: B=I2r -Eremu magnetikoaren modulua, edozein puntutan, I intentsitatearekiko zuzenki proportzionala da eta puntua eta eroalearen artean dagoen a distantziarekiko alderantzizko proportzionala.

-Eremuaren norabidea eroalearekiko perpendikularra da.

-Bere noranzkoa eskuin-eskuaren arauaz zehazten da:

B) Korronte zirkularra

R erradioko espira edo eroale zirkular baten zentroan sorturiko eremu magnetikoa, bertatik I korronte-intentsitateak zirkulatzen duenean, Bio-Savart en legearen bidez kalkulatu daiteke, honako emaitza lortuz:

B=I2r -   Eremu magnetikoaren modulua, edozein puntuan, I intentsitatearekiko zuzenki proportzionala da eta espiraren R erradioarekiko alderantzizko proportzionala.

-   Eremuaren norabidea espiraren planoarekiko perpendikularra da.

-   Bere noranzkoa eskuin eskuaren arauaz zehazten da

Espirak sorturiko eremu magnetikoaren indar lerroak espiraren alde batetik ateratzen dira (ipar poloa) eta bestetik sartu (hego aldea) iman naturaletan gertatzen den moduan.                        


Entradas relacionadas: