Independentzia Gerra eta Cádizko Konstituzioa (1808-1813)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,48 KB

Independentzia Gerra eta Jose I.a (1808-1813)

1807: Fonteneblauko Ituna

  • Fonteneblauko Ituna: Frantsesek Portugalera pasatzeko baimena lortu zuten.
  • Frantsesak Espainian sartu ziren Portugal konkistatzeko aitzakiarekin.
  • Espainian herritar guztiak hartu zituzten.

1808ko Gertaerak

  • Herritarrak maiatzaren 2an frantsesen aurka altxatu ziren.
  • Ez zuten errege familia Baionara joatea onartu.
  • Maiatzaren 5ean eta 6an tronua abdikatu beharra izan zen.

Maiatzaren 3a eta 5-6a

  • Maiatzaren 3a:
    • Jendea hil zuten.
    • Arduraduna Murat izan zen.
    • Borroka beste lurralde batzuetara zabaldu zen (Extremadura, Gaztela...).
  • Maiatzaren 5a eta 6a:
    • Napoleonek bitartekari lanak egingo zituela esan eta Errege familia Baionara eraman zuen.
    • Errege familiak Napoleoni eman zion tronua, eta honek, Jose I.ari (bere anaiari).

Jose I.a Bonaparte

  • Frantsesa zen.
  • Ezizenak: Pepe Botella / Plazuelas.
  • Batzuetan iraultzaren aldeko jarrerak erakutsi zituen.

Baionako Estatutua (1808ko Uztaila)

  • Ez zen martxan jarri.
  • Ez zen konstituzioa: Herriak ez zuen egin, *eman* egin zen.
  • Egileak: Napoleonek agindutako goi mailako diputatuak. Emandako legeak deliberatu zituzten, baina ez zuten lege proposamenik egin.

Estatutuaren Ezaugarriak

  • Atzerakoiak (Antzinako Erregimena):
    • Moderatuak.
    • Erregeak botere handia.
    • Erlijio katolikoa nagusitu.
  • Aurrerakoiak:
    • Gizabanakoen eskubideak.
    • Askatasunak (inprenta, mugimendua...).
    • Sufragioa (murriztua).
    • Tortura abolitu.
    • Foruak erreformatzeko asmoa (Erregimen Zaharra hausteko).

Oharra: Euskal juntak ere deituak izan ziren, baina euskaldunek ez zuten berdintasuna nahi, foruak nahi zituzten.

Egindako Erreformak

  • Inkisizioa desagertu zen.
  • Jauntxoen erregimena deuseztatu zen.
  • Hezkuntza ikastetxe publikoetan ezarri zen.

Herritarren Jarrerak Gerraren Aurrean

  • Frantsestuak:
    • Napoleon defendatu zuten.
    • Erreforma ilustratuaren aldekoak ziren.
    • Beste herritarrak traidore moduan ikusten zituzten.
    • Gerra amaitzean alde egitera behartuta egon ziren.
  • Frantsesen Aurka (Gehiengoa):
    • Herrietan batzarrak sortu ziren (Errege familiak utzitako botere hutsunea betetzeko).
    • Batzarrak aristokraziak eta goi mailako jendeak osatu zituzten.
    • Euskal Herrian inbaditzailearen aurkako jarrera nagusitu zen.
    • Cádizko liberal talde bat elkartu zen (Cádiz ez zegoen frantsesen esku, ingelesek babesten zuten).
    • Kolonietan ere frantsesen aurkako batzarrak sortu ziren (gero independentziarako erabiliak).

Independentzia Gerraren Garapena (1808-1813)

Gerraren Ezaugarriak

  • Herriak parte hartu zuen.
  • Independentzia nahia.
  • Frantsesak ateo eta lapurren parekoak ziren.
  • Ez zen gerra iraultzailea izan.

Etapak

  1. Inbasioa eta Jendearen Erantzuna (1808-1809):
    • Madrileko altxamenduaren ondoren, gerra Espainia osora zabaldu zen.
    • Herriak gogor erantzun zuen; lur batzuk eskuratzea uste baino zailagoa izan zen (Zaragoza, Girona eta Valentzia ezin hartu).
    • Andaluzian (Bailén) ere galdu zuten, eta Jose I.ak Gasteizera alde egin zuen.
    • Frantsesei aurre egiteko herria antolatu zen.
    • Batzarrak sortu ziren herri eta probintzietan (hauek izango zuten boterea, erregerik ez baitzegoen).
    • Batzar Goren Zentrala sortu zen:
      • Ejertzitoko kide eta goi mailako burgesak.
      • Burua Floridablanca zen.
      • Gorteak deitu zituen.
  2. Frantziarren Nagusitasuna (1809-1811):
    • Napoleonek penintsula menderatu zuen.
    • Cádiz izan ezik, Espainia guztia eskuratu zuen.
    • Gerrilak antolatu ziren hari aurre egiteko.
    • Napoleonek Ebro iparraldeko lurrak eskuratu zituen bere soldaduentzako errekurtsoak lortzeko.
    • Beste agintari batzuk jarri zituen probintzia hauetan, anaiak ez ziolako nahikoa zergarik ordaintzen.
    • 1810ean Euskal Herria Napoleonen Inperioaren barnean sartu zen.
    • Euskaldunak, foruak tarteko, frantsesen aurka zeuden.
  3. Frantziarren Atzerakada (1812-1813):
    • 1812tik aurrera, Napoleonek atzera egin behar izan zuen: Errusiarren aurka, britainiarren aurka, gerrillen aurka... egitea ezinezkoa zen.
    • Arapilesen (Salamancan), ingelesak garaile izan ziren, eta frantsesek iparraldera alde egin zuten.
    • Gasteizko eta San Martzialeko batailak galtzea amaiera izan zen.
    • Euskal Herriko batailetan espainiarrek ingelesen laguntza izan zuten.
    • Donostia frantsesen esku zegoen, eta askatzean ingelesek erre zuten, Abuztuaren 31 kalea izan ezik.
    • 1813ko abenduan Valençayko akordioa sinatu zen, eta Napoleonek gerra amaitu zuen.
    • Fernando VII.a Espainiako errege onartu zen eta martxoan itzuli zen Espainiara.

Cádizko Konstituzioa (1812)

Gerraren Ondorioak

  • Heriotza handia.
  • Hondamen ekonomikoa.
  • Gerrillak indartu.
  • Napoleonek inperioa galdu.
  • Kolonien independentzia bultzatu.
  • Espainia 2. mailako potentzia bihurtu.
  • Aro Garaikidea hasi (Frantziar Iraultzarekin).
  • Frantsesak alde egin zuten.
  • Nazionalismoa sortu.
  • Absolutismoaren eta liberalismoaren arteko borrokak.
  • Cádizko Konstituzioa.
  • Militarren partaidetza handitu politika arloan.

Gorteetarako Bidea

  • Egoera: Espainian gerra frantsesekin. Herritarrek erabakiak hartu behar izan zituzten, erregeak Frantzian zeudelako.
  • 1810 arte, Espainia gidatzeaz Batzar Zentral Gorena arduratu zen (Burua: Floridablanca).
  • 1810etik aurrera, Erregetzari boterea eman zitzaion (Bost pertsonaz osatua). Gorteak biltzeko deitu zuten.

Cádizko Gorteak (1810-1814)

  • Gorteak: Iraultza liberala ekarri zuten (Erregimen Zaharraren amaiera).
  • Cádizko Gorteak (1810-1814): Cádiz hiri liberala zen eta ingelesek babestua. Espainia nola gidatu erabakitzeko bildu ziren.

Taldeak eta Erregimen Zaharraren Amaiera

  • Taldeak:
    • Absolutistak (gero Pertsiarren Manifestua idatzi zuten).
    • Liberalak (gehiengoa, ideia liberalen aldekoak).
  • Partaideak: Liberalak nagusi (batez ere erdi mailako jendea). Emakumeak eta herritar arruntak ez ziren partaide. Probintzia bakoitzeko ordezkariak zeuden.
  • Erregimen Zaharraren Amaiera (Gorteen Erabakiak):
    • Zentsura kendu, inprenta askatasuna.
    • Barneko mugak deuseztatu (saltzeko eta erosteko askatasuna).
    • Gremioak deuseztatu.
    • Jauntxo eta kleroei boterea kendu.
    • Inkisizioa kendu.
    • Tortura deuseztatu.
    • Mesta deuseztatu.

1812ko Konstituzioa ("La Pepa")

  • Konstituzio liberala, baina ezaugarri atzerakoiak zituena.
  • Espainiako lehen konstituzioa. Aro Garaikidearen hasiera.
  • La Pepa (Martxoaren 19an aldarrikatua).
  • Espainiako eta Ameriketako konstituzioen eredua izan zen.
  • Indarraldia (epe motza):
    • Fernando VII.a itzuli arte.
    • Hirurteko Liberalean.
    • 1836an 11 hilabetez (La Granjako altxamenduaren ondoren).

Ezaugarri Nagusiak

  • Liberalak:
    • Botere banaketa: Legegilea, Betearazlea eta Judiziala.
    • Erregetza konstituzionala (Erregeak ez du botere absolutua).
    • Norbanakoen eskubide asko (adierazpen eta prentsa, berdintasuna eta jabetza eskubidea).
    • 25 urteko gizonezkoen zeharkako sufragioa.
    • Berdintasuna legearen aurrean.
    • Ikasteko eskubidea.
    • Milizia Nazionala (Konstituzioa defendatzeko boluntario taldea).
  • Ez Liberalak (Atzerakoiak):
    • Konfesionala: Erlijio ofiziala eta bakarra katolikoa. Estatua konfesionala (Elizari abantailak, irakaskuntzaren kontrola...).
    • Talde pribilegiatuek jabetza pribilegiatua.
    • Foruak murriztu (berdintasunaren izenean: zergak, barne mugak kendu ziren).

Oharra: Bizkaitarrek ez zuten konstituzioa onartu.

Entradas relacionadas: