Indarra: Definizioak, Sailkapenak eta Eragina duten Faktoreak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Indarraren definizioak autoreen arabera

  • GC: Giharrak duen gaitasuna da, kontrakzioen bidez erresistentzia bat gainditzen duena.
  • GM eta kolaboratzaileak: Giharrak uzkurduraren bidez erresistentzia bat gainditzeko eta mantentzeko duen gaitasuna da.
  • G eta M: Sistema Neuromuskularrak duen gaitasuna:
    • Erresistentzia bat gainditzeko (lan eszentrikoa).
    • Erresistentziari kontra egiteko (lan kontzentrikoa).
    • Mugimendurik gabe erresistentzia mantentzeko (lan isometrikoa).

Gihar uzkurduraren araberako sailkapena

Indar isometrikoa

Gihar tentsioa existitzen da, baina ez dago mugimendurik (adibidez, plantxak).

Indar isotonikoa / Heterometrikoa

Mugimendua existitzen da:

  • Kontzentrikoa: Uzkurdura giharraren laburtze baten ondorioz gertatzen da.
  • Eszenktrikoa: Uzkurdura giharraren luzatze baten ondorioz gertatzen da.

Indar Auxatonikoa

Isometrikoa eta isotonikoa aldi berean (laborategian soilik ikusia).

Indar Isozinetikoa

Isometrikoa eta eszentrikoa aldi berean (adibidez, arrauna edo igeriketa).

Gainditutako erresistentziaren araberako sailkapena

  • Indar Maximoa: Gihar batek edo gihar talde batek egin dezakeen indar handiena.
  • Indar Abiadura: Erresistentzia bati azelerazio maximoa eragiteko gihar gaitasuna.
  • Indar Erresistentzia: Denbora luzean erresistentzia bat gainditzeko gihar gaitasuna.

Indarrean eragina duten faktoreak

Kanpoko faktoreak

  • Sexua: Orokorrean, hormona maskulinoen kontzentrazio maila handia dute mutilek, eta horrek eragin zuzena du indarrean.
  • Adina: 12 urte arte maila antzekoa da neska-mutiletan. Mutilen kasuan, 14-17 urte bitartean garapen nabarmena da, eta 30 urterekin lortzen dute puntu gorena. Neskak 20-25 urterekin iritsiko dira euren puntu gorenera.
  • Elikadura: Modu orekatuan jateak lagunduko du.
  • Giharren tenperatura: Beroketa on batek indarraren eraginkortasunean lagunduko du. Gihar bero batean odol-isuria handitzen da, eta mantenugai eta O2 gehiago hartuko ditu.
  • Kanpo tenperatura: Giharren uzkurduran erdi mailako tenperaturek laguntzen dute.
  • Entrenamendu mailak: Entrenamendu egoki bat lagungarria izango da indarraren garapenerako. Lanketa zehatzik gabeko egonaldi luzeek modu ezkorrean izango dute eragina.
  • Nekea: Giharren uzkurduran eta intentsitatean modu ezkorrean eragiten du nekeak.

Barneko faktoreak

Muskularrak eta Neurofisiologikoak

  • Giharraren bolumena: Geroz eta handiagoa, indar gehiago.
  • Zuntzen egitura anatomikoa: Penniformeek indar gehiago.
  • Zuntz motak:
    • Azkarrak (FT, zuriak eta II motatakoak): Indartsuagoak, azkarragoak eta esplosiboagoak.
      • A mota: Erdibidekoak.
      • B mota: Oso esplosiboak eta anaerobikoak.
    • Motelak (ST, gorriak eta I motatakoak): Intentsitate baxuko mugimenduak, iraupen luzean mantentzen dira.
  • Nerbio sistemaren eragina: Aktibatutako Unitate Motorren kopurua.
  • Zuntzen luzera: Luzeagoak, indar handiagoa.

Motibazionalak

Konstantzia eta kontzentrazioa.

Indar motak (Sailkapen osagarria)

GM-ren arabera

  • Indar gorena: Egin daitekeen indar maximoa.
  • Abiadura indarra: Azkar egiteko ahalmena (indar esplosiboa).
  • Indar erresistentzia: Erresistentzia baten aurka luzaroan indarra mantentzeko ahalmena.

Bompa-ren arabera

  • Indar orokorra: Hasierako entrenamendu mailan egin beharreko lana, oinarrizkoa.
  • Indar espezifikoa: Kirol eta jarduera zehatz bakoitzarentzat parte hartzen duten giharren lanketa. Progresiboki landu beharrekoa.

Entradas relacionadas: