Indarra: Definizioa, Ezaugarriak eta Dinamikaren Printzipioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB
Indarra: Zer da?
Indarra gorputz baten deformazioa eragiteko edo haren higidura edo pausagune-egoerak aldatzeko gai den edozein kausa da. Indarrak magnitude bektorialak dira eta newtonetan (N) neurtzen dira Sistema internazionalean.
Indar baten ezaugarriak:
Indarra magnitude bektoriala da. Beraz, bektore baten lau ezaugarriak ezagutu behar ditugu indar bat osoki zehazteko:
- Aplikazio-puntua: indarrak zer puntutan eragiten duen adierazten du, eta indarra irudikatzen duen bektorearen abiapuntua da.
- Modulua edo intentsitatea: indarraren zenbakizko balioa adierazten du, newtonetan. Bat dator bektorearen luzerarekin.
- Norabidea: indarra zer norabidetan aplikatzen den adierazten du.
- Noranzkoa: norabide berean, indar batek bi noranzko izan ditzake, elkarren aurkakoak. Bektorearen geziaren muturraren bidez adierazten dugu.
Dinamika
Dinamika da indarrak aztertzeaz arduratzen den Fisikaren atala. Dinamika gorputzen higiduraren aldaketak aztertzen dituen Fisikaren adarra da.
- Ukipen-indarrek kontaktua, hots, gorputza ukitzea, behar dute agerian jartzeko.
- Distantzia-indarretan, aldiz, elkarrekintza distantzia jakin batek banandutako bi gorputzen artean gertatzen da.
Indar erresultantea (R) gorputzari eragiten dioten indar guztiek batera eraginez izango luketen efektu bera duen indarra da. Malguki baten luzapena edo konpresioa proportzionala da malgukiari eginiko indarrarekiko.
Dinamometroa indarren balioak neurtzeko erabiltzen den gailu bat da. Funtsean, kalibratutako malguki bat da.
Dinamikaren printzipioak:
- Inertziaren printzipioa: gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea nulua denean (R=0 N), gorputzaren abiadurak konstante irauten du (HZU). Lehendik pausagunea bazegoen pausagunean jarraitzen du eta abiadura konstantea bazuen abiadura berean jarraituko du. Izan ere, gorputzak higidura aldaketari erresistentzia ezartzen dio (inertzia). Masa handidun gorputzek inertzia handiagoa dute. Indar-orekan egotea indar guztien batura nulua izatea da, eta ondorioz, gorputza geldirik edo abiadura konstantez higitzea. Alderantzizkoa ere esan dezakegu, hau da, gorputz bat pausagunean badago edo bere abiadura konstantea bada, orduan indar orekan dago.
- Dinamikaren oinarrizko printzipioa: gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea nulua ez denean (R≠0 N denean) gorputzak indarraren norabidean azelerazioa izango du eta azelerazio hau indarraren proportzionala baino duen masaren alderantziz proportzionala izango da. Hurrengo formula betetzen baita: F = m * a.
- Akzio erreakzioaren printzipioa: gorputz batek beste gorputz bati indarra eragiten dionean (akzioa), bigarrena ere norabide berean indarra eragiten dio lehenari, baina aurkako noranzkoan (erreakzioa). Akzio-erreakzioaren printzipioa betetzen duten bi indar: pisua (P) eta indar normala (N).