Indar kontzerbakorrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,11 KB
Elektroi bereizlea: Atomoan azkena sartzen den e-a da.
Pantailatzea: Nukleoa eta kanpoko elektroien artean dauden beste elektroiek eragindako alderapen indarra.
Karga nuklear eraginkorra: elektroi bereizleak nabaritzen duen benetako erakarpen indarra.
Erradio atomikoa: Elkarrekin louta dauden biatomo berdinen nukleoen arteko distantzia neurtzen da. Distantzia horren erdia erradio atomikoa da. Periodoan: Zenbat eta Z handiagoa atomoan gero eta p+ eta e- gehiago daude. Beraien arteko erakarpenak handiagoak izango direnez, erradioa txikiagoa. Taldean: Zenbat eta Z handiagoa atomoak maila energetiko handiagoa duenez, erradioa gero eta handiagoa izango da.
Erradio ionikoa: e-ak galtzen baditu, katioi bihurtzen da eta erradioa txikiagotu egiten da. E-ak irabazten baditu, anioi bihurtzen da eta erradioa handiagotu egiten da. Katioiaren erradioa dagokion atomo neutroarena baino txikiagoa da, eta anioiarena handiagoa.
Ionizazio energia: Gas egoeran dagoen atomo neutro batek xurgatu behar duen energia azkenengo e-a galtzeko ioi positibo bihurtuz. M + energia (IE) → M+ + 1e- Periodoan: Z-rekin handitu egiten da. Kanpoen dagoen e-aren gaineko erakarpen nuklearra handiagoa da, erradio atomikoa gero eta txikiagoa delako. Taldean: Z-rekin txikitu egiten da. Kanpoen dagoen e- nukleotik urrunago dagoelako (erradio atomikoa gero eta handiagoa da) eta erakarpen indar ahulagoak ditu.
Afinitate elektronikoa: Gas egoeran dagoen atomo neutro batek askatzen duen energia e- irabazteko. X(g) + 1e- → X(g) + AE
Elektronegatibitatea: Elementu baten ionizazio energia handiagoa bada, afinitate elektronikoa txikiagoa izango da, hau azaltzeko elektronegatibitatea sortu zen. Beste atomo batekin lotuta dagoelarik, elektroiak erakartzeko ahalmena da. Metalek elektronegatibitate txikienak (elektropositibo) eta ez-metalek (elektronegatibo) handienak.
Oxidazio-zbk: Zortzikotea lortzeko, galtzen edo irabazten duen e- kop da. Atomoen oxidazio-zbk elementuetan 0 da. Ioietan oxidazio-zbk bere karga elektrikoa da.
Balentzia kobalentea: Atomo baten desparekatutako e- kop-k bere balentzia kobalentearen balioa adierazten du.