Indar kontzerbakorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,43 KB

Arnasketa bidearen zatiak:



-Sudur hobiak:

airea egokituegiten dute (berotu, hezetu eta iragazi)

-Aho-faringea:

arnasketa sistema eta digestio sistema gurutzatzen dira (epiglotisa dago bertan). Sudur hobien eginkizun bera dute baina iragazki gutxiagorekin.

-Laringea:

barru zimurdurek ahots kordek osatzen dituzte. Ahotsaren organua da.

-Trakea:

kartilagozko eraztunez osatua. Hartzen eta botatzen den airearen bidea da.

BIRIKAK:

2 birika ditugu: ezkerrekoa eta eskuinekoa. -

Eskuinekoak:

3 lobulo ditu. -

Ezkerrekoak:

2 lobulo ditu. -
Pleura, birikak inguratu eta babestien dituen azal bikoitza da. Hauen artean likido interstiziala dago eta arnasketa prozesuan gertatzen den marruskadura gutxitzeko. -Pleuraz aparte, birikek beste babes egitua bat daukate haien inguruan. -Hau kutxa torazikoa da eta saihets eta bularrezurraz osatua dago. 

ARNASA HARTZEA

Diafragmaren uzkurdurak (arnasa hartzearen gihar nagusia) bere kokapena beherantz bultzatzen du, kutxa torazikoaren barnera handitu egiten da eta birikak hedatu egiten dira. -Arnasketan laguntzen duten beste gihar batzuk: sahietsen artekoak, serratoak. 

ARNASA BOTATZEA

Diafragmaren erlaxazioak eragiten duen prozesu pasiboa da, baina modu aktiboan ere egin daiteke. 

Arnasketa motak -


Torazikoa:

Saihets aldea puzten da da. -Ez da oso arnasketa sakona. -Jarduera fisikoa egitean erabili ohi dugun arnasketa da hau. 

Abdominala:

Abdominal aldea puzten da. -Torazikoa baino sakonagoa da. -Pertsona helduek eta atseden egoeran (lotan) egin ohi den arnasketa mota da. 

Gasen trukea:

Biriken eginkizuna: behar den O2 hartuz eta C02 kanporatuz, gasen trukaketa egokia bermatzen da. -O2-a albeoloetara iristen denean, biriketako odolean hedatzen da, eta bertan dagoen CO2a (birikek garbi dezaten) albeoloetara pasatzen da. -Hau guztia, kapilaretan dagoen odol isuriari esker gertatzen da.  -Gasa (O2 eta CO2) toki batetik bestera, bere kontzentrazio desberdinei esker pasatzen da.-Presio handiagoa duen gune batetik, presio txikiagoa duen gunera pasatzen da.  -Gasen presio desberdintasunek, difusiorako gradiente egokiak ezartzen dituzte.

-Difusio prozesua:

Azkarra eta sinplea da. -Ondokoek baldintzatua: •Albeoloaren tamaina. •Kapilarizazio maila. •Presio gradientea. Gas trukaketaren denbora:

-Atsedenean:

odola, biriketako kapilaretan 0.75 seg egoten da.

-Ariketa maximoan:

0.4 segundura jaisten da. Gasen difusio prozesua amaitzen denean, O2-a, globulo gorrien hemoglobinarekin (heteroproteina bat) batera, biriketatik ehunetara garraiatzen da.


Hemoglobinak garraitzen duen oxigeno kantitatea ondoko faktoreen menpe dago: -Hemoglobina kantitatea. -Hemogloibinak O2-a garraiatzeko duen gaitasun gorena. -Hemoglobinaren asetze maila.

GARRAIOA:

O2: -Hemoglobinarekin batera (97%) -Odolean disolbatua (hemoglobinari ez lotua) (3%) CO2: -Hemoglobinarekin batera (23%) -Bikarbonato bezala: HCO3 (70%) -Odolean disolbatua (7%) 

Birikien barnerak eta ahalmenak

Bolumen arrunta. -Arnasa hartze erreserba barnera. -Arnasa botatze erreserba barnera.-Bizitza ahalmena.-Hondar barnera.-Birika ahalmen totala. -

VEMS:

bortxazko arnasa hartze baten ondoren, bortxazko arnasa botatzearen lehen segunduan botatzen den aire kopurua. Espirometrian erabiltzen da. Arnasketan parte hartzen duten giharren indar, erresistentzia eta hedatze ahalmenari buruzko informazioa jasotzen da.

Barruko arnasketa:

Odol kapilarretik gihar ehunetara O2-a askatzean, eta gihar ehunen CO2-aren kanporatzean datza. 

Birikien aireztapenaren erregulazioa:


Arnasketa giharrak:

Neurona motorrek kontrolatzen dituzte.

Neurona motorrak:

Arnasketa guneek kontrolatzen dituzte. -Arnasketa guneak garun enborrean (nerbio sistema zentralaren eta entzefaloaren atal bat da. Muina eta dientzefaloa lotzen dituen egitura da) daude eta arnasketaren erritmoa eta sakontasuna markatzen dute. -
Oxigeno kontsumoa (VO2):
organismoak xurgatu, garraiatu eta kontsumitzen duen oxigeno kantitatea da. Egiten ari garen jarduera fisikoaren arabera VO2 handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Hau da, atseden egoera edo erlaxatuta gaudenean kontsumoa txikiagoa izango da eta jarduera fisiko baten intentsitatea areagotuz doan einean VO2-a ere handituz joango da.

-Oxigeno kontsumo maximoa (VO2 max.):

organismoak denbora tarte jakin batean xurgatu, garraiatu eta kontsumitu dezakeen oxigeno kantitate maximoa da.

Zein kirol motetan ematen dira oxigeno kontsumo maximoaren balio altuenak?

Intentsitate handiko ariketetan.(erresistentzia kiroletan) Edozein lan fisikoren intentsitateak, bera gauzatu ahal izateko energia kopurua baldintzatuko du. Intentsitate hori igotzen bada, metabolismo aerobikoak eskaintzen digun energia kopurua ez da nahikoa izango une horretako eskakizunei erantzuteko. Orduan, giharrak energia, beste iturri batzutatik, eta oxigenorik gabe ekoiztu beharko du, eta ondorioz, azido laktikoa metatuz joango da.

Entradas relacionadas: