Indar konkurrentea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

1-Indarrak eta haien arteko oreka:


Indarra deitzen zaio gorputz baten pausagune nahiz higidura egoera aldaraz dezakeen edo gorputz hori deforma dezakeen ekintza orori. 

2-Indar berezi bat:indarra:

Gorputzaren pisua Lurrak gorputzaren gainean egiten duen erakarpen indar grabitatorioa da. 

3-Indarren konpisizioa:


Indar erresultantea gorputz batean eragiten duten indar guztien batura bektoriala da.Erresultanteak, beraz, indar horien guztien sistemak adinako eragina luke gorputz berean.

4-Indarren deskonposizioa:

Batzuetan komeni da indar bat bi osagaitan deskonposatzea.Bi osagaien batuketa eraginez, jatorrizko indarraren eragin bera dugu gorputzean.Eragiketa horri indarren deskonposizioa esaten zaio. 

5.Indarren arteko oreka:

Gorptz batean eragiten duten bi indar edo gehiago orekan daude baldin eta haien eraginek indargabetzen badute, hau da, erresultantea nulua bada.

6-Newtonwn legeak:

Indarrak gorputzaren pausagune edo higidura egoera aldaraz dezaketen ekintzak dira.Indarren eta hididuraren arteko erlazioa aztertzen duen fisikaren atala dinamika da.Bi dira dinamikaren zeregin nagusiak:

Indarrek gorputzetan zer higidura mota eragiten dieten jakitea. 

Higiduran dauden gorputzek zer indarren eraginpean diharduten jakitea.

7-Newtonen 1º legea:

Gorputz batek pausaguneak edo higidura zuzen uniformearekin jarraitzen du kanpoko indarren eraginik jasaten ez badu edo berarengan diharduten erresultantea nulua bada. 

8-Newtonen 2º legea:

Gorputz batek indar erresultantea baten eraginpean hartzen duen azelerazioa zuzenki proportzionala da aplikatzen zaion indarrarekiko.Gorputzaren masa, proportzionaltasun konstantea da. 

9-Newtonen 3º legea:

Gorputz batek indar batez eragiten badu beste gorputz batean, bigarren horrek beste indar batez eragingo du lehenengoan.Bi indarrek modulu eta norabide bera dituzte, baina aurkako noranzkoa. 

10-Newtonen legeen aplikazioak:

Dinamika, indar baten eraginpean gorputzek duten higidura aztertzeaz arduratzen da. 

11-Indar normala:

Indar normala, N, esaten zaio gainazal batek bere gainean jarritako gorputz batean egiten duen indarrari. 

12-Marruskadura indarrak:

Marruskadura indarra, FR, deitzen zaio gorputzen arteko ukipengainazalen agertzen den eta gorputzen higiduraren aurka egiten duen indarrari. 

13-Higidura zirkularraren dinamika:


Indar zentripetua, FZ , gorputz bati ibilbide zirkularra izan dezan aplikatu behar zaion indarra da.

1-Formulas:


Entradas relacionadas: