Indar Eremuak, Energia eta Begiaren Akatsak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB
Indar Eremuak eta Energia
Indar eremu kontserbakorra: Partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende baino ez dagoenean, egindako bidearen mende ez dagoenean. Partikularen ibilbidea itxia bada, lana nulua da, hasierako eta amaierako posizioak berdinak direlako. Adibidez, indar elastikoak.
Indar kontserbakorra izanda, egiten duen lana magnitude eskalar baten aldakuntzaren berdina da. Hori energia potentziala (EP) da, balio bat hartzen du puntuaren arabera. Lana kalkulatzeko, hasierako eta amaierako potentzialen diferentzia kalkulatu behar da.
Indar ez-kontserbakorrak: Egiten duten lana egindako bidearen menpe dago, eta ez du energia potentzialik. Adibidez, marruskadura indarra.
Energia Potentzial Grabitatorioa
Masa batek sortutako eremu grabitatorioan, masa bat posizioz aldatzean, eremuak egindako lana masak izan duen EP grabitatorioaren aldakuntzaren berdina da. EP grabitatorioa negatiboa da beti eta infinituan nulua.
Potentzial Grabitatorioa
Puntu batean, EP masaren araberakoa da. Masa honen EP eta masaren zatidurak, masa unitatearen EP emango digu, eta magnitude horrek eremuko puntu bakoitzean balio bat du.
Energia Mekaniko Osoa
Gorputz baten gainean lan mekanikoa burutzean, gorputzak energia berenganatzen du. EP eta energia zinetikoaren (EZ) baturak energia mekanikoa lortzen du. Sateliteen kasuan, Lurra inguruan biraka, bere abiadura orbitala altuerarekin erlazionatuta dago.
Energia Kontserbazioaren Printzipioa
Sistema isolatu batean, energia kontserbatu egiten da; ezin da handiagotu edo txikitu, baina bai eraldatu. Gorputz baten egindako lana EZ aldakuntzaren berdina da. Lana burutzen duten indarrak kontserbakorrak badira (adibidez, eremu grabitatorioan higitzen den gorputz baten energia potentziala txikitzen bada), galdutako energia energia zinetiko bihurtuko da.
Begia eta Akats Optikoak
Begia sistema optiko bat da, eta akatsik ez duenean irudia erretinan eratzen da. Begi sistemako erlazioa ez da beti egokia, eta akats batzuk daude:
Miopia
Ondo fokatu hurbileko objektuak, baina ezin ditu urrunekoak fokatu. Begi globo luzatu batek edota sistema optikoaren gehiegizko konbergentziak sor dezake. Urrutiko objektuak kristalinoa eta erretinaren artean fokatzen dira, ondorioz ez dago irudi garbirik. Hurbileko puntua oso gertu dute, gertuko bista hobea.
Hipermetropia
Ezin dute hurbileko objektuak fokatu, hurbileko puntua 25 cm-tik gora. Begi globo laburregiak sortzen du gehienetan, baina kornearen kurbadura txikiegiak ere sor dezake. Irudia erretina atzean eratu. Urruneko objektuak fokatzeko begiak egokitu behar du, esfortzua eta nekea sortuz. Hurbiletik ikusteko lente konbergentea behar du.
Presbizia
Adinarekin azaltzen da, begiaren egokitzapen ahalmena kristalinoak malgutasuna galdu duelako. Urruneko puntua ez da aldatzen, baina hurbilekoa 25 cm-ak baino urrunago kokatzen da, hurbiletik txarto ikusiz.
Astigmatismoa
Akats hau gertatzen da kristalinoa edo kornea esferikoak ez direnean. Objektu puntualen irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Ezin dituzte bereizi zuzen paraleloak.