Imperialismoa, Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,12 KB
Imperialismoaren arrazoiak
XIX. mendean, Bigarren Industria Iraultza gertatu zen. Horren ondorioz, ekonomia eraldatu eta ekoizpen eta merkataritza sistema berria ezarri zen. Arrazoi nagusiak hauek izan ziren:
Ekonomia arlokoak
- Merkatu berriak bilatu zituzten soberakinak saltzeko.
- Lehengaiak eta produktu kolonialak ahalik eta prezio onenean erosi nahi zituzten.
Politika arlokoak
- Europako mugak egonkorrak ziren.
- Europako herrialdeak Europatik kanpo hedatu behar ziren.
Demografia arlokoak
- Egoera ekonomikoa hobetu zen.
- Populazioa igo zen.
Ideologia arlokoak
Europako nazionalismo kontserbadoreak uste zuen Europak beste herrialdeak zibilizatzeko eskubidea zuela.
Kolonien konkista eta antolakuntza
Afrika eta Asia leku ezezagunak zirenez, esplorazioak egin ziren, eta horrela hasi zen konkista. Kolonia Afrikan, Asian eta Amerikan finkatutako lurraldea da, eta metropolia, berriz, Europako herrialde indartsuena.
Hainbat kolonia mota zeuden:
Ustiapenetarako koloniak
- Helburua esplorazio ekonomikoa zen.
- Okupazio politikoa gauzatzen zen.
- Produktu mineralak ustiatzen ziren.
- Jabeak kolonoak ziren, eta langileak, bertakoak.
Jendeztatzeko koloniak
- Klima ona eta indigena gutxi zituzten.
- Bertara kolonoak behin betiko joaten ziren.
- Barne gobernuak nolabaiteko autonomia zeukan.
- Adibideak: Britainia Handiko Inperioa eta Frantzia.
Protektoratuak
- Bertako gobernua indigenen eskuetan zegoen.
- Metropoliak gobernu paralelo bat sortu eta defentsa lanaz eta kanpo lanez arduratzen zen.
- Adibideak: Frantzia eta Espainia (Maroko), Britainia Handia (Egipto).
Kolonizazioaren ondorioak
Europako aurrerakuntzak XIX. mendean
- Europan zeuden aurrerakuntzak kolonietara eraman zituzten.
- Eragin demografikoa handia izan zen: izurriek behera egin zuten higiene neurrien ondorioz, medikuen presentzia handitu zen, ospitale berriak eraiki ziren...
- Heriotza-tasak behera egin zuen nabarmen, eta biztanleria hazi egin zen.
- Europarrek eskolak egin zituzten, eta horri esker analfabetismoa ere behera egin zuen.
- Eskoletan, ordea, akulturazioa bultzatu zuten, hau da, kolonizatzaileen bizimoduak inposatu nahi zituzten.
- Ebanjelizazio obra bat ere egiten zuten bertako herritarrak kristau bilakatzeko.
Aldaketa ekonomikoak
- Kolonizatzaileen interes ekonomikoak ziren nagusi.
- Indigena gehienak mendeko bihurtu ziren.
- Lur asko kolonizatzaileen eskuetan geratu ziren, eta laborantza teknika tradizionalak desagertu ziren.
- Lursail handietan plantazioak sortu ziren, kakaoa, kafea, kotoia, fruituak eta kautxua bezalako produktuak ekoizteko.
Aldaketa sozialak
- Lan erritmo biziak ezarri ziren.
- Hiriko bizimoduak bultzatu ziren.
- Kolonizatzaileen kulturak eta erlijioak ezarrita, balio berriek tribuen bizimodua eta gizartearen hierarkia tradizionalak aldatu zituzten.
Lehen Mundu Gerrarako bidea
1914tik 1918ra bitartean gertatu zen, eta "gatazka iragarria" deitzen zioten.
Arrazoi nagusiak
- Imperialismoa: Inperioak elkarren arteko lehian zebiltzan, Europatik kanpo zituzten koloniak finkatzeko ahaleginean.
- Nazionalismoa: Europako herrialde batzuen xede nazionalistak. Nazio bakoitzak, nolabait, bere balioak eta identitatea goraipatu zituen.
Krisiak
- Marokoko krisi kolonialak: Alemania, Britainia Handia eta Frantziaren artean.
- Balkanetako gatazka: Europako eskualde hori tirabiren gunea zen.
Gerra pizteko arrazoiak
- 1914an, Sarajevon (Bosniako hiriburuan), Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa erail zuten.
- Gerra deklaratu zen: Austria vs. Errusia, Alemania vs. Errusia eta Frantzia, Alemania eta Austria vs. Britainia Handia.
Gerraren faseak
Lehenengo gertaerak
- Mendebaldean, Alemaniak Belgika eta Luxenburgo eraso zituen, eta ondoren, Frantzia. Frantziak eta Britainia Handiak erasoa geldiarazi zuten.
- Ekialdean, Alemaniak Errusia eraso zuen, baina errusiarrek ondo erreakzionatu zuten.
Lubaki gerra
Lehenengo mugimenduen ondoren, fronteak gelditu egin ziren. Mendebaldeko frontean, lubakiak egin zituzten, Suitzatik Ipar itsasora bitartean, 1914tik 1916ra.
Ondorioak
Aliatu berriak behar zituzten: Italia, Frantzia eta Britainia Handiaren alde; Bulgaria eta Turkiako Inperioa, Alemania eta Austriaren alde. Milaka lagun hil, zauritu eta desagertu ziren.
1917ko gertaera garrantzitsuenak
- Errusiako Iraultza gertatu zen. Brest-Litovskeko Itunaren bidez, Errusiak gerran parte hartzeari uko egin zion.
- Ameriketako Estatu Batuek gerran esku hartu zuten.
Nola bukatu zen?
1918an, ekialdeko frontean, britainiarrek, frantsesek eta italiarrek Austria eta haren aliatuak garaitu zituzten. Bakea eskatu zuten. Mendebaldean, Alemania garaitu zuten, eta barneko iraultza bat lehertu zen.
Gerraren ondorioak
1919an, Parisen, Versaillesko Ituna sinatu zen. Alde batetik, garaileak zeuden: AEB, Frantzia, Britainia Handia eta Italia. Bestetik, galtzaileak: Alemania, Austria eta haren aliatuak.
Versaillesko Ituna
Nortzuk parte hartu zuten?
- AEB, Frantzia, Britainia Handia eta Italia.
- Alemania, Austria eta haren aliatuak.
Zeintzuk izan ziren Alemaniari jarritako zigorrak?
- Kalte-ordain handiak eman behar izan zizkien irabazleei, dirutan eta produktuetan.
- Alemaniako armada erabat desegin behar izan zen, eta berriro armatzea debekatu zioten.
- Alemaniako inperio koloniala Frantzia eta Britainia Handiaren artean banatu zuten.
- Alemaniak lurralde batzuk galdu zituen, Frantzia eta beste herrialde batzuen artean banatuz.
Errusiako Tsarren Inperioaren erorketa
Errusia inperio bat zen, eta tsarra zen agintaria.
Sistema politikoa
- Tsarrak agintzen zuen.
- Erregimen autokratikoa zegoen.
- Tsarraren agintea babesten zuten: burokrazia fidela, armada indartsua eta Eliza Ortodoxoa (oinarri ideologikoa).
Gerra Zibila
Klase pribilegiatuek eta armada zuriak altxamendu bat egin zuten. Gerraren ondorioak hauek izan ziren:
- Boltxebikeak botereaz jabetu ziren.
- SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) sortu zen, tsarraren inperio zaharreko nazio guztiak bilduz.
Politika eta ekonomia
- Sobiet Gorena (parlamentua) zen agintean.
- Sistema politiko totalitarioa ezarri zen.
- Proletalgoaren diktadura ezarri zen.
1924an, Lenin hil zen. Bi ondorengotza proposamen zeuden:
- Trotski: Iraultza esportatzea beharrezkoa zela pentsatzen zuen.
- Stalin: Sozialismoaren eraikuntza herrialde bakar batean proposatzen zuen.
Ondorioak
- Errusiak porrot militarrak izan zituen.
- Nekazal ekoizpenak behera egin zuen.
- Langile eta nekazarien artean ezinegona sortu zen.
- Populazioa sobietetan biltzen hasi zen.
- Gerratik erretiratzea eta autokraziaren amaiera eskatzen zuten.
Otsaileko Iraultza San Petersburgoko iraultzarekin amaitu zen, eta aldaketa oso handiak egon ziren.
Stalinen agintaldia
Leninen ondorengoa Stalin izan zen, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren idazkari orokorra izendatuta.
Estalinismoa
Stalinen politikaren ezaugarriak:
- Ekonomia eta gizarte kolektibista.
- Helburu nagusia: SESB industria potentzia handia bihurtzea.
Horretarako hartutako neurriak:
- Jabetza pribatua debekatu zuen.
- Industria astunari lehentasuna eman zion.
- Estatuak ekonomia zuzentzen zuen.
Ondorio ekonomikoak
- Industrializazio azkarra.
- Nekazaritzaren atzerapen handia.
Ondorio politikoak
- Stalinek egiazko diktadura gauzatu zuen.
- Bere lidergoa indartu egin zuen.