Immunologia: Serumak, Txertoak eta Transplantazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,36 KB

Zer dira Serumak? Nola Lor daitezke eta Nola Erabiltzen Dira?

Gaixotasun jakin baten aurkako antigorputz bereziak dituzten serumak, gaixotasun hori duten pertsonak sendatzeko edo, infekzio arrisku handia dagoenean, gaixotasunetik aldez aurretik babesteko jartzen dira.

Txertaketak ez bezala, serumek ematen duten immunitatea modu pasiboan hartzen da; ez du organismoaren beraren sistemak eragiten, eta berehalako eragina izaten du, oso epe laburrerako.

Serum mota desberdinak daude:

  • Jatorria animalietan dutenak.
  • Gizakien serumak.

Serumen eraketarako beste teknika bat hibridomak lortuz, monoklonalak diren antigorputzak eratzean datza.

Immunitatea Serumak eta Txertoak Erabili Ezean

Immunitate naturala izan daiteke bidea:

  1. Jaiotzetikoa (Sortzetikoa): Antigenoarekin kontakturik gabe garatutakoa. Eragileak dira: hesi fisikoak, kimikoak, biologikoak, neutrofiloak, makrofagoak, linfozitoak, osagarrien sistema eta zitokinak.
  2. Hartutakoa: Daukazuna garatua. Honen barruan bi mota daude:
    • Pasiboa: Amak haurrari inmunoglobulinak transmitituz (zilbor hestearen bidez).
    • Aktiboa: Patogenoarekin harremana izan eta gero lortzen dena.

Immunitate artifiziala ere badago (giza interbentzioen bidez lortua), pasiboa eta aktiboa bereizten direlarik:

  • Pasiboa: Seroterapia, kimioterapia (antigorputzak sartu; ez dute memoria zelularik sortuko).
  • Aktiboa: Txertoen bidezkoa (mikroorganismo ahulduta sartu eta inmunitate erantzuna ematen da antigorputzak sortuz; memoria zelulak sortuko dituzte).

Nola Eragiten Dute Txertoek Immunitate-sistemari?

Organismoa infekzio aurretik babesteko terapia da. Hilak edo infekzioa sortzen duen mikroorganismoaren antzekoak txertatzen zaizkio pertsonari immunitate sistemaren erantzun primarioa sorrarazteko.

Immunitate aktiboan, immunologia sistemaren oroimena oinarritzat harturik, birus edo bakterio baten eragina izan ondoren, organismoak immunitatea hartzen du bolada baterako mikroorganismo horren aurrean.

  • Lehen mailako immunitate erantzuna: Antigeno jakin bat organismoan txertatu eta organismoak 5 egun barru sortzen duen erantzuna da.
  • Bigarren mailako immunitate erantzuna: Antigeno hori berriz ere organismoan txertatu eta sorrarazten duen erantzuna: bizkorragoa, sakonagoa eta iraunkorragoa.

Immunitate sistemaren oroimen hori oroimenezko T eta B linfozitoen (oroimen zelula aktibo eta hautatuak) sintesiak sortua da.

Zer da Immunoeskasia? Kausak

Immunoeskasia kasuetan immunitate sistemaren funtzionamenduan gutxiegitasun bat ematen da. Mota desberdinak daude:

  • Jaiotzetikoa: Jaioberria defentsarik gabe jaiotzen denean (Burbuila batean bizi behar dute timoa edo hezur muina birlandatu ahal izan arte).
  • Hartutakoa: Jatorri ezberdinak izan ditzake:
    • Infekzio biriko larriak (HIESA sortzen duen GIB birusaren infekzioa, adibidez).
    • Zelula immunologikoetan eragiten duten minbiziengatik (adibidez, leuzemia).
    • Gaizki elikatzeagatik (proteina gutxiegi hartzeagatik, adibidez).
    • Hainbat gaixotasunen tratamenduagatik (kimioterapia, erradioterapia, immunosupresoreen erabilera).

GIB birusaren infekzioari dagokionez, T linfozitoen parasitoa da. Ziklo litikoa aktibatzen denean HIESA da birus honek eragiten duen patologia. Ziklo lisogenikoa ematen denean (erretrobirusa delako), seropositiboa izango da organismo ostalaria (GIB+), hots, giza immunoeskasiaren birusaren aurkako antigorputzak dituen pertsona.

Transplantazioen Arazo Immunologikoak
  1. Organo Transplantatzearen Errefusa

    Organo bat transplantatzea organoak transferitzeari deritzogu. Arazo nagusia errefusa da. Errefusa hartzailearen eta emailearen arteko histobateragarritasun mailarekin dago erlazionatuta. Errefusa ekiditeko edo murrizteko, hartzaile eta emailearen histobateragarritasuna ahalik eta handiena izan behar du, hots, ahalik eta antz handieneko MHC errezeptore izan behar dute.

    MHC errezeptoreak gizakiaren 6. kromosoman aurkitzen den eta alelo kodominante asko dituzten gene multzoa da. Azpimarratzekoa da antigenoa proteina horiei lotuta aurkeztu behar zaiela T linfozitoei, determinatzaile antigenikoa ezagutu dezaten.

    Odol transfusioetan, nahiz eta odol zelulak nukleogabeak izan, ABO antigeno glukoproteikoak (A eta B antigenoak) errefusa sor dezakete. Hartzailea eta emailea bateraezinak badira, hartzailearen antigorputzek organo emailean dauden odol hodiei eraso egingo diete, errefusa eraginez. Rh odol sistema ere kontuan hartu behar da.

    Ondorioz, organo-transplante kasua odol transfusio bat baino askoz konplexuagoa litzateke, MCH edo histobateragarritasun handiko hartzaile bat aurkitu beharko litzatekeelako.

  2. Anai-arreben eta Biki Unibitelinoen Arteko Transplantazioak

    Transplante mota ezberdinak ulertu behar dira:

    • Autotrasplantea: Emailea eta hartzailea gizabanako bera da; ez du errefusik sortzen.
    • Isotrasplantea: Hartzailea eta emailea genetikoki berdin-berdinak dira (biki unibitelinoak). Ez luke errefusik eragingo.
    • Homotrasplantea: Emailea eta hartzailea espezie berekoak dira.
    • Heterotrasplantea: Emailea ez da hartzailearen espezie bereko banakoa.

    Biki unibitelioak genetikoki berdin-berdinak direnez, isotransplantea litzateke eta ez luke errefusik eragingo.

    Anai-arreben kasuan, genetikoki ezberdinak dira, eta beren MHC hartzaileak ez dira berdinak. Histobateragarritasun handia izateko aukerak dituzten arren, anai-arreben arteko trasplante batek errefusa eragingo du, errefusa inmunologikoa baita.

  3. Transplantazioan Sartzen diren Arazo Orokorrak

    Errefusaz gain, beste arazo batzuk egon daitezke:

    • Gaixotasunen transmisioa (higieneari lotua).
    • Arazo etikoak eta organoen trafikoa.

    Errefusa ekiditeko, hartzaile eta emailearen histobateragarritasuna ahalik eta handiena izan behar du.

  4. Transplante Aurreko eta Ondorengo Neurriak

    Transplantea egin aurretik, emaile-hartzaile parekamendua ziurtatu behar da. Errefusa-arriskua saihesteko modu bat hartzailearekiko ahalik eta HKN (HLA) genotiporik antzekoena duen emailea aurkitzea da. Horretarako hainbat proba erabiltzen da, besteak beste Ehun Tipaketa (histokonpatibilitate froga), histokonpatibilitatea handiena duen emailea aurkitzeko.

  5. Erantzun Primarioaren eta Sekundarioaren Azkartasuna

    Antigenoa gorputzean barneratzen den lehen aldian erantzun primarioa gauzatzen da. Antigeno mota berak bigarren aldiz erantzun immunitarioa induzitzen badu, erantzun sekundarioa deritzon erantzuna abiatuko da.

    Erantzun sekundarioa askoz ere azkarragoa eta iraunkorragoa da, memoria-zelulak denbora luzez geratzen direlako.

Entradas relacionadas: