Immanuel Kanten filosofia: Arrazoimena eta Kritizismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,37 KB
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Kantek arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua aipatzen ditu Historiaren filosofia eta Zer da ilustrazioa? lanetan.
Arrazoimenaren erabilera publikoa
Arrazoimenaren erabilera publikoa gizakiak askatasun mugagabea duenean gertatzen da: pentsatzeko, adierazteko zein kritikatzeko autonomia osoa duenean. Honen baldintza bakarra, gai horretan aditua izatea da. Kanten ustez, hau da erabilera ideala, gizakia egoera heteronomo batetik autonomora igarotzeko prozesuan aurrera egiten baitu.
Arrazoimenaren erabilera pribatua
Erabilera pribatua, aldiz, gizakiak gizartean duen funtzioa betetzean ematen da, askatasuna arauen bidez mugatua dagoenean. Kantek hiru adibide aipatzen ditu: elizgizonak, armadako ofizialak eta herrikideak. Federiko II.aren ideia bereganatuz, honakoa zioen: “Arrazonatu baina obeditu”. Erabilera honek ez du ilustrazioa bultzatzen, baina ez du oztopatzen ere; helburua ordena publikoa mantentzea da.
Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kantengan
Kantek bere filosofia garatu aurretik, bi korronte nagusi ziren: arrazionalismoa eta enpirismoa.
- Arrazionalistak: Adimenak jatorrizko ezagutza batzuk ditu (a priori), beraz, adimena ez da tabula rasa.
- Enpiristak: Ezagutza oro esperientziatik dator, adimena tabula rasa bat izanik.
Kant arrazionalista zen hasieran, baina Humeren lanak irakurri ostean, enpirismora hurbildu zen.
Kritizismoa: Sintesi bat
Kantek ezagutza zientifikoa lortzeko bi baldintza zehaztu zituen:
- Baldintza enpirikoa: Objektuak emana.
- Baldintza transzendentalak (a priori): Subjektuak ipinia.
Ondorioz, Kantek adierazi zuen metafisika ez dela zientzia, baldintza enpirikoak falta baitzaizkio. Gainera, subjektua ez da pasiboa, eta noumenoa (gauza bere horretan) ezin daiteke ezagutu; mundu fenomenikoa soilik ezagutu daiteke. Azkenik, arrazoiaren antinomiei erreferentzia eginez, filosofiako objektuei buruzko ezagutza zientifikoa ezinezkoa dela ondorioztatu zuen. Laburbilduz, arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia eginez, kritizismoaren bidez bere filosofia propioa eraiki zuen.