Immanuel Kant eta Ilustrazioa: Kritizismoa, Morala eta Arrazoimenaren Erabilera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,76 KB
Kant eta Ilustrazioa: Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua
Kantek arrazoiaren erabilera publikoaz eta pribatuaz hitz egiten du bere idazlanetan. Filosofia kantiarraren arabera, arrazoiaren erabilera publikoa askea izan behar du beti, eta erabilera pribatua mugatua izan behar du.
Arrazoimenaren Erabilera Publikoa
Pertsona batek, aditu moduan, publiko orokorrari zuzendutako iritzi kritikoa ematen dionean gertatzen da. Askatasun osoz egin behar da. Helburua gizartea hobetzea da, beti argudio arrazionaletan oinarrituta.
Arrazoimenaren Erabilera Pribatua
Pertsona batek bere lanpostu edo karguan duen betebeharra betetzeko arrazoiak erabiltzen dituenean gertatzen da. Hemen, askatasuna mugatua da, ordena soziala mantentzeko.
Adibideak
Hau argitzeko, hiru adibide aipatzen ditu:
- Armadako ofizialak gainetik datorkion guztia bete behar du beti (erabilera pribatua). Hala ere, aditu gisa, iruzkinak egin ditzake soldadutzaren akatsei buruz, bere publikoaren aurrean, azken horrek epaitzeko (arrazoimenaren erabilera publikoa).
- Herrikideak ezin dio uko egin zergak ordaintzeari (erabilera pribatua). Hala ere, herrikide horrek ez dio bere betebeharrari huts egingo, aditu bezala, zerga horien desegokitasunari buruzko bere gogoetak argitaratzen baditu (arrazoimenaren erabilera publikoa).
- Apaizak bete egin behar du elizak agindutakoa, eta irakasteari ekin behar dio sinesbidearen arabera, baldintza horrekin onartu duelako (erabilera pribatua). Hala ere, aditu gisa, askatasun osoa du sinesbide horren akatsak publikoari erakusteko, edo erlijioa eta eliza hobetzeko bere proposamenak aurkezteko (erabilera publikoa).
Arauak edo legeak bete nahi ez badituzte, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da duten aukera bakarra. Kanten arabera, arrazoiaren erabilera pribatuan ez dago askatasunik. Hala ere, arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasunik ez egoteak ez du ilustrazioa oztopatzen, informazioa emateko, pentsatzeko eta publikoaren aurrean ideiak adierazteko askatasuna baldin badago.
Kant eta Ilustrazioa: Autonomia Morala eta Inperatiboak
Kantek arrazoimena bi ezagutzetan banatzen du: praktikoa eta teorikoa. Esaldi honek laburbiltzen du: Caesar non est supra gramaticos.
- Arrazoi teorikoa: Gauzak diren bezala ezagutzen ditugu eta a priori eraikitzen ditugula esaten da.
- Arrazoi praktikoa: Gauzak nolakoak izan beharko liratekeen, hau da, nola jokatu beharko genukeen aztertzen du. Etika eta morala hemen sartzen dira.
Bi kasuetan autonomiaz jokatzen dugu, hau da, arrazoimenari jarraituta hartzen ditugu erabakiak. Gizakiok arrazoimen berbera dugunez, denok betebeharrak zuzen betetzeko gaitasuna dugu.
Kontzientzia Morala eta Inperatiboak
Kontzientzia moralaren existentzia zalantzaezina dela esaten du Kantek. Gizakiak eredu ideal batzuen arabera egiten eta neurtzen ditu ekintzak, onak eta gaiztoak bereiztuz. Kontzientzia honen ardatza lege morala edo eginbeharra da.
Arrazoi praktikoaren legeek, nahiz eta eginbeharra adierazten duten, hauek ez betetzeko aukera dugu. Horregatik, agindu moduan ematen zaizkigu, eta Kantek inperatiboak deitzen die. Kanten ustez, eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu:
- A priori-zkoa, ez enpirikoa: Unibertsala bada, datu enpirikorik gabekoa izan behar du. Guk bete behar dugu hutsik dagoen eduki hori. Nola jokatu behar dugun esaten du.
- Kategorikoa, ez hipotetikoa: Inperatibo hipotetikoek helburu bat lortzeko bideak jartzen dituzte. Helburua bete nahi dutenentzat bakarrik balio dute. Adibidez: “Zahartzarora iritsi nahi baduzu, ez erre.”
- Autonomoa, ez heteronomoa: Subjektuak ezartzen dio agindua bere buruari.
Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kanten Filosofian
Kanten aurretik, filosofiak bi taldetan banatzen dira:
- Arrazionalismoa: Ezagutza guztiak adimenetik etortzen dira, hau da, jatorrizkoak dira eta ez dira esperientziatik sortzen.
- Enpirismoa: Ezagutza guztia esperientziatik datorrela esaten du. Datu sentigarriei esker eskuratzen da, eta adimena, datu sentigarriak eskuratu aurretik, paper zuri baten modukoa da. Ezagutza guztiak a posteriori lortzen dira.
Pentsamolde kantiarraren ustez, gure ezagutza guztiek esperientzian dute abiapuntua. Denboran, gure ezagutzak ez dira esperientziaren aurrekoak, eta esperientziarekin hasten dira. Horrela, filosofia kantiarrak, kritizismoaren bidez, jarrera bakoitzetik alde positiboena hartzen du.
Metafisikaren Egoera
Metafisika gainbeheran dago, matematikaren, fisikaren eta beste zientzien garapenengatik. Hori dela eta, filosofia kantiarrak Aristotelesen tradizioari jarraituz ondorio honetara iristen da: tradizio arrazionalistek eta enpiristek ez dute metafisika zientziatzat hartu.
Arrazionalismoaren alde, Kantek esan zuen adimenean izaera unibertsala duten zenbait eduki daudela eta eduki horiek esperientziaren aurrekoak direla. Aldiz, enpirismoaren alde, a priori-zko eduki horiek esperientzian aplikatu behar direla baieztatzen du.
Kanten Pentsamenduaren Aroak
Bi arotan bereizi daiteke Kanten pentsamendua:
- Aro prekritikoa: Newtonen Fisikaren eraginpean dago, arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko zalantzan.
- Aro kritikoa: 1770etik heriotzaren arte luzatzen da. Hume irakurtzeak kritizismoari edo idealismo transzendentalari buruzko bere teoria eratzera eraman zuen. 1781. urtean Arrazoi Hutsaren Kritika argitaratu zuen, Metafisika ezin dela zientzia izan aldarrikatzen duen lana.
Kanten Kritizismoa: Hiru Galdera Nagusiak
Kant hainbat galderen erantzunaren bila aritu zen. Hauek dira bere filosofia kritikoaren ardatzak:
1. Zer ezagut dezaket?
Kezka nagusia arrazoia aztertzea eta epaitzea da, arrazoiaren inguruan egindako interpretazio antagonikoak posible diren ikusteko. Interpretazio horien artean, dogmatismo arrazionalista, positibismoa eta irrazionalismoa daude. Arrazoiaren inguruko interpretazio bateraezin hauek ikusita, Kantek uste du ezinbestekoa dela arrazoia bera aztertzea edo epaitzea.
Azterketa honetan, filosofia kantiarrak hiru ezagutza-ahalmen bereizten ditu:
- Sentsibilitatea: Inpresioak jaso egiten ditu, hortaz pasiboa da.
- Adimena: Aktiboa da, ideiak edo kontzeptuak sortzen ditu espontaneoki, esperientziatik ez datozenak.
2. Zer egin behar dut?
Kantek gizakiak zer egin behar duen eta bere jarrera nola bideratu behar duen aztertzen du. Kantentzat arrazoi praktikoa giza arrazionalitatea da eta ekintzara bideratuta dago. Arau moral guztiek agindu forma daukate:
- Agindu hipotetikoak: Helburu bat lortzeko ekintza bat egitera behartzen duten aginduak dira (adibidea: "Ikasketak gainditu nahi badituzu, ikasi egin behar duzu.").
- Agindu kategorikoak: Formulazio hau dute: "Joka ezazu zure lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala." Hau da, nire ekintzak jokabide unibertsaltzat hartuak izateko moduan jokatu behar dut.
3. Zer itxaron dezaket?
Kantek esaten du Metafisika ezin dela zientziatzat hartu, Metafisikaren edukiei buruzko datu sentigarririk ez dagoelako. Hori dela eta, erlijio naturalaren alde dago. Erlijioak salbaziorako kategoria lortzen du. Egin behar dudana egiten badut, Jainkoak nire bertutearen truke zoriontasuna emateko eskubidea izango dut.