Immanuel Kant: Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Erabilera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,19 KB
Immanuel Kant eta Ilustrazioaren Oinarriak
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Ilustrazioaren oinarri filosofikoak honako hauek dira:
- Arrazoia: Ilustrazioak arrazionalitate eredu berri bat eratzen du. Arrazoiak enpirikoa, kritikoa eta autonomoa izan behar du, tradizio edo autoritateen gidaritza baztertuz.
- Natura: Naturara jotzen da zuzenbide, erlijio eta moral naturala proposatzeko. Natura da arrazoiaren erreferentzia berria, metafisikaren gainetik.
- Askatasuna: Ilustratuek arrazoi autonomoa bultzatzen dute, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna aldarrikatuz.
- Aurrerapena: Aurrerapen zientifiko-teknikoak munduari eta historiari buruzko ikuskera baikorra dakar.
Sapere Aude: Pentsatzeko ausardia
Aurrerapenaren gakoa arrazoimena askatasunez erabiltzea da. Gizakiak beldur izan dio bere kabuz pentsatzeari eta pentsamenduaren tutoreen (erlijiosoen) menpe egon da. Kanten garaia gizakia bere kabuz pentsatzen ikasten ari den garaia da; hau da, adin-txikitik adin-nagusitasunera igarotzea.
Adin-txiki izatearen errua gizakiarena da, kemen faltagatik. Sapere aude da ilustrazioaren leloa: Ausartu zaitez pentsatzera! Hala ere, Kantek askatasun hori mugatzen du, kaosaren beldur baita; pentsatzea askea den arren, obeditu egin behar da.
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Kantentzat, askatasuna ezin da frogatu, baina postulatu daiteke. Horrela, etika formal, a priori eta unibertsal batera iristen da: inperatibo kategorikoetara. Etika hau autonomoa da, baina arrisku bat du: mundu guztiak bere kabuz erabakitzen badu, kaosa sor daiteke.
Horregatik, Kantek arrazoimenaren bi erabilera bereizten ditu:
- Erabilera publikoa: Jendeak askatasunez pentsatzea bermatzen du, ideiak berrituz.
- Erabilera pribatua: Estatuaren edo instituzioen parte gisa obeditu egin behar da (adibidez, zergak ordaintzean), bestela estatuak ez luke funtzionatuko.
Laburbilduz, obeditu behar da, baina pentsatu eta eztabaidatu, legeak hobetu daitezen.