Ilustrazioaren Krisia eta Totalitarismoa: Arendten Ikuspegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,12 KB

Ilustrazioaren Krisia eta Totalitarismoa: Arrazoi Ilustratuaren Erronkak

XVIII. mendean, Ilustrazioak tradizioaren eta erlijioaren ideia dogmatikoak baztertu eta arrazoiaren erabilerari ekin zion. Immanuel Kant, bere “Zer da ilustrazioa?” lanean adierazten duen bezala, “Sapere Aude” (Ausartu jakitera) leloak mugimendu honen funtsa islatzen du. Ilustrazioarentzat, arrazoia zen esparru guztietan aurrerapenak ekarriko zituena: zientifikoa, politikoa eta etikoa, gizakia utopiara gerturatuz. Hala ere, bi mundu gerrek eta bonba atomikoak eragindako suntsipenak ikuspegi hori zalantzan jarri zuen.

Arrazoi Instrumentala eta Frankfurteko Eskola

Gizakiak aurrerapenak lortzeko teknika berriak erabili behar ditu, arrazoi instrumentalarekin lotuz. Frankfurteko Eskolak, intelektual juduek sortutako pentsamendu korronteak, kontzeptu hau berrinterpretatu zuen. Haien arabera, arrazoi instrumentala aplikatuz natura menperatuko genuke, aurrerapenak sustatuz eta gizakiaren bizitza hobetuz. Natura, beraz, gizakiaren helburuak eta beharrak lortzeko bitartekari bat besterik ez da, bereziki errealitate fisikoaren gaineko kontrola eta gizakia zein gizartea ezagutzeko baliabide gisa.

Hala ere, arrazoimen instrumentalari mugarik ezartzen ez bazaio, gizakiaren eta naturaren arteko harremanetan ez ezik, gizakien arteko harremanetan ere nagusitzen da. Honela, gizakia objektu bilakatzen da, alienazioa deituriko egoeran. Botereak gizakiaren helburu eta erabakietan eragiten du, subjektu autonomoaren kontzeptua sortuz. Sistema kapitalistan, botere gehiago nahi duenak bere inbertsioak handitu behar ditu, eta horrek indibiduoen arteko lehiakortasuna areagotzen du. Exijentzia hori betetzen ez dutenak, lehiatik kanpo geratzen dira, sistema kapitalistaren objektu soil bihurtuz.

Horrela, boterearen eraginpean, amets ilustratua totalitarismoan erortzeko arriskuan dago. Laburbilduz, ilustrazioak aurrerapenerako bidea zela uste zen, non gizakiak arrazoi instrumentala erabiliz natura bere beharretara moldatu eta errealitatea menperatu zezakeen. Baina mugarik gabe, gizakia gizarte-sistema kapitalistaren bitartekari edo objektu bilakatzen da, botereak ezartzen duen espektatiba betetzen ez badu. Honek, erregimen totalitarioei bidea ireki diezaieke.

Vita Activa: Esparru Pribatua, Publikoa eta Soziala

Hannah Arendtek politika ulertzeko, bizitza kontenplatiboa eta bizitza aktiboa bereizi zituen. Bizitza aktiboa, lantzearen, fabrikatzearen eta ekintzaren garapenaz osatzen da, ekintza politikoa askatasunaren eremua dela kontuan hartuta.

Esparruen Analisia

  • Alor Pribatua: Etxeko eremua da, publikoki ikusten ez dena. Bertan, gizakia animaliaren baliokidea da, ez da askea eta beharrak asetzeko gunea da. Indarkeria, asimetria eta gobernua dira nagusi.
  • Alor Publikoa: Mundu komuna da, denek ikusi dezaketena. Gizakiak egiten dituen objektu zein haien arteko harremanen bidez osatzen da. Hemen espontaneotasuna, balentria, abentura, borroka eta lehia dira nagusi, aldaketak eman daitezkeen gunea. Gizakiak ekintzarako eta elkarrizketarako gaitasuna zabaltzen du, norberaren nortasuna errekonozitzen da eta jarduera politikorako eskubidea dauka. Askatasuna, elkarrizketa, berdintasuna eta isonomia dira esparru honen oinarri. Politika alor honetakoa da, non hitzek ekintzek baino garrantzi handiagoa baitute.
  • Eremu Soziala: Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eremu soziala eta eremu politikoa bereizten hasi ziren, esfera hibrido bat sortuz. Premia eta administrazioa espazio publikoaren erdigunean kokatzen ditu. Alor sozial hau gizabanakoak homogeneizatzeko arauen bidez sortzen da, konformismoa eta beharra nagusituz, eta estereotipatutako ekintzak soilik onartuz. Ekintza libre, espontaneo eta desberdin oro baztertzen dira.

Ondorioz, pribatua intimitatearen eremu bilakatzen da, konformismotik aldendu eta bereizketarako gune bat bilakatuz. Esparru publiko-politikoa bereizi gabe geratzen da, politika ahulduz eta botereak gizakia desagerraraziz, bere askatasuna, hitza eta ekintzak kontrolatuz zein ukatuz. Eremu publiko eta pribatuaren muga ezabatzea totalitarismoaren ezaugarria da, hitzen ordez ekintza basatiak nagusituz eta, Arendten esanetan, politikarik ez eginez.

Arendtek pentsatzeko gaitasunaren garrantzia nabarmentzen du, honek dimentsio politiko osoa hartzen duelako, ongia eta gaizkia bereiziz. Eichmannek, adibidez, esparru politikoari uko egin zion.

Vita Activa-ren Hiru Esferak

Arendtek “La Vita activa oder vom tätigen leben” lanean, antzeko hiru esfera bereizten ditu:

  • Zeregina: Lanaren baliokidea da eta jarduera biologikoen iragankortasuna adierazten du.
  • Lana: Fabrikazioarekin lotuta dago eta homo faber sortzen du. Mundua gizakiaren emaitza da, naturatik abiatua baina etengabeko gatazkan. Sortzen den mundu artifizialak oinarri hauek ditu: objektuei esentzia gizakiak ematen die, gizakiak natura moldatzen du orekan eraginez, gizakiaren nortasuna eraikitako munduaren bidez errekonozitzen da, eta gizakiak hilezkortasuna lortzen du munduaren iraunkortasunaren bidez.
  • Ekintza: Hasieran aipaturiko ekintzaren baliokidea da eta hausnarketa ardatz duena.

Arendtentzat, ekintza da jarduera gizatiarrena eta politikaren oinarria. Bertan, gizabanakoen aniztasuna komunean jarriz, adostasunera iritsi daiteke elkarrizketa eta konbentzimenduaren bitartez. Politiken funtsa doxen arteko oreka bilatzean datza, aniztasun antropologikoak erlatibismo morala bultzatzen baitu.

Eichmann Jerusalemen eta Gaizkiaren Banalitatea

XX. mendearen erdian, Adolf Eichmann, nazi alderdiko kargu gorenetakoa, Argentinara ihes egin ondoren, Jerusalemera eraman zuten 1960an. Bertan epaitu, erruduntzat jo eta heriotz zigorra ezarri zioten.

Eichmannen Kasua eta Hausnarketa Falta

Arendtek, “Eichmann Jerusalemen” obran, pertsona batek milaka pertsonen heriotzak sinatzeko duen gaitasuna aztertu zuen. Eichmannen defentsak bi argudio nagusi erabili zituen:

  1. “Estatu arrazoiak”: Estatua, bere buruari bortizkeria erabiltzeko eta eskubideak urratzeko legitimitatea ematen dio, ordena eta elkarbizitza bermatzeko. Arendten ustez, estatu totalitarioek salbuespen hauek egunerokotzat hartzen dituzte.
  2. Aginduak jarraitzea: Eichmannek aginduak jarraituta jokatu zuela argudiatu zuen. Estatu totalitarioaren barruan, agindu horiek legitimoak ziren, eta ez zuen zalantzan jarri behar beraien moralitatea.

Estatu totalitarioen ezaugarri nagusia erahilketa administratiboak normalizatzea zen, non pertsona batek legearen legitimitatearekin milaka pertsonen hilketa sinatu zezakeen. Honeri gaizkiaren hutsalkeria deritzo. Hausnarketa gabe burutzeko erosotasuna ematen zuen, erantzukizunik gabe eta aginduak jarraituz. Eichmannen kasuan, hausnarketa falta hori zen errudun bilakatzen zuena, hutsalkeria krimen bilakatuz.

Arendten arabera, edonork egin ditzake sarraskiak kontzientzia eragozpenik gabe eta errudun sentitu gabe, baldin eta introspekzio ariketak egiten ez badira. Ekintzen erantzukizuna ez da ikusten, ekintza eta ondorioen arteko distantzia luzea baita. Horregatik, introspekzioak garrantzia du, norbere buruarekin eduki daitekeen jardunak.

Arendtek dio gizakiak introspekzioaren bidez bizitza aktiboa sor dezakeela hiru mailatan:

  • Lehenengoa: bizitza biologikoaz arduratzea.
  • Bigarrena: bizitza profesionalaz.
  • Hirugarrena: pentsamendutik abiatuta, hausnarketaren ondoren burutzen diren ekintzak.

Krisi garaietan, totalitarismoak eta faxismoak indarra hartzen dute, boterea lider batek hartuz. Haren itzalpean egoteak erosotasuna ematen du, erantzukizunari uko eginez. Holokaustoaren errudun nagusia jendearen hausnartzeko gaitasun eza izan zen, hutsalkeria.

Arendtek dio demokrazia partehartzailea dela totalitarismoari aurre egiteko tresna nagusia.

Entradas relacionadas: