Ilustrazioaren Garrantzia Filosofiaren Historian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,74 KB

SAPERE AUDE

Gure adimena erabiltzea beste batek jarritako pautak jarraitu gabe, hori da Ilustrazioaren kontsigna: ausartu zaitez pentsatzera. Ilustrazioa ez da ezagutzak metatzea, bakoitzak bere kabuz pentsatzea baino. Ilustratuak ez du jakintsua izan beharrik, bere ahalmen intelektualak ondo erabiltzen jakin eta portaera bat zergatik hartu duen bere buruari galdetu behar dio

Bere kabuz pentsatzen duenak ihes egingo die sineskeria eta fanatismoari. Nork bere kabuz pentsatzea, aurreiritzi eta sineskeriak gida bezala ez hartzea hori da, Ilustrazioa.

Oraindik asko dira adingabetasun intelektual edo moralean eroso sentitu, eta euren ardurak hartu gabe euren kabuz pentsatu nahi ez dutenak. Beti aurkituko dugu gure existentzia arautu nahi izango duen baten bat (medikua, abokatua edo apaiza ).

Askatasunak esfortzua eta nekea eskatzen du. Batzuek tutoretza eskaintzen dute, medikuak, abokatuak eta apaizak, herriaren aurrean azti bezala agertzeko asmoarekin. Filosofiaren eginkizuna da, horiek uste duten indar magiko horretatik askatzea.

Sapere aude latinezko esaera bat da, 'Ausartu jakiten' esan nahi duena. 'Zeure arrazoi propioa erabiltzeko ausardia izan ezazu' bezala ere interpretatzen da.

ARRAZOIMENAREN ERABILERA PUB/PRIB

Ilustrazioak badu eskakizun bat: beti eta edonon arrazoimenaren erabilpen publikoa egiteko askatasuna.

Askatasunaren erabilpen mugagabeari mugak sortzen zaizkio nonahi Kanten ustez. Galdetzen du Kantek, zelan bateratu daitezke askatasunaren beharra eta betebeharra?. Bere erantzuna ondorengoa da:

Arrazoimenaren erabilpen publikoa eta pribatua egin daitezke eta arrazoimenaren erabilpen pribatua da mugak eduki ditzakeen bakarra. Arrazoimenaren erabilpen publikoa, arlo batean jantzia den batek bere arrazoimena erabiltzen duenean irakurlegoaren aurrean. Arrazoimenaren erabilera pribatua, posturen batean edo funtzio publikoan ematen da.

Zer esan nahi duen azaltzeko adibide batzuk erabiltzen ditu Kantek: - Bere gorengoen aginduak hartu duen ofizial batek ezin du horren kontra argudiatu. - Dagozkion zergak ordaindu behar ditu hiritarrak - Apaiz batek,elizaren doktrina ofiziala irakatsi behar die eliztarrei.

Bereizketa hau paradoxikoa da eta Hamann-en ustez barregarriaren eta barrea eragiten duenaren artean bereizketa egitea bezalakoa da. Kant, konbentzituta zegoen, bereizketa honekin iraultzarako joera ekidingo zela, apurka apurka egingo liratekeelako aldaketak. Arrazoimenaren erabilera publikoa edozein hiritarrek du, baina filosofoaren betebeharra da.

AUTONOMIA MORALA:CAESAR NON EST

Arrazoimena teorikoa eta praktikoa izan daiteke. Lehenaren bidez izana ezagutzen dugu. Bigarrenaren bidez, izan behar duena. Kasu bietan gu geu gara legegile. Arrazoimen teorikoko legeak a priori eraikitzen ditugu. Arrazoi praktikoan, aurretik onartu ditugun lege moralen eraginpean jokatzen dugu.

Kanten ustez etikak unibertsala izan behar du eta bere aurreko teoria guztiek ezin dira teoria etiko izan ez direlako unibertsalak. Bestalde, etikak autonomoa izan behar du. Lege bat ez bada autonomoa ezin da benetan lege etikoa izan.

Bestalde, etikoak diren aginduak kategorikoak izan behar dutela dio eta ez hipotetikoak. Inperatibo kategorikoaren formulazioen bitartez azkenik, geure buruari ezartzen dizkiogun legeak moralak diren ala ez aztertzeko modua eskaintzen du.

Moralak autonomo izan behar duenez, monarkak (agintariek) berak ere ez dauka eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan ezer agintzeko.

Kantek dioen bezala,'Caesar non est supra gramaticos',hau da, erregeak ez du pentsatu behar besteen fede eta zoriontasun kontuetan besteak baino jakintsuagoa denik. Nork berak daki hori ondoen eta ez erregeak.

RAZIONALISMOA ETA ENPIRISMOA KANTENGAN

Kantek natur legeen beharrezkotasuna eta zientziaren ahalgarritasuna kolokan jarri gabe, zientzia zelan den ahalgarri jakitea du helburu.

Horretarako, zalantzan jartzen duena metafisika da. Azken hau gure esperientzia baino harantzago dauden arazoez arduratzen da, enpirikoak ez diren objektuez ari da, Jainkoa arima eta unibertsoa, esaterako.

Jarrera kontrajarri bi daude :- Razionalismoarena , Kantek 'dogmatikotzat' hartuko duena. Arrazoia baino ez da fidagarria eta gizakiak jaiotzatik, errealitate osoa azaltzen saiatu ziren - Razionalismoaren aurrean enpirismoa sortuko da. Enpiristentzat esperientzia da edozein ezagutzaren abiapuntua.

Kanten arabera, ezagutzan bi elementu daude, esperientziatik ez datozen elementuak, subjektutik datozenak, 'a priorizkoak' (forma) eta esperientziatik datozenak 'a posteriorizkoak' dira.

a Priorizko formak espazio eta denbora dira eta hauei esker, zentzumenen bidezko jasotako datuak antolatu eta fenomeno bihurtzen dira. Ezagutza esperientziarekin hasten da, baina gauzak noumenoak dira, guztiz ezezagunak. Azken hauek fenomeno bezala ezagutzen ditugu.

Metafisika ez da zientzia, esperientziatik haratagoko (zentzimenen eremutik kanpoko) errealitatea ezagutu nahi duelako, errealitate horren fenomenorik gabe. Beraz, arrazoimena kritikatu eta gaitasun eta mugak zehazten ditu.

KANTEN KRITIZISMOA

Kanten 3 galdera horiek 'Zer da gizakia?' galderan laburbiltzen da.

Kantek giza aurrerapena bilatzen du garai ilustraturantz, kritika-askatasunaren eta printzipio arrazional eta naturalen erabileraren bidez. Bizitza ideala zehaztu aurretik, arrazoiaren kritika egin behar da ikerketa zientifikoaren eta azalpen arrazionalaren mugak ulertzeko.

1- 'Zer ezagut dezaket?'. Giza ezagutzaren natura, gaitasunak eta mugak zeitzuk diren eztertu nahi du kantek. Azterketa hori Arrazoimen hutsaren kritika liburuan egin zuen. Han dioenez, zientzia formalaz gain, oinarri enpirikoa duen ezagutzaz bakarrik lor daiteke ezagutza unibertsala eta ziurra. Beraz, oinarri enpirikorik ez duena ezin daiteke ezagutza enpirikoaren aztergai izan.

2- 'Zer egin behar dut?'. Kantek etika autonomoa proposatzen du, betebeharrean oinarritutakoa eta formala, hau da, helburu eta baliabide konkreturik ez duena. Etika hori agindu edo inperatibo kategorikoan oinarritzen da.

3- 'Zer espero dezaket?'. Galdera honi erlijioaren bidez erantzungo dio Kantek. Egin behar dudana egiten badut, Jainkoarengandik zoriontasuna hartzeko eskubidea izango dut, bertutetsuak zoriontasuna merezi duelako. Zoriontasuna itxarotea betebeharra bete gabe jarrera arduragabea iruditzen zitzaion Kanti.

RAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Arrazionalismo modernoa XVII. mendearen lehen erdian sortutako korronte filosofikoa da, Descartesen eskutik. Horrela, inola ere zalantzan jar ez zitekeen zerbait ba ote zen galdetu zion bere buruari. Substantzia pentsatzailean aurkitu zuen egia ebidentea, bere esaldi ospetsuak hori esan nahi du: pentsatzen ari naizenez, derrigorrean izan behar dut zerbait.

Abiapuntu hori ziurtasun osoz finkatu ondoren, Descartesek Jainkoaren eta mundu fisikoaren existentziak deduzitu zituen. Errealitate fisikoan ez dagoela beste substantzien interbentziorik; beraz, modu mekanikoan funtzionatzen duela (mekanizismoa).

Hiru substantzia motak ezagutzeko metodoa aurkit da, honekin, abiapuntu ziurren bidez ezagutza berriak erabateko ziurtasunez lortuko dituzte. Matematika erabili zuen eman beharreko pausuak ebidenteak izateko faltsuak izan beharrean.

Descartesen hausnarketako arrazionalismoaren ezaugarriak hauek dira:

1.Giza arrazoimenean erabateko konfiantza: Gizakiak egia aurkitzeko arrazoimena behar du. Arrazoimenaren bide honekin, ezagutza berri fidagarriak lortu eta hauek baieztatzen dira. 2.Jatorrizko ideien existentzia: Platonei jarraituz, arrazionalistek diotenez, giza adimenak ditu egiaren oinarriko eduki eta ideiak. Ezagutza a priorizkoa da, hau da, ideiak adimenean dute jatorria. Jatorrizko ideien ezaugarri nagusia: sinpletasuna 3. Izaera matematikoa duen metodoa: Metodo axiomatiko-deduktiboa bereganatzeak bi helburu ditu arrazionalistentzat: akatsak saihestea eta zientzia guztiak eredu eta hizkuntza sinboliko bakarrera eramatea. 4. Gizakiaren ikuspegi dualista: Descartesek bereizitako hiru substantzien izaera guztiz desberdina izanik, gizakia bi alderdi autonomoz osatuta dago: gorputza eta arima. Bi substantzia horien artean dagoen harremana oso txikia da 5. Mekanizismoa: Arrazionalista gehienen paradigma zientifikoa izan zen, guztiek ontzat eman ez bazuten ere. Descartesen arabera, errealitate fisiko guztia inolako helbururik ez duen tresna mekaniko baten moduan ulertzen da.

ENPIRISMOA

Enpirismoa, XVII. mendean Ingalaterran sortutako pentsamendu-korrontea da. Arrazionalismoaren kontrako epistemologia garatu zuten, zentzumen-esperientziaren baliozkotasunean oinarrituta. Planteamendu politiko berrien ekarpen erabilgarriak ere eman zituzten. Locke enpirismo modernoaren sortzailea da, baina Aristoteles, estoikoak, Tomas Akinoa eta Ockham planteamendu epistemologiko horren aitzindariak dira. Hume enpirista da eta ikusapegi hau azken ondorioetaraino eraman zuen pentsalaria, honek lanak esnatu zuen Kant amets dogamtikotik.

Enpirismoak ezagutzaren arazoaren inguruan mantentzen dituen tesi nagusiak honako hauek dira:

1- Ezagutza guztiak esperientzian hasten dira, eta Humeek ideia guztiek pertzepzioetan dutela jatorria zioen, adimen originalik sortzeko gai ez dela uste zuen.

2-Bigarren tesia ere arrazionalismoaren kontrakoa da. Arrazionalisten ustez, arrazoimena dena ezagutzera irits liteke, metodo egoki bat aurkituz gero. Enpiristek aldiz, aukera hori ukatu egin zuten. Ondorioz, filosofiaren eremua asko murriztu zuten eta ezagutzaren ziurtasuna murriztuta geratu zen.

//Humerentzat, matematikak bakarrik eskaintzen du ziurtasuna, lege psikologikoetan oinarritua, ez barne logikan. Fisikari dagokienez, zientzia probable bat baino ez dela dio. Efektuak sortzen dituzten kasuei buruzko zientzia da. Fisikak iraganaz hitz egiten duela dio, ez etorkizunaz, eta bere legeak probableak direla, ez direla beharrezkoak. //Munduaren existentziari buruzko eszeptizismo moderatua onartzen du Humek: ez dago munduaren ziurtasuna bermatzen duen ezer baina ezin da hura ukatu (ziurra balitz bezala jokatu behar da. Enpirista guztiak ez zeuden ados horrekin).//Enpiristak ados zeuden arrazionalistekin honetan: adimenak ez ditu gauzak ezagutzen, haietaz ditugun ideiak baizik.

3- Hirugarren tesia arrazoimenaren kontzepzio berria, esperientzian hasi, oinarritu eta bukatzen den arrazoimenari buruzkoa da. Gizakiaren bizitzarako gida bakarra da. Horregatik arazo moral, politikoetara… dedikatu ziren enpiristak eta metafisika ukatu zuten. Lehenengo aldiz, arrazoimena arrazoimen kritikoa da.

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Ilustrazioa, XVIII. mendeko mugimendu intelektuala, Erdi Aroko il

untasunarekiko eta haren mugekiko haustura bat izan zen. Ilustratuek konfiantza zuten giza gaitasunean, batez ere arrazoimenaren erabileran, naturaren kontrol teknikoa lortzeko eta gizartea moralki eta politikoki hobetzeko.///Arrazoi ilustratua kritikoa eta autonomoa zen, agintari erlijioso edo zibilik gabea. Aurreiritziak eta sineskeriak gainditzera bideratzen zen, gizaki guztiek partekatzen duten arrazoian oinarritutako berdintasunaren alde eginez.

Ilustratuentzako naturaren kontzepzioak azalpen erlijiosoak eta azalpen arrazionalak ordezkatzea zekarren. Ideia zen gizakiak, arrazoimenak gidaturik, naturarekin bat bizi behar zuela, fenomenoak arautzen dituzten lege gisa ulertuta.

Erlijioari dagokionez, sinesmen tradizionalak zalantzan jartzen zituzten materialismoa eta deismoa bezalako korronteak sortu ziren. Materialismoak jainkoaren eta arima izpiritualaren existentzia ukatzen zuen, eta deismoak, berriz, jainko sortzaile bat onartzen zuen, baina munduko arazoetan eragin zuzenik ez zuena.

Askatasuna gai nagusia izan zen Ilustrazioan, tolerantziaren eta askatasun ekonomikoaren alde eginez. Burgesiak merkantilismoaren murrizketetatik libratu nahi zuen bere burua. //Aurrerabidearen ideia funtsezko sinesmen bihurtu zen, gizarte hobe baterantz etengabeko aurrerapena irudikatuz. Ilustrazioak aurrerabidea prozesu geldiezin eta baikor gisa ikusten zuen, gizarte osoari zein bizitza indibidualari aplika zekiokeena.

Hezkuntzak ere garrantzi handia hartu zuen Ilustrazioan. Hezkuntza gizarte osora zabaldu nahi zen, Entziklopedia ezagutzak zabaltzeko eta pentsamolde kritiko eta askea sustatzeko proiektu garrantzitsu gisa hartuta.

Esparru politikoan, ilustratuek zalantzan jarri zuten boterearen jatorria, Rousseauren kontratu soziala bezalako teoriak proposatuz. Gobernaria gizartearen zerbitzura zegoen mandataria zela argudiatzen zen, eta askok errepublikarren gobernu-moduen alde egiten zuten.//Ilustrazioak ondare iraunkorra utzi zuen, arrazoia, askatasuna eta aurrerabidea sustatuz, eta politikan, hezkuntzan eta gizartean aldaketa esanguratsuak eragiten lagundu zuen.

Entradas relacionadas: