Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak eta Kanten Filosofia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,48 KB
Ilustrazioaren Ezaugarri Orokorrak
Ilustrazioak arrazoiaren eredu berriak sortzen ditu. Alde batetik, arrazoi enpirikoaren eredua dago, gertakariak oinarritzat hartuta eta ezagutza osoa esperientziatik abiatzen dela defendatzen duena. Bestalde, aipatzekoa da arrazoi kritikoa, non arrazoiaren kanpoko aginpideen edo tutoreen aurka egiten den, arrazoiaren autokritika egiteaz gain. Azkenik, arrazoi autonomoa dugu, arrazoia gizaki ororen gidari dela esanez, ez bakarrik ezagutzaren alorrean.
Aurrerapena eta Baikortasuna
Hurrengo ezaugarria aurrerapena da; izan ere, Ilustrazioan aritu zirenek progresuan sinesten zuten, emandako aurrerapen zientifiko-teknikoak aintzakotzat hartuz. Hori dela eta, baikorrak dira eta arrazoiaren bidez natura menderatu eta zoriontasunera iritsi gaitezkeela uste zuten.
Tolerantzia eta Erlijioaren Interpretazioa
Tolerantzia ere beste ezaugarri nagusietako bat da. Gizartean erreforma eta tolerantziaren alde zeuden, baina politikoki kontserbadoreak ziren. Hemen ikus daitezke burgesiaren mugak: erlijio kontuetan oso ausartak ziren moduan, politikagintzan uzkurtu egin ziren.
Erlijioaren interpretazio arrazional bat ere egin zuten, mirariak eta antzekoak alde batera utziz. Ondorioz, erlijio arrazionalari deismo deituko zioten.
Immanuel Kant eta Askatasuna
Kantentzat ezaugarririk garrantzitsuena askatasuna zen; izan ere, bere ustez, gizakiak berezkoa du askatasunez jokatzea. Arrazoiaren erabilera publikoa eman dadin, ezinbestekoa da pentsatzeko, adierazteko eta kritikatzeko askatasuna, honek ilustrazio-prozesuan aurrera egitea dakarrelarik.
Kanten ustez, tutoreetatik kaltegarriena erlijioa da; beraz, erlijio-askatasunaren proposamena egiten du. Gainera, bere ustez, gobernuak moral kontu guztietan arrazoiaz baliatzeko askatasuna bermatzea ezinbestekoa da.
Naturaren Eredua eta Gizartea
Azkenik, Kantek naturala dena bilatzen du bere filosofian, naturala dena ona baita. Mundu fisikoan Newtonen eredua jarraitu zuen, lege naturalek mundua zuzentzen zutela adieraziz. Mundu gizatiarrean, aldiz, ilustratuen ustez, gizakiak berezkoa du askatasunez jokatzea.
Naturak fenomenoak a posteriori azaltzen ditu. Azkenik, gizakia berez gizatiarra dela defendatzen zuten; nahiz eta berekoikeria, jabetza-grina eta botere-nahia izan, gizakiak taldean bizi behar du.