Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak: Arrazoia, Natura eta Aurrerapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Ilustrazioaren Ezaugarriak eta Testuingurua

Ilustrazioaren aroa Ingalaterrako Glorious Revolution (1688) izeneko iraultzarekin hasi eta Frantziako Iraultzarekin (1789) amaitu zen. Beraz, XVIII. mende osoa hartzen du. Ilustrazioak erabateko konfiantza du gizakiarengan, Erdi Aroko iluntasunetik eta haren mendekotasunetik askatu ondoren. Horregatik, Ilustrazioa “Argien Mendea” izenarekin ere ezaguna da.

Hauxek dira Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak:

1. Arrazoi-eredu Berria

Ilustrazioak arrazoimenaren erabilera azpimarratzen du, hiru ezaugarri nagusirekin:

  • Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.
  • Arrazoi kritikoa: Arrazoimenak tradizio, autoritate, aurreiritzi eta sinesmenen aurka egingo du, autokritika eginez.
  • Arrazoi autonomoa: Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra.

2. Naturaren Ikuspegi Berria

Ilustratuentzat natura erreferentzia nagusia da. Newtonen ikuspegian, natura fenomeno guztiak zuzentzen dituen lege naturalen multzoa da. Lege horiek ezagutuz gero, munduaren ordena aurresan dezakegu, eta gizakiak horietara moldatuz natura bere onerako erabili ahal izango du. Beraz, ez da Jainkoaren ideiarik behar: azalpen naturalek (arrazionalek) azalpen erlijiosoak edo metafisikoak ordezkatu behar dituzte.

3. Aurrerapenaren Ideia

Denbora aurrera doan heinean, gizakiaren bizi-baldintzak hobetuz doazela dioen sinesmena da. Arrazoiaren bidez natura menderatu eta gizadiaren ongizate materiala eta zoriontasuna lor daitekeela uste zuten.

Hala ere, gaur egun, etengabeko eta mugagabeko aurrerakuntzaren ideia zalantzan dago, errekurtsoak ez baitira mugagabeak. Esaterako, desazkundea deritzon pentsamendu politiko, ekonomiko eta sozialak ekoizpen ekonomikoa gutxitzearen alde agertzen da, gizakiaren eta naturaren artean oreka berri bat bilatzeko helburuarekin.

4. Tolerantzia eta Askatasuna

Ilustrazioan garrantzi berezia hartu zuen askatasunak. Tolerantzia aldarrikatu zen arlo guztietan. Baina askatasun eskaera horrek ekonomia-arloan hartu zuen indarrik handiena: aristokraziaren pribilegioak ezabatu eta burgesia aberasteko.

Ilustrazioak erreforma eta tolerantziaren alde jokatu bazuen ere, politikoki kontserbadorea zen gehienbat: ausartak ziren erlijioari dagokionez, baina zurrunak politikan.

5. Erlijio Arrazoiduna (Deismoa)

Ilustratuek erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute eta ondorioztatu gizakiak ezin duela Jainkoa ezagutu. Ez dute errebelazioa onartzen, ezta mirariak ere, antinaturalak baitira. Erlijio arrazoidun edo natural honi Deismoa deitzen zaio.

6. Pentsamendu Askatasuna eta Autonomia (Kant)

Immanuel Kant filosofoak askatasuna defendatu zuen. Pentsamendu askea eta adierazpen-askatasuna ezinbesteko baldintzak dira arrazoimenaren erabilera publikoa ahalbideratzeko. Askatasunaren bidez, gizakiak autonomia lortzen du, baita adin nagusitasuna ere.

Entradas relacionadas: